Itotzeak
2023/07/02 - 13:24
Gutxienez 51 pertsona migratzaile hil dira Kanarietara bidean izandako hondoratze batean
Walking Borders elkarteak salatu duenez, hildakoen artean 11 emakumezko eta hiru haur daude. Migratzaileak zeramatzan ontzia Marokotik irten zen, eta zortzi egun eman zituzten itsasoan noraezean, hondoratu zen arte.

2023/06/30 - 11:36
23 urteko gazte bat itota hil da, Muskizko Arena hondartzan
Suhiltzaileek bart gaueko hamaikak aldera aurkitu dute gorpua, gaztearen lagunek uretan desagertu zela ohartarazi eta bi ordura.
2023/06/26 - 19:28
Nafarroako ibai batean itotako bigarren gizon baten gorpua aurkitu dute
27 urteko gizon bat zen, Melidatik igarotzen den Aragoi ibaian bainatzen ari zena. Bigarren kasua da azken orduetan.
2023/06/25 - 22:13
Irati ibaian desagertutako gizon baten gorpua aurkitu dute
SOS Nafarroak jakitera eman duenez, gizona familiarekin joan da Irunberrira, eta ur-korronteak eraman du ibaian bainua hartzera sartu denean.

2023/06/16 - 12:20
Atzo itotako bainulariaren gorpua aurkitu dute Uribarri Ganboako urtegian
Gazte bat desagertu zen atzo arratsaldean urtegiko uretan, eta larrialdi zerbitzuak haren bila aritu dira gaur arte. Goizean ekin diete hura bilatzeko lanei, eta haren gorpua aurkitu dute.
2023/06/10 - 14:03
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
Gorpua larunbat honetako 10:20ak aldera aurkitu dute, Atxuri parean. Larrialdi zerbitzuek uretatik atera dute gorpua, eta bertaratutako auzitegi-medikuak horren heriotza egiaztatu du.

2023/06/07 - 13:49
Bainatzen ari zela Allotzen desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute
17:00ak inguruan jaso zuen Nafarroako SOS Deiakek abisua. Deia egin zuen pertsonak larrialdi zerbitzuei ohartarazi zien gazte bat desagertu zela, bainatzen ari zenean.

2023/06/07 - 13:47
Atzo Alloz urtegian desagertu zen 20 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute
Hildakoa Zizur Nagusiko 20 urteko gazte bat da. Mutila astearte arratsaldean desagertu zen, Allozko urtegian beste norbaitekin igerian zebilela.
2023/05/29 - 13:59
Lau hildako Italian, turisten ontzi bat irauli ostean
Lau pertsona hil ziren atzo arratsaldean Italia iparraldeko Maggiore lakuan, turista britaniarren ontzi bat irauli ostean. 20 pertsona inguru urtebetetze-festa bat ospatzen ari zela gertatu zen ezbeharra; izan ere, ekaitzak harrapatu zuen ontzia.
2023/05/07 - 12:24
Gizon baten gorpua erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean
Herritar batek 04:00ak aldera jakinarazi du pertsona bat zegoela uretan. Gorpua Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute.

2023/04/03 - 13:49
Bi pertsona hil dira eta beste bat desagertu, Kantabriako uretan arrantza-ontzi bat urperatuta
Mayor lurmutarraren parean hondoratu da "Vilaboa Uno" ontzia gaur goizaldean. Zazpi tripulatzaile bizirik atera dituzte.

2023/03/13 - 10:37
Alarm Phone GKEak "47 lagunen erreskatea nahita atzeratzea eta hiltzen uztea" leporatu dio Italiari
Beste GKE batek, Sea Watchek, alarma jo zuen pertsona horien egoeragatik eta olatu handien arriskuagatik. Gainera, ontzitik gertu zegoen merkataritza ontzi batek Libiako kostazainen zain egoteko agindua jaso zuela salatu du, baina "ez zen agertu". 30 pertsona daude orain desagertuta.

2023/03/13 - 10:16
30 migratzaile desagertu dira Mediterraneo erdialdean izandako hondoratze batean
Guztira 30 migratzaile desagertuta daude, eta beste 17 erreskatatu ahal izan dituzte. Merkantzia-ontzi bat laguntzera gerturatu denean migranteen txalupa irauli egin da.
2023/02/15 - 14:18
70 pertsona migratzaile baino gehiago hil dira Libiako kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Ontzian 80 bat pertsona zihoazela uste da. Asteartean atera ziren Libiatik, Europarako bidea hartu zuen ontzi batean.
2023/02/05 - 15:08
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Iruñean
50 urte inguru zituen gizonezkoak, eta hipotesi nagusia da erori egin zela ibaira, buruan kolpe handia baitu.
2023/01/29 - 15:14
58 urteko urpekari bat hilda agertu da Elantxobeko portuan
Gaur goizean urpekari baten gorpua atera dute larrialdi zerbitzuek itsasotik. Gorpua goizeko 10:00ak aldera berreskuratu dute. Antza, 8 urpekari atera dira itsasora arrantzan, eta horietako bat hilik topatu dute.
2023/01/29 - 13:33
Urpekari baten gorpua uretatik atera dute Elantxoben
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.
2022/12/02 - 23:16
Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarreko uretan, Bilbon
Gorpua 17:30ean topatu dute, Olabeaga auzoan, eta suhiltzaileek erreskatatu dute.

2022/11/08 - 11:30
Pertsona baten gorpua aurkitu dute Portugaleteko itsasadarrean
Gorpua 07:00ak aldera ikusi dute uretan, Portugalete parean, Segurtasun Sailak zehaztu duenez. Ikerketa bat ireki da gertatutakoa argitzeko.
2022/08/10 - 19:56
54 eta 69 urteko bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan
Castron, PSE-EEren Mungiako zinegotzia hil da. Santoñan, 54 urteko donostiar bat izan da hildakoa.