Jaialdiak Jazz 2025
2022/07/26 - 14:24
Inoizko Jazzaldirik jendetsuenetakoa egin dute Donostian
Hamalau agertokien aurrean, 150.000 pertsona batu dira Donostiako Jazzaldian, uztailaren 20tik 25era. Pandemiaren ondoren hainbat agertoki berriz zabaldu dituztelako pozik daude antolatzaileak.
2022/07/24 - 22:47
Aldapeko Basque Latin Jazz talde euskaldunak Donostiako Jazzaldian emanaldia eskainiko du
Aldapeko Basque Latin Jazz taldea 2019an sortu zen eta iaz atera zuen "Iri Barrenetik" diskoa. Taldeak 22:15ean kontzertua eskainiko du Kursaal Jauregian, Donostiako Jazzaldiaren emanaldien barnean.
2022/07/24 - 19:57
Amina Claudine Myers piano-jotzaile eta abeslari estatubatuarrak Donostiako Jazzaldia saria jaso du
Myers oso umetan hasi zen piano lezioak jasotzen, eta ondoren elizako abesbatzetan, gospel eta blusa kantatzen eta jotzen. 11 disko argitaratu ditu bere izenean, kolaborazio ugari egin ditu, antzezlanetarako konposatu, abesbatzak eta orkestrak zuzendu eta irakaslea ere izan da.
2022/07/24 - 10:58
Iggy Pop sutsu batek Jazzaldia astindu du
Ia ordubeteko atzerapenarekin igo da oholtzara rock-musikari beteranoa. Bere abesti ospetsuenak kantatuta, Donostiako publikoa liluratu du bi orduz.
2022/07/23 - 22:40
Steve Coleman eta Five Elements, Trinitate plazan gaur gauean
Besteak beste, Iggy Pop izan da larunbat honetan Donostian, eta orain beste batzuen txanda da; tartean, Steve Coleman Chicagoko saxo-jotzailearena. ETB harekin izan da.
2022/07/22 - 23:06
Gregory Porter izan da entzungai Donostiako Jazzaldian, arratsaldean
Gauean, Miho Hazama eta Hiromi izango dira Trinitate Plazan.
2022/07/22 - 13:15
Mulatu Astatke musikari etiopiarrak Jazzaldia saria jaso du
Mulatu Astatke musikari etiopiarrak Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioko Jazzaldia saria jaso du gaur Miguel Martin zuzendariaren eskutik.
2022/07/21 - 13:39
Musika Zurriolako hondartzara itzuli da Simple Minds taldeaen eskutik
Bi urteren ondoren, musika Jazzaldiaren espaziorik ludikoenera itzuli da, Zurriolako hondartzara. Bertan Simple Minds britainiarrek laurogehigarren hamarkada soinu izan duen kontzertu indartsua eskaini duten bart.
2022/07/20 - 23:12
Hasi da Donostiako 57. Jazzaldia
Vadim Neselovskyi pianista ukrainarraren kontzertuak eman dio hasiera, arratsaldean; gauean, berriz, Simple Minds taldea izango da Zurriolako agertokian.
2022/07/20 - 19:34
Donostiako Jazzaldiak Zurriolako agertokia berreskuratu du, pandemia tarteko bi urtez erabili ezinik ibilita
Covidaren aurkako neurriengatik, azken bi urteotan ezin izan dugu gozatu Zurriolako kontzertu handiez; oraingoan, baina, eta Simple Minds taldeak berriro estreinatuta, eskuragarri dago, berriro ere.
2022/07/20 - 18:14
Donostiako Jazzaldiaren egitaraua
Dozenaka kontzertu egongo dira Donostiako hainbat agertokitan, Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan: Simple Minds, Calexico, Gregory Porter, Iggy Pop, Amina Claudine Myers, Diana Krall, Herbie Hancock, Mulatu Astatke...
2022/07/20 - 15:19
Simple Mindsen Zurriolako kontzertuak abiatuko du Donostiako Jazzaldia
Lehenago, 19:00etatik aurrera, Vadim Neselovskyi ukrainar pianistak kontzertua eskainiko du Chillida Leku Hernaniko museoan.
2022/07/20 - 00:26
57. Donostiako Jazzaldia asteazken honetan hasiko da, Vadim Neselovskyirekin eta Simple Minds taldearekin
Hilaren 25era arte, guztira 84 kontzertu izango dira gipuzkoar hiriburuan, 14 agertokitan.
2022/07/14 - 14:52
Carolina Durante, The Excitements eta Patax gehitu ditu kartelera Donostiako Jazzaldiak
Christone "Kingfish" Ingram, Monophonics eta Ural Thomas & The Pain ordezkatuko dituzte taldeok, horiek beren Europako birak bertan behera utzi eta gero.
2022/07/13 - 12:43
Iñaki Añua zendu da, 40 urtez Gasteizko jazz jaialdiko zuzendaria izandakoa
2018ra arte zuzendu zuen jazz jaialdiaren aurtengo edizioa hasi eta biharamunean hil da Añua, familiak iragarri duenez.
2022/07/12 - 23:04
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak eman dio hasiera Gasteizko Jazzaldiari
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertu berezi batekin ireki du jaialdia. Gasteizko Jazzaldiak egunero hainbat kontzertu eskainiko ditu hirian zehar igandera arte.
2022/07/01 - 13:21
Cyrille Aimee izan da osteguneko protagonista Getxo Jazz jaialdian
Cyrille Aimee (1984, Fontainebleau) jazzaren eszenan proiekzio handiena duen ahotsetako bat izan da azken urteotan. Hala erakusten du nazioartean jaso dituen sariek.
2022/06/30 - 15:48
Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdia Melissa Aldana saxofoi jotzaile txiletarrarekin hasi da
Melissa Aldana 2020an Grammy sarietan izendatu zuten, "Jazzeko Inprobisatutako Solo Onenaren" kategorian, "Elsewhere" abesteagatik.
2022/06/22 - 18:55
Donostiako Jazzaldiak Amina Claudina Myers eta Mulatu Astatke sarituko ditu
Uztailaren 20tik 25era, 85 kontzertu eskainiko ditu Donostiako Nazioarteko Jazzaldiaren 57. edizioak.
2022/06/20 - 19:07
James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador, Hondarribian Jazz jaialdian
Gipuzkoako udalerriko jaialdi berria uztailaren 4tik 10era egingo dute.