Jaialdiak Jazz 2025
2020/02/28 - 13:35
Charlie Parker Legacy Band eta Branford Marsalis, Gasteizko jazz jaialdian
Anne Paceok eta Antonio Sanchez bateriak ere joko dute Arabako hiriburuan, uztailaren 13 eta 18 artean.
2019/12/11 - 13:06
Abdullah Ibrahim, Cécile McLorin, John Zorn eta Simple Minds, Donostiako Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiaren antolatzaileek 55. edizioan egongo diren artisten lehen aurrerapena egin dute. Sarrerak “laster” jarriko dituzte salgai.
2019/07/29 - 17:11
Antolatzaileek bikaintzat jo dute Donostiako Jazzaldiaren aurtengo edizioa
54. edizioak 168.000 pertsona bildu dituela iragarri dute Jazzaldiaren arduradunek, eta 2020ko edizioa uztailaren 22tik 26ra izango dela aurreratu.
2019/07/28 - 21:20
2019ko Jazzaldiaren saria jaso du John Zornek
Konpositore eta saxofonista estatubatuarrak eskerrak eman dizkie arduradunei, eta Donostiakoa Jazzaldia "munduko musika jaialdirik onena" dela azpimarratu du.
2019/07/28 - 19:45
John Zornek 2019ko Donostiako Jazzaldia Saria jaso du
“Gaur egun Amerikako Estatu Batuetan egiten den jazza ezin da ulertu Zornen inguruan dagoen musikariren baten parte hartzerik gabe”, arrazoitu dute antolatzaileek.
2019/07/24 - 11:32
Dirdira Donostian, Jamie Cullum, John Zorn, Joshua Redman eta Diana Krallekin
Gipuzkoako hiriburuak Jazzaldiaren 54. edizioa hartuko du hilaren 24tik 28ra. Izen handiak eta pluralitatea ez dira faltako: Joan Baez, Joe Jackson, Dan Barrett, Silvia Perez Cruz, Belako…
2019/07/21 - 18:50
Artisten eta publikoaren arteko harreman bikaina azpimarratu du Gasteizko jazzaldiak
Jaialdia bukatuta, oso balorazio ona egin dute antolatzaileek. Jorge Drexler eta Omara Portuondok emandako kontzertu hunkigarria eta Gregory Potterren ahots sakona, emanaldi gogoangarrienen artan.
2019/07/19 - 13:17
Gregory Porterren ahotsak Gasteizko Jazzaldia liluratu du
Gregory Porterrek kontzertu ahaztezina eskaini du bart Mendizorrotzan. Jazzaren jarraitzaileek ez dute berehalakoan ahaztuko atzoko ikuskizuna.
2019/07/18 - 13:14
Danilo Perez, Cohen eta Potterren boskotea, Gasteizko Jazzaldian
Danilo Perez, Avishai Cohen eta Chris Potter buru dituen boskoteak oso kontzertu txalotua eskaini du bart Mendizorrotzan, Gasteizko jazz jaialdiaren barruan.
2019/07/12 - 19:24
Jaietan jasotzen diren eraso matxisten aurkako kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak
Aurtengo kanpainaren leloa ‘Baietzik gabe Ezetza da! Si no hay sí ¡es No!’ da. Karmengo jaietan hasiko da eta Eguberriak arte iraungo du. Aste Nagusian eta Euskal Jaietan, arreta berezia jarriko dute.
2019/07/05 - 12:30
Julian Lage Trio izan zen bart protagonista Getxo Jazzen
Musikari estatubatuarrak kontzertua eskaini zuen bart Muxikebarri zentroan. Julian Lage egungo gitarra-jotzailea garrantzitsuenetarikoa da.
2019/07/03 - 16:31
Jazz doinuak entzungo dira gaurtik aurrera Getxon
Andrea Motis izango da Getxoko Jazzaldairen eszenatoki berrian entzungo den lehen izarra.
2019/07/02 - 17:01
Getxok jazz jaialdien denboraldia abiatuko du
Andrea Motis, Julian Lage, Kenny Barron, Madeleine Peyroux eta Paquito D'Rivera izango dira aurten Mixukebarrin egingo diren ordainpeko kontzertuen protagonistak.
2019/06/21 - 17:17
Donostiako Jazzaldiak John Zorn sarituko du
Zornena ez ezik, jaialdiak Trinitate plazan joko duten Charles McPherson eta Houston Person beteranoen ibilbidea ere goretsiko du Donostiako musika jaialdiak.
2019/06/17 - 14:45
Zahara, Belako eta Dorian Agertoki Berdean, Donostiako Jazzaldian
Joan Baez, Jamie Cullum, Stinus Vidal, Neneh Cherry eta Nøgen dira Zurriolako hondartzako agertokian ariko diren beste talde eta bakarlariak.
2019/05/30 - 15:06
32 euskal talde eta bakarlarik parte hartuko dute Donostiako Jazzaldian
Euskal musikak 32 ordezkari izango ditu aurten, Donostiako Heineken Jazzaldiaren 54. edizioan, uztailaren 24tik 28ra, antolatzaileek gaur, maiatzak 30, jakinarazi dutenez.
2019/03/22 - 17:06
Omara Portuondo eta Jorge Drexler Gasteizko jazz jaialdian egongo dira
Bi artistak batera eta bakoitza bere aldetik arituko dira uztailaren 19an, Mendizorrotzan.
2019/03/15 - 17:30
Kamasi Washingtonek eta Makaya McCravenek Gasteizko jazz jaialdia itxiko dute
Kartelean, bat egingo dute, besteak beste, Gergory Porterrekin, Danilo Perezekin eta Regina Carterrekin.
2019/03/07 - 16:50
Madeleine Peyrouxek eta Andrea Motisek Getxoko jazz jaialdian parte hartuko dute
Madeleine Peyroux estatubatuar abeslaria uztailaren 6an arituko da Muxikebarrin.
2019/03/07 - 13:02
Gregory Porter eta Regina Carter, Gasteizko jazz jaialdi berrituaren buru
43. edizioan, lantalde berri batek hartu du Gasteizko musika jaialdiaren gidaritza. Besteak beste, egongo dira Avisahi Cohen, Marco Mezquida, Iñigo Ruiz de Gordejuela…