Ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ogasun ministroari kereila bat jarriko dio Ayusoren bikotekideak "sekretuak ezagutarazteagatik"

Halaber, ez du baztertzen Fiskaltza eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia salatzea. Fiskaltzaren arabera, baina, salatzaileak berak ustezko delitu fiskalak onartu zituen iragan otsailaren 2an, adostasun akordio bat proposatu zuenean.
Maria Jesus Montero
Maria Jesus Montero. Argazkia: EFE

Madrilgo Erkidegoko presidente Isabel Diaz Ayusoren bikotekideak, Alberto Gonzalez Amadorrek, kereila bat jarriko dio Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ogasun ministro Maria Jesus Monterori, eta ez du baztertzen Fiskaltzaren eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurka jotzea, "sekretuak ezagutarazteagatik".

Cope irrati kateak aurreratu duenez, eta gero EFE albiste agentziari Gonzalez Amadorren inguruko iturriek baieztatu diotenez, Ogasun ministroa auzitara eramango du, musukoen salmentaren kontura emandako informazioengatik.

Gainera, esan bezala, Fiskaltzaren kontrako salaketa jartzea aztertzen ari da, ostegun honetan zabaldutako oharra tarteko. Hain zuzen ere, Diaz Ayusoren bikotekideak eta beste lau pertsonak ustez ogasunari iruzur egin ziotela eta dokumentuak faltsutu zituztela zioen ohar horrek. Horren arabera, 350.951 euroko iruzurra egin zioten Ogasunari 2020 eta 2021 artean, faktura faltsuak eta existitzen ez ziren erakundeak baliatuta.

Fiskaltzaren arabera, baina, salatzaileak berak ustezko delitu fiskalak onartu zituen iragan otsailaren 2an, adostasun akordio bat proposatu zuenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X