Iruzurrak
2024/03/26 - 08:25
Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidea maiatzaren 20rako deitu dute deklaratzera, ikertu gisa
Madrilgo 19. Instrukzio Epaitegiak bi zerga iruzur eta dokumentuak faltsutzea egotzi dizkie enpresaburuari eta beste lau pertsonari.
2024/03/22 - 21:38
Sartagudako alkateak dimisioa eman du, etxeko argindarreko kontadorean iruzurra atzeman eta gero
Argindar konpainiak atzeman du 30 bat auzokidek modu irregularrean zutela konektatuta sarera etxeko argindarra, eta Santos bera da horietako bat.
2024/03/22 - 11:54
Epaitegi batek ikerketapean jarri du Ayusoren bikotekidea, iruzurra egin duelakoan
Madrilgo 19. instrukzio epaitegiak tramitera onartu du Fiskaltzaren salaketa, eta deklaratzera deitu ditu Alberto Gonzalez Amador eta beste hainbat pertsona Ogasunari 350.000 euroko iruzurra egitea egotzita.
2024/03/20 - 14:02
Gero eta iruzur gehiago oporren erreserba egiterakoan: iaz bakarrik 334 salaketa jaso zituen Ertzaintzak
Ertzaintzak ohartarazi duenez, gero eta iruzur gehiago atzematen dira oporretako bizitokien erreserbak egiterakoan. Iruzur gehienak, erreserba egiten ari garela, web orritik kanpoko esteka bat erabiliz edo webgune faltsu baten bidez gertatzen dira.
2024/03/20 - 13:56
Adituek oporrak orrialde ofizialetan erreserbatzea eta ''pagotxez'' ez fidatzea gomendatzen dute
Iker Legardonek (Ertzaintza) eta Kepa Loizagak (OCU) gomendatzen dute ez fidatzea gure erreserba egiteko datu gehiago eskatuz jasotzen ditugun mezuekin. Gainera, ahalik eta informazio gehien gordetzea gomendatzen dute, iruzur eginez gero erabili ahal izateko.
2024/03/18 - 15:01
36 aldiz zigortutako iruzurgile batek sei urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du
EAEko, Nafarroako, Kantabriako eta Aragoiko epaitegiek 36 aldiz zigortu dute irmo iruzurragatik. Hala, berriz zigortu dute bigarren eskuko hiru automobilen salerosketan lau pertsona engainatu izana onartu ostean.
2024/03/15 - 15:01
Ogasun ministroari kereila bat jarriko dio Ayusoren bikotekideak "sekretuak ezagutarazteagatik"
Halaber, ez du baztertzen Fiskaltza eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia salatzea. Fiskaltzaren arabera, baina, salatzaileak berak ustezko delitu fiskalak onartu zituen iragan otsailaren 2an, adostasun akordio bat proposatu zuenean.
2024/03/14 - 11:50
Ayusoren bikotekideak bi delitu fiskal aitortu zituen eta Fiskaltzari ituna proposatu zion
Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak mezu elektronikoa bidali zion otsailean Ministerio Publikoari. Zioenez, "egiazki, Ogasunaren kontrako bi delitu egin dira". Ayusok bestela esan zuen atzo. Horren arabera, gizona zerga ikerketapean baino ez dago, eta berez, "Ogasunak 600 000 euro zor dizkio".
2024/03/13 - 15:18
Ayusok Sanchez kritikatu, "manipulazioa" salatu, eta Ogasunak zor diola dirua bikotekideari adierazi du
Sanchezek Ayusoren dimisioa eskatu du Fiskaltzak bere bikotekidearen aurka jarritako salaketagatik, bi zerga-iruzur delitu eta merkataritza-dokumentu faltsutze bat egin izana egotzita.
2024/03/13 - 11:44
Garrido: ''Ayusoren kasua ezin da erabili mahai gainean dauden gaiak ezkutatzeko''
Euskadiko PPko idazkari nagusia eta Eusko Legebiltzarreko diputatua Fiskaltzak Ayuso Madrilgo presidentearen bikoteari jarritako salaketaz mintzatu da. Salatu duenez, salaketa 'Koldo auzia' eta Amnistia Legea bezalako gaiak estaltzeko erabili da.
2024/03/12 - 13:43
Ayuso: ''Bost urte daramatzat honelako gauzak sufritzen''
Madrilgo erkidegoko presidenteak agerraldia egin du Fiskaltzak Ogasunari 350.000 euroko iruzurra egiteagatik bikotekidearen aurka jarritako salaketaz hitz egiteko (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/12 - 11:44
Fiskaltzak Ayusoren bikotekidea salatu du Ogasunari ustez 350.000 euroko iruzurra egiteagatik
Madrilgo Fiskaltzaren arabera, "benetan emandako zerbitzuekin bat ez datozen fakturak" jaulki zituen, eta "zergak murrizteko helburu bakarra" zuten pantaila-sozietateak erabili zituen.
2024/03/08 - 18:12
Epaile batek atea ireki du futbola pirateatuz irabaziak lortzen dituzten erabiltzaileak auzitara eramateko
"Cardsharinga" da epaileak bere autoan azpimarratu duen modalitateetako bat, harpidetza partekatzea gero sarean eskainiz irabaziak izateko.
2024/03/06 - 12:16
Fiskaltzak 4 urte 9 bederatzi hilabeteko espetxea eskatu du Ancelottirentzat, ogasunari iruzur egiteagatik
2014an eta 2015ean bere ondasun guztia Ogasunaren aurrean ez aitortzea leporatzen diote Real Madrileko futbol lentrenatzaileari. Batik bat, irudi eskubideekin lotutako kontratuen bidez jasotako dirua ezkutatu zuela uste da.
2024/03/04 - 13:44
Angel Ron Popularreko zuzendari ohia eta PwC epaitzea proposatu dute, kapital gehikuntzan iruzur egiteagatik
Gainera, Emilio Saracho presidente ohiaren auzia behin-behinean artxibatu du epaileak, bankuaren balantzea ebaluatzeko neurriak hartu zituela argudiatuta.
2024/02/28 - 14:08
60.000 euroko isuna ezarri diote gizon bati Irungo etxe batean 90 pertsona baino gehiago erroldatzeagatik
Maizterrak 100 eta 900 euro artean eskatzen zizkien "pertsona atzerritarrei" erroldatzearen truke.
2024/01/05 - 19:00
Donostiako Udaltzaingoaren aldizkarirako dirua eskatuz dei faltsuak egin dituztela ohartarazi dute
Donostiako Udalak ohartarazi du ez dagoela Udaltzaingoaren inongo aldizkaririk, eta ekarpenik inolaz ere ez egiteko eskatu dute, engainua delako.
2023/12/26 - 21:32
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian gizarte-prestazioetan 97.000 euroko iruzurra egiteagatik
Hiru atxilotuak senar-emazteak eta gizonezko bat dira. Legez kanpoko laguntza eta diru-sarrera paralelo guztiekin, ikertutako senar-emazteek hilean 3.879 euro garbi kobratu zituztela ondorioztatu zuten poliziek.
2023/12/21 - 12:33
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak 190.000 euro inguruko balioa duten hainbat iruzur telematiko argitu dituzte
Guztira sei pertsona atxilotu dituzte Estatuko hainbat hiritan. Rosbunk-Pool operazioan, gainera, beste lau pertsona ikertzen ari dira.
2023/11/21 - 23:50
Ehunka lagunek Van Goghen erakusketa digital baterako sarrerak erosi dituzte Bilbon, baina ez dago halakorik
Deustuko Next gelan programatutako Van Goghen erakusketa immersibo baterako sarrerak erosi zituzten pertsonek salatu dutenez, ez dago erakusketarik eta inork ez du azalpenik ematen. Ertzaintzak jaso ditu dagoeneko iruzurragatik jarritako lehen salaketak.