Iruzurrak
2018/06/29 - 14:51
42 zergapekok 122 milioi euro zor dizkiote Arabako Ogasunari
Zor handiena pilatu duten konpainiak aurreko urteko ia berdinak dira, besteak beste, Goya sesenta y nueve (16,6 milioi) eta Ros Casares Centro del Acero (10,2 milioi).
2018/06/29 - 13:47
69 zergapekok 292 milioi euroko zorra dute Gipuzkoan
Jose Ramon eta Juan Miguel Osinalde Echaniz zerrendako lehen tokian daude, bakoitza 49,6 milioi euroko zorrarekin.
2018/06/18 - 16:38
Alemaniako Poliziak atxilotu egin du Audi konpainiako presidentea
Joan den astean Alemaniako justiziak 1.000 milioi euroko isuna jarri zion Volkswageneko diesel motorren gas isurketa manipulatu izana egotzita.
2018/06/14 - 17:03
Iruña-Veleiako grafitoak berriro aztertzeko sinadurak biltzen ari dira
Iruña-Veleia Argitu plataformak dagoeneko 140 atxikimendu dituen manifestu bat argitaratu du. Kultura eta gizarte arloko ordezkarienak dira, gehienak euskal herritarrenak.
2018/06/13 - 19:22
Maxim Huerta Kultura ministroa iruzur fiskalagatik zigortu zuten 2017an
Egunkari batek jakinarazi duenez, Ogasunari 243.000 euro ordaindu behar izan zizkion hiru ekitalditan iruzur egitea egotzita. Ministroak esan duenez, ez du dimisiorik emango, zegokiona pagatu zuelako.
2018/06/13 - 15:01
Gironako hiru udaletxe miatu ditu Guardia Zibilak, ustezko iruzurragatik
Girona, Sarria de Ter eta Salteko udaletxetan azaldu da Guardia Zibila. Agissa ur-hornikuntza enpresara diru publikoa legez kontra bideratu zen ikertzeko helburua du operazioak.
2018/06/11 - 21:01
Osakidetzako irregulartasunak ezagutarazi zituzten medikuek 'presioak' salatu dituzte
Bestalde, Osakidetzako oposaketen eredua aldatzeko proposamena egin du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean.
2018/06/11 - 17:07
2007 eta 2008ko Valentziako PPren finantziazioa legez kanpokoa izan zela dio epaileak
Francisco Correari bost urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio; Alvaro Perez 'El Bigotes'i, berriz, sei urte eta bederatzi urteko kartzela-zigorra.
2018/05/24 - 22:34
16 lagun atxilotu ditu poliziak Internet bidez iruzur egiteagatik
Etxebizitza alokairuak eta kontzertu eta lehen mailako kirol partiduetara joateko sarrerak eskaintzen zituzten. Baina ordaindu eta gero, ez etxerik, ez sarreratik ez dirurik bueltan.
2018/05/09 - 18:24
7 urte eta erdiko zigorra eskatu dute Iruña-Veleia aztarnategiko buru ohiarentzat
Aztarnategiko piezak faltsutzeagatik, ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen diete Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan auzipetuei.
2018/05/07 - 14:33
Berankorren zerrendak kontsultatzeko telefono iruzurren inguruan ohartarazi dute
807 telefono-zenbakira egindako deien ondorioz 335 euro arteko karguengatik erreklamazioak jaso ditu euskal Institutuak.
2018/04/27 - 21:27
Fiskalak esan du Marguelloren enpresak diru publikoa desbideratzeko erabili zirela
6 eta 11 urte arteko zigorrak eskatu ditu Gurutzetako Ospitaleko zuzendari zenarentzat eta Osasun Saileko bi goi-kargu ohirentzat, prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea eta iruzurra egotzita.
2018/04/18 - 14:35
Hiru lagun atxilotu dituzte Bizkaian gidabaimena lortzeko iruzur egiteagatik
Polizia Nazionalak eta Esquadra Mossoek batera egindako operazioan, 46 lagun atxilotu dituzte, horietako hiru Bizkaian.
2018/03/28 - 20:55
Lau pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, iruzurra eta dirua zuritzea egotzita
90 kaltedunei hiru eta lau milioi euro arteko iruzurra egin diete atxilotuek, 2003tik 2013ra bitartean.
2018/03/19 - 11:52
Etxeetan led argiak jartzeko publizitate faltsua banatzen ari dela jakinarazi dute
Kontsumobidek ohartarazi du etxeetan led argiak jartzeko derrigortasunari buruzko publizitate faltsua banatzen ari dela, eta horiek jartzea derrigorrezkoa ez dela jakinarazi du.
2018/03/12 - 17:44
Artolazabal: 'Diru-sarrerak bermatzeko errentan iruzurra ez da % 1era iristen'
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko batzordean, gizarte-laguntzetan Gipuzkoan atzemandako ustezko iruzurrari buruzko azalpenak emateko.
2018/03/05 - 20:18
Sindikatuen erresistentzia kutxak ikertzen ez dabilela argitu du Ogasunak
Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak ukatu egin du ELA ikertzen ari direla. EH Bilduk eta Podemosek eskatuta, gai honen inguruko azalpenak eman ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan.
2018/03/03 - 13:54
Erandioko enpresa bat ikertzen ari dira, material kutsagarria kolpeka deusezteagatik
Indumental Recycling txatarra elektronikoa berziklatzen liderra da bere webgunearen arabera, eta orain ibaia kutsatzea nahiz langileak eta inguruko bizilagunak arriskuan jartzea leporatzen diote.
2018/02/01 - 14:19
Emakumeek soldaten arteko aldea salatu ahalko dute laneko iruzurren postontzi berrian
Gizonek, batez beste, 31.271 euro jasotzen dituzte urtero, emakumeek, berriz, 23.781 euro.
2018/01/27 - 18:03
ANk Diaz Ferran espetxetik ateratzea erabaki du, 'portaera ona' izategatik
CEOE patronalaren presidente ohiak ezarritako zigorraren hiru laurdenak bete ditu, eta eskumuturreko telematikoa jarriko diote.