Jaialdiak Jazz 2025
2022/06/15 - 22:05
Getxo Jazz Jaialdiak nazioarteko emanaldiak berreskuratuko ditu
Melissa Aldana saxofoi-jotzaile txiletarra, Cyrille Aimée kantari frako-dominikarra, Fred Hersch piano-jole estatubatuarra eta Ron Carter kontrabaxu-jotzailea dira karteleko protagonistak. Jaialdia ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango da.
2022/06/15 - 17:33
19 kontzertu izango dira Getxo Jazz jaialdian
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo dute Bizkaiko kostaldeko herrian jazz musikako jaialdia. Ron Carterrek joko du larunbatean, besteak beste.
2022/04/20 - 14:27
Robert Glasper pianista eta ekoizleak Gasteizko Jazzaldian joko du
Texasko piano-jotzailea uztailaren 16an arituko da Mendizorrotzan. Gainera, Yazz Ahmed tronpeta-jotzailea eta Theon Cross tuba-jotzailea ere batu zaizkio 45. edizioaren kartelari.
2022/04/04 - 15:13
Donostiako Jazzaldiak egun bat gehiago izango du, eta Mulatu Astatke gehitu du egitaraura
Simple Mindsen kontzertua uztailaren 21etik 20ra aurreratu dute, eta horregatik hasiko da lehenago Donostiako musika jaialdia.
2022/03/30 - 13:05
Donostiako Jazzaldiak Zurriolako kontzertuak berreskuratuko ditu
Doako zortzi kontzertu izango dira uztailaren 21etik 24ra: Simple Minds, Curtis Harding, Christone "Kingfish" Ingram, Vintage Trouble, León Benavente…
2022/03/25 - 15:33
Gasteizko Jazz Jaialdia Mendizorrotzara itzuliko da, Eliane Eliasen eta Snarky Puppyren eskutik
Jaialdiaren 45. edizioa uztailaren 13tik 17ra egingo dute, 2020an bertan behera gelditu eta 2021ean Iradier Arenan edizio apalagoa egin eta gero.
2021/11/24 - 11:50
Iggy Pop mitikoa Donostiako Jazzaldian egongo da
Jazzaldiaren antolatzaileek Trinitate plazako eta Kursaal Auditorioko programazio osoa iragarri dute gaur. Detroiteko iguanaz gain, Herbie Hancock, Gregory Porter, Diana Krall eta Amina Claudine Myers arituko dira agertoki horietan.
2021/11/08 - 12:24
Herbie Hancock, Diana Krall, Hiromi eta Gregory Parter, Donostiako Jazzaldian
Yann Tiersen, Kurt Elling eta Calexico taldea ere iragarri dituzte jazz jaialdiaren 57. ediziorako. Trinitate plazako eta Kursaaleko kontzertuetarako sarrerak hil amaieran jarriko dituzte salgai.
2021/07/26 - 00:48
Silvia Perez Cruz Jazzaldian izan da, Farsa Circus Band taldearekin
Disko berri batean bildutako abestiak aurkeztu dituzte. Lan hori, beste diziplina artistiko batzuekin izandako elkarrizketatik sortu da. Haiek eman diote amaiera aurtengo Jazzaldiari.
2021/07/21 - 14:55
Hasi da Donostiako Jazzaldi ahalik eta normalena
60 kontzertu izango dira guztira zortzi agertokitan, eta nazioarteko izenak bueltan dira, iazko hutsunearen ondoren.
2021/07/19 - 16:45
Nota bikainarekin amaitu da aurten Gasteizko Jazzaldia, datorren urtean Mendizorrotzara itzultzeko asmoarekin
Itzali berri dira Gasteizen aurtengo Jazzaldiaren azken notak. Urtea apartekoa eta zaila izan den arren, pozik agertu dira arduradunak: goi mailari eustea lortu dutela diote.
2021/07/14 - 16:45
Gasteizko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 44. edizioak 18 kontzertu eskainiko ditu datozen bost egunetan
Iazko isilunearen ostean, Luis Aranburu Musika Eskolak eta Fran Serrano Quartetek eman diote hasiera Gasteizko Jazz Jaialdiari.
2021/07/12 - 14:00
Gasteizko Jazzaldiak egoitza berria izango du aurten, Iradier Arena
Jaialdia bueltan da, iaz bertan behera gelditu eta gero, eta Anne Paceo eta Antonio Sanchez bateria-jotzaileek eta Pablo Martin Caminero gasteiztar kontrabaxu-jotzaileak joko dute, besteak beste.
2021/07/05 - 13:48
Carles Benavent, Tino di Geraldo, Jorge Pardo eta Niño Josele, Getxo Jazzen
Baxu-jotzaile, perkusio-jotzaile eta flauta- eta saxofoi-jotzaile apartek ireki zuten kontzertua, Getxoko jazz jaialdiaren azken egunean.
2021/07/02 - 18:55
Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu
Arlo Parksek eta Mulatu Astatkek ezingo dute jaialdian jo Erresuma Batutik ateratzeko dauden murrizpenen ondorioz, eta Jose James eta Chucho Valdes izango dira beraien ordez.
2021/07/01 - 13:50
Javier Colinaren laukotea, Getxo Jazzen
Nafar kontrabaxu-jotzailearen taldea Muxikebarriko agertokira igo da bart, Bizkaiko jazz jaialdiaren lehen egunean.
2021/06/30 - 16:56
Hasi da Getxo Jazz, eta horrekin batera Euskadiko jazz denboraldia
Gaur hasi eta uztailaren 4ra arte, 17 ekitaldi izango dira Getxoko Muxikebarri aretoan eta Biotz Ala plazan.
2021/06/10 - 16:38
Kultur eskaintza zabala prestatu dute Donostian uda honetarako
500 jarduera baino gehiagok osatzen dute pandemiaren geldialdiaren ostean hiria suspertzen lagunduko duen agenda kulturala.
2021/06/09 - 14:53
Jazzaren nazioarteko izenak, Gasteiz eta Donostiara bueltan
Arabako hiriburuan, agertoki berria estreinatuko dute, Iradier Arena; donostiar jaialdiak 60 kontzertu eskainiko ditu zortzi agertokitan, guztietan ere, kalean zein itxita egon, erretzea debekatuta.
2021/05/06 - 15:13
Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant eta Kenny Barron, Donostiako Jazzaldian
Donostiako jazz jaialdiaren 56. edizioa uztailaren 21etik 25era egingo dute.