Iruñeko Udala
2023/12/13 - 11:52
Lopezek ukatu egin du Iruñeko zentsura-mozioa EH Bildurekin hitzartu izana Sanchezen inbestidura baino lehen
Patxi Lopezek zentsura-mozioa justifikatu du, eta azpimarratu du Iruñeko Udala "geldirik" dagoela, "inorekin inolako akordiorik lortzeko gai ez den" gobernu-talde bat duelako buru, eta hiru urte daramatzalako Aurrekonturik onartu gabe.
2023/12/13 - 11:24
Joseba Asironek PSNrekin adostutako zentsura mozioa erregistratu du Iruñeko Udalean
Cristina Ibarrola (UPN) alkatearen aurkako zentsura-mozioa adostu dute Iruñeko Udaleko oposizioko alderdiek, eta, ezustekorik ezean, Joseba Asiron (EH Bildu) izango da berriro alkate.

2023/12/13 - 11:12
Koldo Martinez (Geroa Bai): "Asiron Iruñeko alkate egitea adostu dugu, beste guztia argitu gabe dago"
Cristina Ibarrolaren aurkako zentsura mozioaz galdetuta, Gero Baik Iruñeko Udalean duen zinegotziak argi eta garbi erantzun du lau talderen arteko akordioa dela, ez EH Bildurena eta PSNrena.
2023/12/13 - 10:34
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñeko Udalean; COP28aren akordioa, eta Santa Lutzi azoka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/11 - 22:12
Iruñeko udaletxeko balkoira aterako da aurten, lehen aldiz, Olentzero
24 arratsaldean, urtero, Olentzeroren Lagunen Elkarteak deituta, kalejira egin ohi da eta 70.000 pertsona inguruk parte hartzen dute. Aurten, lehen aldiz, goizez haurren eskutitzak jasoko ditu udaletxe atarian eta harrera egingo dio gero alkateak.

2023/11/28 - 14:48
Sanferminetako karbono-aztarna neurtuko du Iruñeak, ingurumenaren gaineko eragina murrizteko
Garraioak, elektrizitateak edo hondakinek sortzen dituzten CO2 eta gainerako berotegi-efektuko gasen emisioak aztertuko ditu Udalak, jaietan zein aurreko eta ondorengo jardunaldietan ere.
2023/11/20 - 18:50
Elma Saiz nafarra, PSNko Iruñeko zinegotzia, Gizarte Segurantzako ministro berria
Enpresa pribatuan eskarmentua eta ibilbide instituzional luzea izan du Nafarroan; izan ere, zinegotzi, parlamentari, Espainiako Gobernuaren ordezkari eta Foru Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari izan da.
2023/11/17 - 14:55
Iruñeko Kontituzio Plazaren izena gaztelera hutsez jar daitekeela ebatzi du Iruñeko epaitegi batek
Administrazioan Euskaraz Taldeak "euskararen kontrako oldarraldi judizialaren" barruan kokatu du erabakia eta nabarmendu du ebazpen horrek "ondorioak" izan ditzakeela "Iruñeko gainerako paisaia linguistikoan".
2023/10/27 - 20:30
UPNren kudeaketa "ez eraginkorra" salatuko du Iruñeko PSNk datorren osoko bilkuran
Sozialistek salatu dutenez, gobernu taldea inprobisazioan oinarritutako kudeaketa egiten ari da, gainerako udal taldeekin inolako elkarrizketarik izan gabe.
2023/09/28 - 21:21
78 urteko emakume bat hil da Iruñean, autobus batek harrapatuta
17:22an izan da ezbeharra, Oliveto Kondea etorbideko zebra-bide batean. Ospitalera bidean hil da emakumea.
2023/09/22 - 15:06
Jai Batzordeak salatu du Iruñeko Udalak debekatu egin dituela San Fermin Txikitoko ekitaldi batzuk
Jakinarazpenak ospakizuna baino 48 lehenago iritsi zitzaizkien, kontratatuta zeuden ekitaldiak ziren, jaien egitarauan iragarriak eta aurreko urteetan arazorik gabe egindakoak.
2023/09/19 - 15:17
Eudelen "gertutasun eta adostasun" balioak goratu ditu Apraizek, udalen eta herritarren erronken aurrean
Tabakaleran bildu dira goizean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako ordezkariak, 2023-2027 agintaldiko lehen batzarrean. Bertan, Derioko alkate Esther Apraiz aukeratu dute presidente.
2023/09/13 - 18:49
Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak helegitea aurkeztuko dute Angel Bozari ezarritako zigorra murriztearen aurka
Bi erakundeek herri-akusazio gisa jardun zuten auzian. Nafarroako Gobernuko Berdintasun kontseilariak adierazi du Foru Exekutiboaren "lehen gomuta" biktimarentzat dela.
2023/09/09 - 18:32
Iruñeko San Gregorio kalea hesituta dute eraikin baten zati bat behera etorri delako
Hirugarren solairuko lurra erori da. Suhiltzaileen teknikariek eta arkitektoa eraikinak izan dituen kalteak baloratzen ari dira. Solairu horretan ez zen inor bizi eta ez da inor zauritu.
2023/08/30 - 22:28
Ibarrolak herri galdeketa egingo du Gurutze plazako lur azpiko aparkalekuari buruz
Iruñeko alkateak ez du argitu oraindik noiz egingo duen eta zein izango den galdera zehatza. Auzokideak pozik agertu dira erabakiarekin.
2023/08/28 - 16:03
Ibarrolak Sarasate Pasealekuko proiektu "guztiz funtsezkoari" berriz ekitearen alde egin du
Iruñeko alkateak aurreratu duenez, laster pasealekurako irtenbide bat aztertu nahi du plataforma bakar gisa, baita bertako zuhaitzen egoera eguneratu ere.
2023/08/20 - 20:37
Iruñeak hainbat ihes joko proposatu ditu hiria, tokiko ondarea eta historia ezagutzeko
Joko hauek doakoak dira, baina ordainpekoak ere badaude, eta horietako asko benetako gertaeretan oinarrituta daude.
2023/08/17 - 12:42
Ibarrolak "aldi baterako" eten du aparkalekuen proiektua, babesak lortu arte
Zangoza kalearen azpian lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko eta Gurutzeko Plaza urbanizatzeko proiektuak herritar batzuen protestak jaso dituenez, udalak bertan behera uztea erabaki du.
2023/08/11 - 22:45
Iruñeko Zangoza kaleko aparkalekuaren aurka altxatu dira bizilagunak
Lurrazpiko aparkalekuak haserrea piztu du hirian. Proiektua aurrera eramateko, 35 zuhaitz moztu behar dituzte. Udalak dio berriro landatuko dituztela, baina, bizilagunen hitzetan, uda sasoi honetan hori ezin da egin. Bizilagunek proiektuaren kontrako plataforma bat sortu dute.

2023/07/18 - 11:38
Zangoza kaleko lurpeko aparkalekuaren obra geldiaraztea eskatu dute Iruñeko II. Zabalguneko bizilagunek
Inguruko bizilagunek salatu dutenez, obra honek Gurutze plazan 46 zuhaitz moztea dakar. Iruñeko Udalak, bere aldetik, "zuhaitzen mozketa masiboa" ukatu du.