Iruzurrak
2018/03/03 - 13:54
Erandioko enpresa bat ikertzen ari dira, material kutsagarria kolpeka deusezteagatik
Indumental Recycling txatarra elektronikoa berziklatzen liderra da bere webgunearen arabera, eta orain ibaia kutsatzea nahiz langileak eta inguruko bizilagunak arriskuan jartzea leporatzen diote.
2018/02/01 - 14:19
Emakumeek soldaten arteko aldea salatu ahalko dute laneko iruzurren postontzi berrian
Gizonek, batez beste, 31.271 euro jasotzen dituzte urtero, emakumeek, berriz, 23.781 euro.
2018/01/27 - 18:03
ANk Diaz Ferran espetxetik ateratzea erabaki du, 'portaera ona' izategatik
CEOE patronalaren presidente ohiak ezarritako zigorraren hiru laurdenak bete ditu, eta eskumuturreko telematikoa jarriko diote.
2018/01/21 - 18:35
Igeltsero batek 130.000 euroko iruzurra egin die 30 bat bezerori
Donostian eta hiriburuaren inguruan aritu izan da. Lana egiteko materiala erostea aitzaki, dirua eskatzen zien bezeroei; gerora, etxea hankaz gora, ihes egiten zuen.
2018/01/19 - 00:52
Auzia artxibatzeko 'nahikoa arrazoi' daudela ziurtatu du SOS Iruña-Veleia plataformak
Horrela, Eliseo Gil Arabako arkeologia-aztarnategiko zuzendari ohiaren aurka zabaldutako auzia artxibatzea eskatu du plataformak.
2018/01/15 - 13:20
Xabi Alonsoren kontrako auzia zabaldu dute berriro zerga-iruzurra egotzita
Madrilgo Probintzia Auzitegiak ikerketa egingo du berriro futbol jokalariaren irudi eskubideen kontratuak Ogasunari begira itxurazkoak ziren ala ez zehazteko.
2018/01/11 - 19:44
Eliseo Gil Iruña-Veleia aztarnategiko zuzendari ohia epaitu egingo dute
Etekin ekonomikoak eta prestigio profesionala lortzeko asmoz, grafito historikoak faltsutu izana leporatzen dio Arabako Auzitegiak.
2018/01/10 - 21:21
Gipuzkoako Ogasunari 23 milioiko iruzurra egin dion sare bat desegin dute
Gainera, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari 17 milioi euroko iruzurra egin dio. Taldeak Irunen zuen egoitza, eta erregaien handizkako salmentan bitartekari lanak egiten zituen.
2018/01/09 - 23:17
Frantziak Apple enpresaren aurkako ikerketa abiatu du ustezko iruzurragatik
Milaka erabiltzailek salatu dute mugikorraren eguneratzeak arazoak eragiten dituela modelo zaharretan, horrela telefono berria erostera behartuta daude. Zaharkitze programatua deritzo teknika horri.
2018/01/08 - 15:08
'De Miguel' auziaren makroepaiketa hasi da; urrira arte luzatuko da
Urtarrilaren 8an, astelehenarekin, aurreko auziekin ekin diote epaiketari. Arabako EAJko hainbat kargudun ohi ari dira epaitzen, iruzur-sarea egin ote zuten ala ez argitzeko.
2017/12/29 - 19:49
Gipuzkoako 17 autobus konpainia zigortu dituzte, kartela osatzea leporatuta
Lehiaren Euskal Agentziaren arabera, 27 urtetan prezioak adostu eta ibilbideak banatu zituzten, "zerbitzua garestituz eta beste enpresa batzuei merkatua sartzea galaraziz".
2017/12/20 - 09:56
Aireportuan atxikita dagoen senidearen iruzurraz ohartarazi du Iruñeko Udaltzaingoak
Ustezko senide batek dei egiten dio biktimari, aireportu batean atxikita dagoela eta libre geratzeko dirua behar duela esanez.
2017/12/18 - 12:57
Bizkaiko Ogasunak 350.000 euro eskatu dizkie hamabi saltzaile ibiltariri
Saltzaile ibiltari horiek beren jarduera ekonomikoa ez dutela deklaratzen antzeman du Bizkaiko Ogasunak.
2017/12/16 - 15:09
Pakistandar guztien espedienteak banan-banan ikertuko ditu Lanbidek
Hauxe atzoko polizia-operazioaren ostean Lanbidek hartutako neurrietako bat. Lanbide akusazio gisa agertu da auzi honetan.
2017/12/15 - 21:41
Zishan Tariq: 'Pakistandar guztion izen ona zikintzen dute iruzur hauek '
Zishan Tariqek 24 urte ditu eta 12 urte zituela iritsi zen Antzuolara. Bergaran egiten du lan eta ez du sekula Lanbiden edo beste inon diru laguntzarik eskatu. Minduta sentitzen dela esan digu.
2017/12/13 - 16:03
Ogasunak 125 miloi euro berreskuratu ditu multinazionalek eginiko iruzurra aurkituta
Bizkaiko Foru Aldundiak talde berezi bat osatu du multinazionalek paradisu fiskaletara daramatzaten etekinak azaleratzeko.
2017/12/04 - 15:40
Honduraseko oposizioak ez du onartzen Hernandezen garaipena
Juan Orlando Hernandez egungo presidentea garailetzat jo du hauteskunde-batzordeak; Salvador Nasralla oposizioko hautagaiak eta bere jarraitzeleek, baina, iruzurra izan dela salatu dute.
2017/11/14 - 14:49
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon Lanbideri 161.791 euroko iruzurra egiteagatik
Horietako batek nortasun faltsua erabili zuen diru-laguntzak kobratu ahal izateko.
2017/11/06 - 23:43
Apple, Uber eta Nike, 'Paradisuko paperetan'
Uberrek Applebyren zerbitzuak erabili omen zituen 2013an Herbehereetan elkarte bat sortzeko. Nike konpainiak enpresa subsidiario bat sortu zuen Bermudetan, zergak ordaintzea saihesteko.
2017/11/06 - 12:07
'Paradisuko paperetan' ageri direnak ofizioz ikertuko ditu Espainiak
Montoro ministroak "aholkulari fiskal eta juridikoei" eskatu die paperetan nahastutako iruzurgileei ez laguntzeko.