Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jeff Bezos Amazonen jabearen ezkontzako gonbidatuak Veneziara iristen hasi dira, bizilagunen protesta artean

Bezos protesta  boda
18:00 - 20:00

Jeff Bezosen aurkako pankarta, San Marko plazan. Argazkia: Agentziak.

Jeff Bezos handiki estatubatuarraren eta Lauren Sanchez aurkezle ohiaren arteko ezkontzak bizilagunen protestak piztu ditu Venezian. Hiria aberatsen zerbitzura dagoen "luxuzko erakusleiho" bihurtu dela salatzen dute.

Bizilagunen (49.313) eta ostatu-plazen (49.176) kopurua bera da ia, eta 2017tik biztanleria % 7 murriztu da, bisitarien kopurua hazi den heinean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X