"Microsofteko teknikari faltsu" batek egindako iruzur batez ohartarazi dute
Ertzaintzak ohartarazi duenez, azkenaldian areagotu egin dira "Microsofteko teknikari faltsua" deitu den teknikaren bidez egiten diren iruzur-ahaleginak. Iruzurgileak biktima engainatzen du ordenagailuan birus bat duela esanez, eta haren ordenagailuan sartzea lortzen du, gerora bankuko datuak lapurtzeko.
Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, EAE guztian atzeman dituzte kasuak, baina Araban oso hedatuta omen dago.
Honako hau da iruzurraren mekanika: biktimak dei bat jasotzen du, ia beti telefono finkoan. Solaskidea ingelesez hitz egiten duen pertsona bat da, kasurik gehienetan indiar doinua duena eta Microsoften langile bat dela dioena.
Biktimari azaltzen dioenez, troiar batek ordenagailua kutsatu dio. Iruzurgilearen arabera, birus hori munduko erakunde garrantzitsuei, tartean FBIren webguneari, eraso egiten ari da.
Teknikari faltsuak bere burua eskaintzen dio biktimari sistema konpontzeko, lege-arazorik izan ez dezan. Horretarako, jarraibide batzuk ematen dizkio urrutitik kontrolatzeko programa bat instalatzeko.
Programa hori guztiz legezkoa denez, antibirusek ezin dute hauteman eta biktimari ez diote ohartarazten arriskutsua dela. Programa instalatu ondoren, iruzurgilea biktimaren ordenagailuarekin konektatzen da, eta horren kontrolaz jabetzen da. Irakurtezinak diren kodeak dituzten hainbat pantaila erakusten dizkio eta birusa aurkitu duela sinestarazten dio.
Desinstalatzeko itxurak egin ondoren, zerbitzua ordaintzeko eskatzen du, eta ez da diru asko izaten. Horretarako, biktima banketxearekin konektatzen da transferentzia egiteko. Delitugileak, ordenagailua kontrolatzen ari denez, biktimaren identitatea hartzen du, eta eskatutako dirua-kopurua igotzen du banketxeak baimentzen duen mugara arte.
Ertzaintzak uste du litekeena dela beste programa batzuk ere instalatzea, kutsatutako sistemak kontrolatzen jarraitu ahal izateko.
Aholkuak
Segurtasun Sailak honako gomendioak eman ditu: telefono zenbakia jaso eta Ertzaintzari jakinarazi APParen bidez edo di@ertzaintza.eus helbide elektronikoaren bidez. Esandakoei jaramonik ez egitea, Interneteko enpresa bakar batek ere (telefoniako operadoreek izan ezik) ez dielako erabiltzaileei deitzen ekipoetan dituzten arazoak konpontzeko
Programa instalatu bada, desinstalatu, eta beste zerbait ere instalatu ahal izan denez, ekipoa leheneratu. Ekintza horiek oinarrizko ezagutza informatikoak dituen edonork egin ditzake. Hori bai, aurretik datuen segurtasun-kopia egin behar da horiek babestu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.