Gasteizek abegi gozoa egingo dio jazzari egunotan
Joan den larunbatean Jazza Parkean atarikoa egin eta gero, Gasteizko jazz jaialdia gaur, uztailak 3, hasiko da, Getxo Jazz festibala bukatu berritan.
Jazz Up zikloko kontzertuek kalera eramango dute jazza egunero, astelehenetik aurrera; Memoria plazan, Andre Maria Zuriaren plazan eta Mendizorrotzako igerilekuetan entzungo da jazza, eguerdian eta arratsaldean.
Principal antzokian, Mendizorrotzan, jazz jaialdiaren agertoki nagusian, baino lehenago hasiko dira kontzertuak. Adrian Royok joko du bertan astelehenean, Chelsea Carmichaelek asteartean, Moisés P. Sánchezek eta Marco Mezquidak asteazkenean, Samora Pinderhughesek ostegunean, Libérica proiektuak ostiralean eta Yamandu Costa brasildarrak larunbatean, zikloaren azken kontzertuan.
Mendizorrotzako kartela, bestalde, osatuko dute Baldo Martinezek eta Maria Schneiderrek Oslo Jazz Ensemblerekin batera (asteazkena), Brad Mehldauk Immanuel Wilkinsek (osteguna), Kandance Springek eta The Bad Plus taldeak (ostirala) eta Ariel Bringuezek eta Silvia Perez Cruzek larunbatean.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko