Alarm Phone GKEak "47 lagunen erreskatea nahita atzeratzea eta hiltzen uztea" leporatu dio Italiari
30 pertsona migratzaile desagertuta daude, eta beste 17 salbatu ahal izan dituzte, merkataritza ontzi bat salbamendu lanetan ari zela euren txalupa irauli ostean, Italiako kostazainek jakinarazi dutenez. Azpimarratu dute ontzia Libiako erreskate eremuan zegoela.
Alarm Phone gobernuz kanpoko erakundeak adierazi duenez, dozenaka pertsona hil dira itota azken orduetan Mediterraneo erdialdean, ontzia jitoan geratu ostean. "Hunkituta gaude. Hainbat iturriren arabera, ontziko dozenaka pertsona ito egin dira", adierazi du erakundeak Twitterren.
"Martxoaren 11ko 02:28etatik aurrera, agintariei egoeraren larritasunaren eta arriskuaren berri eman zitzaien. Italiako agintariek nahita atzeratu zuten erreskatea, hiltzen utzita", salatu du GKEak.
Libiako kostaldetik abiatu eta noraezean zebilen 47 pertsona zeramatzan ontzi batekin kontaktuan zegoela jakinarazi zuen aurretik GKEak. Gainera, ohartarazi zuen baldintza meteorologikoak oso arriskutsuak zirela eta "berehalako erreskatea beharrezkoa" zela.
Era berean, Sea Watch GKEak alarma jo zuen pertsona horien egoeragatik eta olatu handien arriskuagatik. Gainera, ontzitik gertu zegoen merkataritza ontzi batek Libiako kostazainen zain egoteko agindua jaso zuela jakinarazi zuen, erreskateetarako ekipatuta ez zeudelako, "baina Libiako kostazainak ez ziren agertu".
Libiako agintariek baieztatu zioten Sea Watchi ez zutela ontzirik bidaliko. "Italiako erreskateen koordinazio zentrora deitu genuenean, koordinazioaz nor arduratuko zen galdetzeko eta pertsona horien erantzukizuna bere gain hartzeko, eskegi egin ziguten", azaldu du Sea Watchek.
"Italiak eta EBko herrialdeek itsasoko erreskatearen erantzukizuna beren gain hartu behar dute, eta lekualdatzen den jendearen bizitza babestu. Orain, berehala, kasu honetan, kasu guztietan", azpimarratu du Sea Watchek Twitteren.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.