Italia
2025/02/19 - 08:12
Macronek buruzagien bilera beste bat deitu du gaurko, Ukrainaz hitz egiteko
Hitzordua Eliseoan batzartu eta bi egunera izango da. Espainiako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako, Herbehereetako eta Danimarkako agintariak eta EBren eta NATOren arduradunak bildu ziren astelehenean, Parisen.
2025/02/18 - 13:34
Aita santuak gutxienez igandera arte utzi du agenda bertan behera, bere ospitaleratzea dela eta
Joan den ostiraletik Erromako Gemelli erietxean dago ingresatuta Frantzisko aita santua, arnas aparatuko infekzio bat dela eta. Atzo jakinarazi zuten bere "koadro klinikoa konplexua" dela.
2025/02/17 - 08:52
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko bilera Parisen, su etenaren bigarren fasea Gazan eta udaberri giroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/25 - 20:23
Lazioko ultra bat atxilotu dute eta lau aske daude, karguekin, Realeko zaleak hiltzen saiatzea leporatuta
Italiako Polizia aurrera doa Realaren jarraitzaileei eraso zieten ultren inguruko ikerketetan. Bi taldeek hilaren 22an Erroman jokatu zuten partidaren atarian bederatzi zale txuri-urdin zauritu zitutenÇ; horietako bik larri jarraitzen dute, Erroman ospitaleratuta.
2025/01/24 - 08:59
Albiste izango dira: Realzaleen aurkako erasoa, Biobizkaia bbk brainlab eta alkoholik gabeko ardoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/23 - 20:36
Realeko bi jarraitzailek ospitalean jarraitzen dute Erroman, Lazioko ultrek eraso egin ostean
Jokin Aperribay Realeko presidenteak azaldu duenez, zale txuri-urdinak ez zeuden Lazioko jarraitzaileak elkartu ohi diren lekuan eta, beraz, "ez dirudi elkar jipoitzeko hitzordua jarri zutenik". Joan Caballero talde ultretan adituak esan duenez, ez da borroka izan, "segada" baizik.
2025/01/23 - 11:56
Realaren bederatzi jarraitzaile zauritu dituzte Erroman Lazio taldeko ultrek
Poliziaren arabera, zauritutako bi ospitalean daude, baina arriskutik kanpo. Ultras Lazioren eskuin muturreko 80 jarraitzaile inguruk eraso egin diete 70 bat zale txuri-urdini, Erromako taberna batean. Istiluak bart jazo dira, Reala-Lazio partidaren bezperan.
2025/01/23 - 09:00
Borroka jendetsua izan da Erroman Realaren eta Lazioren jarraitzaile ultren artean
Istilu larriak izan dira bart Erroman Reala eta Lazio futbol taldeen jarraitzaile ultren artean, bengalak, makilak, objektu zorrotzak eta aulkiak erabilita. Talde biek Europa Ligako partida dute gaur (21:00etan), eta horren bezperan jazo dira gertaerak. Hainbat pertsona zauritu dira.
2025/01/23 - 08:59
Albiste izango dira: Istilu larriak Erroman, deskontuak garraioan eta Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/21 - 14:28
Juana Rivasek senar ohia salatu du nazioarteko indarkeria bikarioagatik
Salatzaileak Francesco Arcuri bikotekide ohia tratu txar emaile gisa definitu du, eta bere bi semeen aurka egindako indarkeriako egoerak ere kontatzen ditu.
2025/01/17 - 21:55
Ponpeian inoiz agertu den gune termalik handiena aurkitu dute
Bankete-areto baten ondoan dago gunea, eta Ponpeiako Regio IX eremuko 10. uharteko indusketetan agertu da. Honek, duela bi mila urte bertan bizi zirenen oparotasuna eta ugaritasuna erakusten du.
2025/01/09 - 18:25
Wizz Air konpainiak Bilbo eta Erroma artean astean lau hegaldi egingo ditu martxoaren 30etik aurrera
Astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan izango dira joan-etorriak. Erromatik 05:35ean aterako dira eta Loiutik 08:45ean, konpainiaren web-orrian ageri denez.
2024/12/30 - 23:01
Milanek kalean erretzea debekatu du, beste pertsona batzuengandik 10 metro baino gutxiagora
Urte berria hastearekin batera, Milanen zigarroa kalean erre nahi duenak gutxienez besteengandik 10 metrora egon beharko du, 240 eurorainoko isunik ordaindu bahi ez badu behinik behin. Zigarro elektronikoak salbatuko dira debekutik.
2024/12/20 - 20:56
Matteo Salvini absolbitu egin dute, Open Arms ontzi humanitarioa blokeatzeagatik egindako epaiketan
Fiskaltzak 6 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, pertsonak bahitzea egotzita, besteak beste.
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
2024/12/04 - 13:46
Juana Rivasek seme txikia babesteko eskatu du, senar ohia tratu txarrengatik auzipetu dutela eta
Semeei "ohiko tratu txar fisikoak ematea, iraintzea eta mehatxatzea" leporatuta, auzibidea abiatu du Italiako Fiskaltzak Rivasen bikotekide ohiaren kontra. Semeetako bat aitarekin bizi da oraindik Italian, eta Rivasek uste du "arrisku bizian" dagoela.
2024/11/28 - 18:02
EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute
Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da. Uneotan zibererasoak egiteko 13 milioi ekipo baino gehiago erabiltzen ari dira munduan, Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren arabera.
2024/11/20 - 23:56
Aita Mari ontzia Catanian porturatu da, Mediterraneoan erreskatatutako 53 pertsonarekin
Lehorreratzean ez da gorabeherarik izan, eta egoera larrian dauden bi pertsonari eman zaie lehentasuna. Italiako agintariek aztertu egin dituzte.
2024/11/19 - 18:18
Aita Marik 53 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Gehienak Eritreatik, Etiopiatik eta Hego Sudanetik etorritako gazteak eta adin txikikoak dira. Erreskatatuek deshidratazio, zorabio eta neke zantzu nabarmenak dituzte. Bronkitis kasu batzuk ere diagnostikatu dira.
2024/11/14 - 19:26
Erromako Fontana di Trevi gainean pasabide bat jarri dute, zaharberritze lanak bertatik bertara ikusteko
Beste instalazio eztabaidagarri baten ostean iritsi da plataforma panoramiko hau; izan ere, duela aste batzuk bainuontzi moduko bat jarri zuten, turistek bertara txanpon bat jaurtitzeko tradizioari eutsi diezaioten iturria hutsik dagoen bitartean.