Italia
2025/04/25 - 21:28
Frantziskoren hil-kapera itxi dute, hiru egunetan 250.000 pertsona inguru hilkutxaren aurretik igaro ostean
Italiako agintarien aurreikuspenen arabera, 200.000 pertsona inguru egongo dira San Petri plazako hileta-elizkizunetan, baita 130 estatu ordezkaritza ere. Larunbateko hiletaren ondoren, Frantziskoren gorpua Erroma osoa zeharkatuko duen segizio batek eramango du Andre Maria Nagusiaren basilikara.
2025/04/25 - 11:38
Erroma gotortuta dute Frantzisko aita santuaren hiletaren bezperan
Frankotiratzaileak, Eurofighter ehiza-hegazkinak, droneen kontrako sistema sofistikatua, eta hegaldirik gabeko eremu zabala. Horiek, besteak beste, segurtasuna bermatzeko prestatu dituzten neurrietako batzuk. Trumpentzat bakarrik babestutako eremu bat ezarri du Italiak.
2025/04/24 - 22:00
90.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Frantzisko aita santuaren hil kapera
Bart 13.000 fededun izan dira pontifizeari azken agurra ematen. Jendetza dela eta, ia gau guztian egon da zabalik beilatokia. Eliztarrek lau orduz itxaron behar izan dute zerraldoa segundo batzuez ikusteko.
2025/04/23 - 19:35
Horrelakoa da Frantzisko aita santua lurperatuko duten basilika
Frantzisko aita santua izango da azken mendean Vatikanotik kanpo lurperatuko den lehen aita santua. Bere hilobia Andre Maria Nagusiaren basilikan kokatuko da. Tenpluak hiriko babeslearen irudia gordetzen du, eta erromatarrek asko gurtzen dute.
2025/04/23 - 14:54
20.000 fededun baino gehiago igaro dira aita santuaren hilkutxaren aurretik bere lehen egunean basilikan
Beilatokia San Petriren basilikan paratu dute, eta ostiraleko 19:00ak arte egongo da zabalik. Hileta elizkizuna, berriz, larunbatean izango da, eta munduko dozenaka buruzagik iragarri dute Erromara bertaratuko direla.
2025/04/23 - 09:42
Albiste izango dira: Aita santuaren hil kapera, PAOK - Bilbao Basket eta Ordiziako Artzain Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/22 - 12:26
Aita santuaren hileta larunbatean egingo dute, San Petri plazan
Hala erabaki du kardinalen kongregazioak. Biltzar horri dagokio, halaber, aita santu berria aukeratzeko konklabearen data jartzea (maiatzaren 6tik aurrera izango da, nolanahi ere). Bestalde, bihar bertan eramango dute hilkutxa San Petriren basilikara, fededunek azken agurra eman diezaioten.
2025/04/22 - 09:59
Albiste izango dira: Aita santuaren heriotza, nolakoa izango da konklabea? eta Zeuk Esan telefonoaren txostena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/22 - 08:24
Aita santuaren hilkutxa bihar eramango dute San Petriren basilikara
Erroman hasi dira prestaketak Frantzisko aita santua agurtzeko. Vatikanoaren arauen arabera, ostiraletik iganderako tartean egin beharko da hileta, eta data zehatza kardinalen kongregazioak ezarri behar du. Hari dagokio, halaber, aita santu berria aukeratzeko konklabearen data jartzea ere.
2025/04/21 - 23:50
Frantzisko aita santua hil da, 88 urte zituela
Atzo eguerdian agertu zen azkeneko aldiz jendaurrean. San Petri basilikako balkoira atera zen, 'Urbi et Orbi' bedeinkapena ematera. Goizaldean buruko iktus batek jo du eta horrek koma egoera eta bihotzeko eta zirkulazioko akats sendaezinak eragin dizkio.
2025/04/21 - 22:16
Iktus baten ondorioz zendu da Frantzisko aita santua
Vatikanoak baieztatu egin du zerk eragin duen aita santua hiltzea.
2025/04/20 - 18:36
'Urbi et Orbi' bedeinkapena emateko berragertu da Frantzisko aita santua
"Urbi et Orbi" bedeinkapena eman die aita santuak Pazko egun honetan meza entzutera bildu diren guztiei. Berak idatzitako homilian, kardinal batek irakurria, Gazarako su etena eskatu du Frantzisko aita santuak, eta berrarmatzearen kontra azaldu da. Aurretik JD Vancekin bildu da Santa Martan.
2025/04/18 - 11:08
Lau hildako eta zauritu larri bat teleferiko baten kabina bat erori ostean, Napolin
Italiako Castellamare di Stabia herrian gertatu da ezbeharra, kableetako bat apurtu eta kabina airean zintzilik geratu ondoren.
2025/04/18 - 10:13
Trump eta Meloni baikor agertu dira akordio komertziala lortzeko orduan, edukia zehaztu ez badute ere
Donald Trump AEBko presidenteak Giorgia Meloni hartu du Etxe Zurian. Giro onean egin dute bilera, eta AEBk eta EBk ituna lortuko dutelakoan daude, Trumpek muga-zergei ezarritako 90 eguneko etena igarota.
2025/04/17 - 10:19
Melonik Trumpekin bitartekari lanak egiteko "ezinezko misioari" aurre egingo dio gaur Washingtonen
Italiako lehen ministroa Washingtonera joango da gaur, gerra komertzialean bitartekari lanak egiteko. Egitekoa "ezinezko misio" gisa aurkeztu dute, Donald Trumpen izaera dela eta, baina ez da baztertzen Melonik Italiarentzat eta Europarentzat onurak lortzea.
2025/04/14 - 21:56
Catanian lehorreratu dituzte 'Aita Mari'k Mediterraneoan erreskatatutako 125 pertsonak
Lehorreratutako 125 pertsonak bi ontzitatik erreskatatu zituzten. 'Aita Mari'k hilabete honetan egin duen bigarren erreskatea da, joan den apirilaren 5ean 108 pertsonari lagundu eta gero.
2025/04/13 - 16:07
'Aita Mari'k bi ontzitan zihoazen 125 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Erreskatatutako pertsonak 96 gizon, 10 emakume (horietatik bi, haurdun) eta 19 adingabe dira. Cataniako portuan lehorreratzeko baimena eman die Italiak. Bertara bihar iristea espero dute.
2025/04/13 - 14:15
Aita santua Erramu Igandeko homiliaren ondotik agertu da, fededunei ''Aste Santu ona'' opatuz
Sendatzeko bidean jarraitzen du Frantzisko aita santuak. Igande honetako meza Leonardo Sandri kardinalak eskaini du, aita santuak berak idatzitako homilia irakurrita.
2025/04/07 - 21:34
Aita Marik 108 pertsona lehorreratu ditu Salernon, eta salatu du Italiak ez diela utzi hurbilago porturatzen
Euskal erreskate ontziak kritikatu egin du 25 korapilotik gorako boladekin eta bi metrotik gorako olatuekin denborale bat zeharkatu behar izan dutela, Italiaren erabakia dela eta. "Erreskatatutako pertsona guztiek blai eginda eta hotzak hartuta igaro dute gaua", deitoratu dute.
2025/04/06 - 00:39
'Aita Mari'k 108 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan
Salbamendu Humanitarioak jakinarazi duenez, Salernoko portuan lehorreratzeko agindu diete. Bi eguneko bidaia beharko dute bertara heltzeko, eta gertuago dagoen portu batean lehorreratzeko baimena eskatu dute.