Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian gizarte-prestazioetan 97.000 euroko iruzurra egiteagatik
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian, erroldatze faltsu bati esker jasotako gizarte-prestazioetan 97.000 euroko iruzurrean parte hartzea egotzita.
Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hiru atxilotuak senar-emazteak eta gizon bat dira. Ustez legez kanpoko errentamendu-kontratuen bidez erroldatzen laguntzen zuten.
Ikerketa Donostiako etxebizitza batean iruzurrez erroldatutako pertsona batzuk zeudela jakin ondoren abiatu zen.
Poliziek jakin zuten iruzurraren bultzatzailea gizon marokoar bat zela, eta bere etxean erroldatzea eskaintzen zuela, ordain ekonomiko baten truke.
Horretarako, alokatuta zuen etxebizitzaren jabearen sinadura ordezkatzen zuen, errentamendu-kontratu faltsuak egiteko. Kontratu horien bidez, hirugarren pertsonak legez kanpo erroldatzen ziren etxebizitzan.
Poliziek, orduan, modu faltsuan erroldatzen ziren pertsonengan zentratu zituzten ikerketak, eta horietako bat beste etxebizitza batean bizi zela antzeman zuten, bere emazte eta seme-alaba adingabeekin batera, eta bizikidetza-unitatea desegitearen itxurak egin zituela hainbat laguntza jasotzeko, hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria, 1.319,48 euro gizonarentzat eta 1.260,34 euro emakumearentzat, eta, beraz, senar-emazteek 2.579,82 euro jasotzen zituzten hilean.
Diru-laguntzak jasotzen hasi ote ziren ikertu ondoren, poliziek jakin zuten bikoteak 97.000 euro baino gehiago lortu zituela.
Ondoren, bi senar-emazteek mezularitza-enpresa batentzat lan egiten zutela egiaztatu zuten, kontraturik gabe, hilean 1.300 euro inguruko soldatarekin, eta diru-sarrera horiek aitortu gabe.
Gainera, jakin zuten gizonak 496 euro ere kobratzen zituela hilero langabeziagatiko sorospen gisa, kargak altxatzea eragozten zion elbarritasun bat aitortuta zuelako.
Azkenik, legez kanpoko diru-sarrera paralelo horiekin guztiekin, ikertutako senar-emazteek hilean 3.879 euro garbi kobratu zituztela ondorioztatu zuten poliziek.
Arrazoi horiengatik, abenduaren 20an hiru ikertuak atxilotu eta epailearen esku utzi zituzten, eta behin-behineko askatasunean geratu ziren, epaiketaren zain.
Errentatzaileari agiriak faltsutzea leporatu diote, legez kanpoko erroldatzeak errazteko alokairu-kontratu faltsuak sinatzeagatik, eta bikoteari, berriz, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituetan parte hartzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.