Italia
2025/05/08 - 23:10
Leon XIV.a munduaren aurrean aurkeztu da aita santu jantziaren osagai guztiekin, Frantziskok egin ez bezala
Aita santu berria San Petriko balkoian agertu da abitu luzearekin, elizatorrarekin, muzetarekin eta urrezko estolarekin, baita kordoiarekin eta gurutzearekin ere, Benedikto XVI.arena gogorarazten zuen irudia. Frantziskok, ordea, zuriz jantzita eta soilik gurutzearekin ateratzea erabaki zuen.
2025/05/08 - 21:16
Robert Francis Prevost, Leon XIV.a, Frantzisko Eliza Katolikoaren buruzagitzan ordezkatuko duen aita santua
Konklabearen laugarren bozketan eta bigarren egunean aukeratu dute kardinalek Eliza Katolikoaren 267. aita santua, Robert Francis Prevost estatubatuarra. Dominique François Joseph Mamberti kardinalak iragarri du izena.
2025/05/08 - 20:08
Fumata zuria Vatikanoan: Habemus Papam
Konklabearen laugarren bozketan eta bigarren egunean aukeratu dute kardinalek aita santua. Dominique François Joseph Mamberti kardinalak iragarriko du nor den.
2025/05/08 - 19:27
Ke arrosa batek eskatu du emakumeek Elizan presentzia zabalagoa izan dezatela
Kardinalak hurrengo aita santua aukeratzeko bilduta dauden bitartean, Women's Ordination Conference erakundeak ke arrosa zabaldu du Erroman, protesta sinboliko gisa, emakumeak Eliza Katolikoaren erabakietan baztertu ez ditzatela aldarrikatzeko.
2025/05/08 - 15:13
Kardinalak Kapera Sistinora itzuli dira beste bi bozketa egiteko
Kapera Sistinoko tximiniaren ke beltzak 11:50ean iragarri duenez, konklabeak ez du akordiorik lortu bigarren eguneko bozketan, eta, beraz, gaur arratsaldean saiatuko dira berriro.
2025/05/07 - 23:01
Aurreikusitakoa bete egin da eta lehenengo fumata beltza izan da
Ke beltza 21:00etan hasi da ateratzen Kapera Sistinoko tximiniatik, konklabea formalki hasi eta hiru ordu pasatxora. Milaka pertsona bildu dira konklabearen lehen egunean Done Petri plazaren inguruan. Ikusmina handia izan da, nahiz eta ke beltza izango zela aurreikusi.
2025/05/07 - 18:33
Kapera Sistinoaren ateak itxi dituzte, eta hasi da Frantzisko aita santuaren ordezkoa aukeratzeko konklabea
Lehen fumata arratsaldean ikusiko da, eta oso litekeena da beltza izatea. Aita santu berria kardinalen bi herenen gehiengo kualifikatuz baino ez da aukeratuko, hau da, 89 boto beharko ditu hautatua izateko.
2025/05/07 - 10:11
Aita santua aukeratzeko bozketa, urratsez urrats
Ia seguru hainbat bozketa egongo dira Frantziskoren ondorengoa zein izango den erabakitzeko. Konklabeak irauten duen bitartean, egunean bitan aterako da kea Kapera Sistinoko tximiniatik, goizean eta arratsaldean.
2025/05/06 - 18:45
"Gertuko artzaina" izango omen da hurrengo aita santua, kardinalen arabera, konklabearen aurretik
"Presente egon behar duen figura bat, hurbila, zubi eta gidari lanak egiteko gai izango dena, munduko ordenaren krisiak markatutako eta noraezean dabilen gizateria elkartzea errazteko gai izango dena", azaldu du Vatikanoaren bozeramaileak, kardinalen hitzaldietako batzuk laburtuz.
2025/05/03 - 22:22
Hitzorduak areagotuta, bi bilera egingo dituzte kardinalek astelehenean
Bihar ez da bilkurarik egongo, eta asteleheneko bi batzarren ondotik, ez dute baztertzen asteartean ere beste horrenbeste hitzordu egitea. Kardinalek ez dute oraingoz ezer aurreratu. "Oraindik ez gaude prest, Jainkoak nor aukeratu duen deskubritu behar dugu", esan du gaur horietako batek.
2025/05/03 - 11:57
Vatikanoa Kapera Sistinoa prestatzen ari da
Maiatzaren 7an hasiko da konklabea. Kapera Sistinoan bilduko dira kardinalak, eta Vatikanoa buru-belarri dabil azken lanak egiten.
2025/04/29 - 13:20
Angelo Becciuk, ustelkeriagatik kondenatutako kardinalak, uko egin dio konklabean parte hartzeari
Vatikanoko diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik bost urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten eta Frantzisko aita santuak kardinal izatearen pribilegioak kendu zizkion. Hala ere, aldarrikatu du konklabean parte hartzeko eskubidea baduela.
2025/04/28 - 15:01
Frantziskoren ondorengoa aukeratzeko konklabea maiatzaren 7an hasiko da
Kardinalen kongregazio orokorrak aukeratu du hasiera-data. Egun horretatik aurrera, 133 kardinalak Kapera Sistinoan itxiko dira, Eliza katolikoaren 267. aita santua aukeratzeko.
2025/04/28 - 13:08
Enrico Lettarekin bildu da lehendakaria, Europaren etorkizunari buruz hausnartzeko
Ajuria Enea jauregian egin dio Pradalesek harrera Italiako lehen ministro ohiari, eta, arratsaldean, "Europa. Última oportunidad" liburua aurkeztuko du EITBren Bilboko egoitzan.
2025/04/28 - 11:51
Kardinalak bilduta daude konklabearen data erabakitzeko eta hurrengo aita santuaren hautaketa bideratzeko
Data argitu gabe dago, baina maiatzaren 5eko astean izango da konklabea, hilaren 10a baino lehen. Ez dago jakiterik zenbat iraungo duen, kardinalek akordioa lortzeko behar duten denboraren araberakoa izango baita berorren iraupena. Fumata edo ke zuriak iragarriko du aita santua aukeratu egin dutela.
2025/04/28 - 10:14
Milaka pertsona izan dira igande honetan Andre Maria Nagusiaren basilikan, Frantziskoren hilobia ikusten
200.000 gazte inguru bildu dira San Petri plazan, Pietro Parolin kardinalak eman duen Nerabeen Jubileuaren meza entzuteko. Kardinalek, berriz, bilerak egiten jarraituko dute astelehen honetan, konklabea prestatu eta data jartzeko.
2025/04/28 - 09:53
Albiste izango dira: San Prudentzio eguna, konklabearen data eta laneko segurtasun eta osasunaren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/27 - 13:04
Frantzisko aita santuaren hilobia ireki dute, Erromako erromesen jomuga bihurtuta
Ehunka herritar zain zeuden lehen ordutik Santa Maria Nagusia basilikara sartzeko. Bertan ehorztea eskatu zuen Frantziskok berak, besteak beste, tenplu horretan dagoelako aita santuak asko maite zuen Ama Birjinetako bat, Salus Populi Romani.
2025/04/27 - 11:06
Frantzisko aita santuaren hilobia: haren izen pontifikala latinez idatzita duen marmolezko hilarri bat
Italia iparraldeko Liguriako marmola erabili dute, aita santuaren arbasoen jaioterria delako, eta bularrean eramaten zuen gurutzearen erreprodukzio handi bat eskegi dute horman, zilarrezkoa eta Artzain Onaren irudiarekin.
2025/04/26 - 23:24
Extinction Rebelloneko ekintzaileek ''Lurra desarmatu'' zioen pankarta bat zabaldu dute Koliseoan
Aita santuaren hileta elizkizunaren egunean, erakunde ekologistako ekintzaileek azaldu dutenez, "gobernuek Frantzisko aita santuaren hileta antzerki hipokrita bihurtzen duten bitartean, Koliseoan pankarta bat dago ikusgai, mezu honekin: 'Lurra desarmatu', Frantziskok berak erabili zituen hitzak".