Iruzurrak
2017/05/11 - 15:50
Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu ote zuen ikertzen ari dira
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak tramitera onartu du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Iberdrolaren kontra aurkeztutako salaketa.
2017/05/11 - 13:20
Iberdrola ikerketapean, argindarraren prezioa manipulatu ote zuen argitzeko
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak aurkeztutako salaketa onartu du Auzitegi Nazionalak. Fiskalaren ustez, konpainiak 20 milioiko irabaziak izan zituen prezioa larregi igota.
2017/05/08 - 20:23
Urtebete Netflix doan izateko aukera, WhatsApp bidez zabaldu den iruzurra
Erabiltzaileen telefono zenbakia eta datu pertsonalak lapurtzeko beste iruzur bat besterik ez dela ohartarazi du Espainiako Poliziak.
2017/05/03 - 20:33
Iruña-Veleiako ustezko iruzurraren ahozko epaiketa ireki du epaileak
Epaileak uste du “egiaztatuta” dagoela indusketaren arduradunek piezak faltsutu zituztela “apartekoak” balira bezala aurkezteko.
2017/04/28 - 12:09
UAGN, prestakuntza ikastarotan ustezko irregulartasunak egiteagatik ikertua
Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna sindikatuko presidenteak baieztatu egin du ikerketa dagoela, eta 'ardurak argitzea' espero du.
2017/04/14 - 20:30
Bi urte eta hiru hileko zigorra Bizkaian txartel faltsuak erabiltzeagatik
Aldi berean, epaiak isun bat ezarri dio bigarren pertsona bati, iruzur arina egotzita.
2017/03/21 - 18:30
Kantauri itsasoko milaka kilo berdel merkatu beltzean ari dira saltzen
Gipuzkoako Saltzaile handizkarien elkarteko presidenteak salatu duenez, beltzean ari dira berdela saltzen.
2017/03/09 - 11:24
10 pertsona atxilotu dituzte Gasteizen eta Valentzian, iruzurragatik
Espainiako Poliziak mundu mailan iruzur egiten zuen talde bat desegin du. Maulaz gain, dokumentuak faltsutzea eta kapitala zuritzea leporatu diete.
2017/02/28 - 12:39
Europak 4.200 milioi galdu zituen 2015ean smartphone faltsuengatik
Espainian, gailu faltsuengatik izandako galerak 286 milioi eurokoak izan ziren urte horretan, hain zuzen, sektoreko salmenten % 10.
2017/02/24 - 13:44
Apustu taldeetan sartzeko dei komertzial oldarkorrez ohartarazi dute
Horretarako, hilean 60 euro jarri behar dira, eta, hilabetean saririk lortu ezean, jarritako dirua berreskura daitekeela hitzematen dute.
2017/02/24 - 12:52
Urdangarini ezarritako zigorra handiagoa izatea eskatuko du fiskalak
Valentziako zatian Palmako Auzitegiak ebatzitakoaren kontrako helegitea aurkezteko eskaera egingo duela iragarri du Horrachek.
2017/02/09 - 10:57
Ratok 6,8 milioi iruzurtu zituen 2004tik 2015era, Ogasunaren ustez
Zerga Administrazioko Estatu Agentziak 14 milioi eurotik gorako kopurua pilatzen zuten aitortu gabeko errentak antzeman ditu.
2017/01/20 - 16:45
Auzitegi Goreneko fiskalak argindarraren prezioaren igoera ikertuko du
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesen defentsan abiatu du ikerketa.
2017/01/13 - 19:22
Aholkularitza-enpresa batzuen portaera ikertu du Lehiaren Agintaritzak
Kontratazio publikoan lehia ezabatu dutela frogatuko balitz, enpresa arau-hausleen irabazien % 10era arteko isunak ekar ditzake.
2017/01/12 - 13:46
Telefono bidezko iruzurrak egiten ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Gaizkileek zor bat dutela jakinarazten diete biktimei, eta 807 zenbakiarekin hasten den tarifikazio bereziko telefono-zenbaki batera bideratzen dituzte.
2017/01/11 - 21:12
Helegitea jarriko dute Xabi Alonsoren kontrako auzia artxibatu ostean
Epailearen arabera, Alonsok bere aholkularien "abilezia" erabili zuen, baina ez zuen zerga iruzurrik egin.
2017/01/11 - 13:25
Nadiaren gurasoak, neskatoaren argazki sexualengatik asaldatuta
Epailea esplotazio sexualagatik ikertuko du Nadia Nerearen aitan, haren ordenagailuan 11 urteko neskatoaren argazki sexualak aurkitu ostean.
2017/01/10 - 19:05
Ustezko zerga iruzurragatik Xabi Alonsoren kontrako auzia, artxibatuta
Epailearen arabera, futbolari euskaldunak bere aholkularien "abilezia" erabili zuen, baina ez zuela Ogasun Publikoaren kontrako ustezko deliturik egin baieztatu du.
2017/01/05 - 17:01
Gutxienez 60.000 euroko isunak, kontabilitatea manipulatzeagatik
Bizkaiko Ogasunak gogortu egingo ditu kontabilitatea suntsitu, ezabatu edo manipulatzeagatik ezartzen dituen zigorrak.
2016/12/17 - 16:39
Nadiaren kasuak eragina du Trikotiodistrofia sufritzen duten haurretan
Iraiak eta Hegoik Trikotiodistrofia izeneko gaixotasuna dute: “Nadia Nerearen” ustezko iruzur kasuak ezagutarazi duen gaixotasun berbera. Iruzurrak zein eragin izan duen galdetu diegu.