Iruzurrak
2021/07/08 - 21:37
Bruselak 875 milioi euroko isuna jarri die BMW eta Volkswageni kutsadura murrizteko teknologia oztopatzeagatik
Bi taldeek akordioan parte hartu dutela onartu dute, eta horrenbestez isunaren murrizketa bat lortu dute, % 55ekoa eta %10ekoa, hurrenik hurren.
2021/06/24 - 01:15
McAfee antibirusaren sortzailea hilda topatu dute Bartzelonako kartzela batean
2020ko urrian atxilotu zuten Bartzelonako aireportuan, Estatu Batuetan iruzur fiskala egitea leporatuta, eta estradizioaren zain zegoen.
2021/06/13 - 17:51
'El estafador', iruzurgile profesionala zen gasteiztar bati buruzko liburua, kalean
David deitzen zela esan, eta Barçako teknikari, itsas salbamenduko sarjentu edota hegazkin pilotua zela kontatzen zuen. Ertzaintzako ikerlari batekin eta biktimetako batekin egon da ETB.
2021/05/12 - 14:10
Amazonen iruzkin faltsuak argitaratzen zituen ehunka pertsonako sare bat atzeman dute
Erabiltzaile horiek produktuak doan eskuratzen zituzten balorazio positibo baten truke. Oraindik ez dituzte identifikatu sarearen arduradunak.
2021/05/07 - 14:09
Ogasuna ordezkatzen duten mezu elektroniko faltsuez ohartarazi dute
Estekek fitxategi maltzurrak deskargatzen dituzte, edo banku-datuak sartzeko eskatzen dute. Iruzur horiek gero eta "sofistikatuagoak" direla ohartarazi dute.
2021/04/14 - 23:23
Bernard Madoff, historia osoko iruzurgile handiena zena, hil da
Madoffi 150 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2009an, jar ziezaioketen zigorrik handiena, 50.000 milioi dolarretik gorako iruzur piramidalagatik.
2021/04/14 - 17:02
Datuak lapurtzeko birusa duten mezuak bidaltzen ari direla ohartarazi dute
Kontsumobideren arabera, biktimek jasotzen dituzten mezuetan pakete bat entregatzean edo banku-konturen batekin arazoak izan direla esaten da.
2021/04/14 - 15:11
Delituak % 11 jaitsi ziren 2020an, Donostian
Bestalde, iruzurragatik jarritako salaketak % 120 igo dira, 875etik 1932ra.
2021/04/09 - 18:00
Xabi Alonso berriro absolbitu dute, Ogasunari egindako ustezko iruzurraren auzian
2010, 2011 eta 2012 urteetan, Ogasunari ia bi milioi euroko iruzurra egin izana leporatuta epaitu zuten futbolari ohia.
2021/03/24 - 17:04
Kontsumobidek irregulartasunak atzeman ditu elektrizitate-zerbitzuen salmentan
Erakundeak uko egiteko eskubidea gauzatzeko eskatu die bidegabeko salmenta honen helburu izan diren pertsonei.
2021/03/23 - 16:15
Fiskaltzak zuriketa eta iruzur fiskala leporatu dizkio Rodrigo Ratori
Fiskaltzak 80 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra eskatu du Espainiako presidenteorde ekonomikoa izan zenarentzat, ustez 8,5 milioi euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik.
2021/03/15 - 13:37
Noiz susmatu gure telefonoan birus bat instalatzen saiatzen ari direla?
Biktimen banku-datuak lortzeko, iruzurgileek enpresak ordezten dituzte SMS mezu laburren bidez. Erabiltzaileak aplikazio maltzurrak deskargatzera eramaten dituzten estekak izan ohi dituzte.
2021/03/01 - 19:52
Zenbait adinekori txertatzeko dei faltsua egin dietela ohartarazi du Ertzaintzak
Oraingoz, kasu "gutxi batzuk" atzeman dituzte Bilbon eta Irunen, baina dei susmagarri bat jasoz gero, Ertzaintzari deitzea eskatu du Segurtasun Sailak.
2021/02/24 - 12:01
Alokairu kontratuetan egiten ari diren iruzur batez ohartarazi dute Nafarroan
Hainbat biktimak salaketak jarri dituzte. Antza denez, alokairuaren abala ordaintzea eskatzen dute, etxebizitza existitu ere egin gabe.
2021/02/18 - 12:23
SMS bidez datuak lapurtzen dabiltza, mezularitza zerbitzu ezagunen izenak faltsututa
Horretarako, erabiltzaileei gisa honetako mezuak bidaltzen dizkiete: "Zure bidalketa iristear dago, egin hemen jarraipena". Horrekin batera esteka bat bidaltzen dute, aplikazio batera bideratuz.
2021/02/16 - 11:41
"Microsofteko teknikari faltsu" batek egindako iruzur batez ohartarazi dute
Iruzurgileak biktima engainatzen du ordenagailuan birus bat duela esanez, eta haren ordenagailuan sartzea lortzen du, gerora bankuko datuak lapurtzeko.
2021/02/10 - 11:19
Erakunde batzuen izena erabiliz iruzur egiten saiatu direla ohartarazi dute
Banketxeek beren kanal ofizialetan eragiketak egiten ari direnean baino ez dituzte datuak eta sarbide-gakoak eskatzen.
2021/02/09 - 12:32
Ez, pasahitz gisa 12345 jartzea ez da ideia ona
Gaur, otsailak 9, Internet Seguruaren Eguna da, "Insafe-Inhope" erakundeak sustatutako ekimenaren eta Europako Batzordearen laguntzarekin egutegian finkatu dena.
2021/02/05 - 11:49
Osakidetzaren izenean etxekoen datuak eskatzen duen iruzurra salatu dute Oñatin
Halako deiren bat jaso ezkero, udaltzainei edo ertzainei berri ematea eskatu du Udalak
2021/02/02 - 14:14
Bi atxilotu Bizkaian, Lanbideri 100.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita
Atxilotuetako batek hilean 944 euro jasotzen zituen Lanbidetik eta, aldi berean, Arrigorriagako enpresa batean lan egiten zuen.