Iruzurrak
2017/12/15 - 21:41
Zishan Tariq: 'Pakistandar guztion izen ona zikintzen dute iruzur hauek '
Zishan Tariqek 24 urte ditu eta 12 urte zituela iritsi zen Antzuolara. Bergaran egiten du lan eta ez du sekula Lanbiden edo beste inon diru laguntzarik eskatu. Minduta sentitzen dela esan digu.
2017/12/13 - 16:03
Ogasunak 125 miloi euro berreskuratu ditu multinazionalek eginiko iruzurra aurkituta
Bizkaiko Foru Aldundiak talde berezi bat osatu du multinazionalek paradisu fiskaletara daramatzaten etekinak azaleratzeko.
2017/12/04 - 15:40
Honduraseko oposizioak ez du onartzen Hernandezen garaipena
Juan Orlando Hernandez egungo presidentea garailetzat jo du hauteskunde-batzordeak; Salvador Nasralla oposizioko hautagaiak eta bere jarraitzeleek, baina, iruzurra izan dela salatu dute.
2017/11/14 - 14:49
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon Lanbideri 161.791 euroko iruzurra egiteagatik
Horietako batek nortasun faltsua erabili zuen diru-laguntzak kobratu ahal izateko.
2017/11/06 - 23:43
Apple, Uber eta Nike, 'Paradisuko paperetan'
Uberrek Applebyren zerbitzuak erabili omen zituen 2013an Herbehereetan elkarte bat sortzeko. Nike konpainiak enpresa subsidiario bat sortu zuen Bermudetan, zergak ordaintzea saihesteko.
2017/11/06 - 12:07
'Paradisuko paperetan' ageri direnak ofizioz ikertuko ditu Espainiak
Montoro ministroak "aholkulari fiskal eta juridikoei" eskatu die paperetan nahastutako iruzurgileei ez laguntzeko.
2017/11/06 - 09:17
Mundu osoko hainbat politikari eta pertsona ospetsu, eskandalu berri batean
Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak ihes fiskalari buruzko agiriak aireratu ditu berriz.Madonna, Santos, Bono (U2), Ingalaterrako erregina y Javier Trias ageri dira, besteak beste.
2017/09/19 - 14:20
Gironako udal enpresa bat miatu dute, iruzurraren kontrako operazio batean
Carles Puigdemont hiriko alkate zen garaian ur zerbitzuaren esleipen batzuk legez kanpokoak izan ote ziren ikertzen ari da Gironako epaitegi bat.
2017/09/18 - 13:42
Forum Filatelicoren epaiketa hasi da, kontuak hartu eta hamaika urtera
Ustezko iruzurraren kalteak jasan zituzten ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute epaiketa hasi aurretik, 'Gure dirua bankariek dute' edo 'Altxorrak lapurtu egin zigun' oihu artean.
2017/09/14 - 15:25
Etxebizitzen alokairuan iruzur egiten ari direla ohartarazi du Foruzaingoak
Azken egunetan, bost kasu atzeman dituzte: bi Iruñean eta bana Burlatan, Lizarran eta Bizkaian.
2017/07/31 - 12:54
Ronaldok ziurtatu du ez duela 'inoiz ezer' ezkutatu
Ordu t'erdiz deklaratu du epaileren aurrean, 2011 eta 2014 bitartean Ogasun Publikoari 14,7 milioi euroko iruzurra egitea leporatuta.
2017/07/18 - 12:46
Bi pertsona atxilotu dituzte Lanbideri 94.820 euroko iruzurra egiteagatik
Iruzur egitea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diete.
2017/06/30 - 19:31
Zordun handien zerrenda handitu egin da Euskadin
Milioi euro batetik gora ordaintzeke daukaten 260 zergapeko atzeman dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek. Zordunik handienak bizkaian daude.
2017/06/30 - 13:35
260 zergapekok 720 milioi zor dizkiete EAEko foru ogasunei
Bizkaiko Ogasuna da zor handiena zuena 2016ko ekitaldiaren amaieran, 442 milioi eurorekin; ondoren, Gipuzkoa, 167rekin eta, azkenik, Araba, 110,3rekin.
2017/06/16 - 14:42
UAGN sindikatuaren ustezko iruzurrari buruzko ikerketa, artxibatuta
Epaileak bere autoan adierazi duenez, ez du frogarik aurkitu ikertuak izan direnek 'onura ekonomiko pertsonala' eskuratu dutela esateko.
2017/06/13 - 14:55
14,7 milioi euroko iruzurra egitea egotzi dio Fiskaltzak Ronaldori
Ogasunari ez ordaintzeko 'egitura sozietario' batez baliatzea leporatu dio Ministerio Publikoak futbolariari.
2017/05/29 - 16:23
Aldundiek eta Jaurlaritzak EAE osora zabalduko dute zerga-heziketa ikasgaia
Gipuzkoan, duela lau urte hasi iren esperientzia honekin. Erakundeen iritziz, beharrezkoa da eskoletan ekimena martxan jartzea, iruzurraren aurka egin nahirik.
2017/05/11 - 15:50
Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu ote zuen ikertzen ari dira
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak tramitera onartu du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Iberdrolaren kontra aurkeztutako salaketa.
2017/05/11 - 13:20
Iberdrola ikerketapean, argindarraren prezioa manipulatu ote zuen argitzeko
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak aurkeztutako salaketa onartu du Auzitegi Nazionalak. Fiskalaren ustez, konpainiak 20 milioiko irabaziak izan zituen prezioa larregi igota.
2017/05/08 - 20:23
Urtebete Netflix doan izateko aukera, WhatsApp bidez zabaldu den iruzurra
Erabiltzaileen telefono zenbakia eta datu pertsonalak lapurtzeko beste iruzur bat besterik ez dela ohartarazi du Espainiako Poliziak.