Jaialdiak Jazz 2025
2023/12/14 - 12:07
Diana Krall, Gregory Porter eta John Zorn, Donostiako Jazzaldiko lehen izen handiak
Gainera, uztailaren 23tik 28ra Donostian izango dira Rufus Wainwright, Marisa Monte, Silvia Pérez Cruz, Youn Sun Nah, William Parker eta Brad Mehldau,
2023/07/26 - 14:22
Donostiako Jazzaldiko antolatzaileak, oso pozik "markak hautsi dituen" edizioarekin
"Historian inoiz ez bezalako bertaratze kopuruak" izan dira Donostiako Jazzaldian, azken bi egunetako euria gorabehera, eta 2024koan lanean ari dira arduradunak dagoeneko: uztailaren 24tik 28ra izango da.
2023/07/25 - 22:49
Bamba Wassoulou Groove taldeak amaiera bikaina eman dio Donostiako Jazzaldiari
Alde Zaharreko Trinitate Plazan, Bamba Wassoulou Groove taldeak, Joss Stone abeslari britaniarrarekin batera, amaiera bikaina eman diote Jazzaldiari bertan eskainitako kontzertuarekin. Soinu afrikarrak ekarri ditu taldeak Jazzaldiko azken egun honetan.
2023/07/25 - 12:39
Enrico Ravak Trinitate plazan ospatu du Donostiako Jazzaldiaren saria
Italiar tronpeta-jotzailea, aurten Donostiako Jazzaldiak saritutako hiru musikarietako bat, zuzenean aritu da bart, astelehenarekin, Trinitate plazan
2023/07/23 - 16:06
Donostiako 58. Jazzaldiak Yosuke Yamashita, ''Japoniako altxor nazionala'' saritu du
Donostiako 58. Jazzaldiak Yosuke Yamashita (Tokio, 1942) piano-jotzaile eta konpositore japoniarrari eman dio igande goizean aurtengo Donostiako Jazzaldia Sarietako bat. "Japoniako altxor nazionala" da artista, Miguel Martin jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez.
2023/07/22 - 14:06
Village Peoplek aurreikuspenak bete ditu Donostiako Jazzaldiaren hasieran
Adin guztietako jendea bildu da ostiral gau honetan Zurriola hondartzan, Donostiako Jazzaldiaren lehenengo egunean, 80ko taldeak sortutako diskoteka giroaz gozatzeko.
2023/07/21 - 11:11
Albiste izango dira: Parrizidio saiakera Fiteron, postaz bozkatzeko azken orduak eta Donostiako Jazzaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/06 - 13:10
Maria Schneiderren indarrak Gasteizko publikoa hunkitu du
Txiki geratu zaie Gasteizko agertokia Maria Schneider zuzendari eta musikagileari eta Oslo Jazz Ensembleko 19 musikariei.
2023/07/03 - 13:47
Gasteizek abegi gozoa egingo dio jazzari egunotan
Gaur, astelehenarekin, hasiko da Arabako hiriburuko jaialdia, eta Mendizorrotzako kontzertuak Maria Schneiderrek irekiko ditu asteazkenean, hilak 5.
2023/07/03 - 12:46
Dave Hollandek Getxo Jazz jaialdia itxi du
Kontrabaxu-jotzaile handia izan da Getxoko jaialdiko azken egunaren burua, Muxikebarrin. Gasteizera egingo dute gaurtik aurrera jazz doinuek Euskal Herrian.
2023/06/30 - 12:36
Kurt Elling, Getxon: ''Baby hold on''
Estatubatuar abeslariaren laukotea izan zen Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiko bigarren jardunaldiko protagonista nagusia.
2023/06/29 - 12:46
Jazzmeia Horn: ''Free Your Mind''
Getxo Jazz musika jaialdia abiatu du bart Jazzmeia Horn estatubatuar abeslariak. "Love & Liberation" diskoko kantua da "Free your mind".
2023/06/23 - 14:37
Donostiako Jazzaldiak Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita sarituko ditu
Musika jaialdiak 90 kontzertu eskainiko ditu bost egunez, 16 agertokitan: Norah Jones, Pat Metheny, Kenny Barron, Ben Harper, Zetak, Elena Setién…
2023/06/21 - 18:42
Jazza hemen da jada
Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiek aurtengo edizioak aurkeztu dituzte gaur. Karteletan nagusi, Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider, Al Di Meola eta Dave Holland.
2023/05/25 - 14:25
Donostiako Jazzaldi bat, hamaika agertoki
Donostiako Jazzaldiaren 58. edizioak 49 kontzertu gehitu dizkio egitarauari, horietako 46 doakoak.
2023/04/03 - 18:16
Dave Holland, Kurt Elling eta Al Di Meola, Getxoko Jazzaldian
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango da Bizkaiko udalerriko musika jaialdia, eta osatuta dago dagoeneko Muxikebarriko kontzertuen egitaraua.
2023/03/23 - 14:27
Village People, Fred Wesley, Viva Suecia eta Zetak, Zurriolako hondartzan Jazzaldian
Zortzi artista eta taldek joko dute Keler gunean, uztailaren 21etik 24ra, Donostiako Jazzaldiaren programazioaren barruan.
2023/02/08 - 11:23
Maria Schneider orkestra zuzendaria eta Brad Mehldau pianista, Gasteizko jazz jaialdian
Uztailaren 3tik 8ra Arabako hiriburuan egingo den 46. edizioaren lehen iragarpenak dira, eta Mendizorrotzan oholtzan izango dira biak.
2022/12/15 - 12:11
Norah Jones, Pat Metheny, Joss Stone eta Ben Harper Donostiako Jazzaldian izango dira
Estatubatuar pianista eta abeslaria Donostiara ekartzea Jazzaldiaren aspaldiko guraria zen. Horiez gain, Kenny Barron, Nubya Garcia eta Abdullah Ibrahimek ere joko dute.
2022/08/03 - 17:33
Bi urteko etenaldiaren ondoren, arrakastaz itzuli dira jaialdiak
Euskal Herriko musika jaialdi gehienetan, aurreikuspenak gainditu dituzte. Gosez hartu ditu publikoak musika, antzerki eta ikuskizunen jaialdiak.