John Zornek 2019ko Donostiako Jazzaldia Saria jaso du
John Zorn konpositore eta saxofonista estatubatuarrak 2019ko Donostiako Jazzaldia Saria jaso du igande honetan, Donostiako Jazzaldiaren 54. edizioan, “jazz garaikidean izan duen eragin sakonagatik esker onez”.
"Ohore handia da niretzat sari hau nire musikari gustukoenetako bati ematea", ziurtatu du Miguel Martinek, Heineken Jazzaldiko zuzendariak, saria emateko unean.
Bestalde, konpositore eta saxofonista estatubatuarrak eskerrak eman dizkie arduradunei, eta Donostiakoa Jazzaldia "munduko musika jaialdirik onena" dela azpimarratu du.
Heineken Jazzaldiak nabarmendu duenez, "izugarrizko balioa eta oihartzuna duten ehunka musikari biltzen dituen abangoardiako eszena baten konpositore, instrumentista eta katalizatzailea da”.
“Gaur egun Amerikako Estatu Batuetan egiten den jazza ezin da ulertu Zornen inguruan dagoen musikariren baten parte hartzerik gabe”, arrazoitu dute antolatzaileek sari hori emateko.
2013an bere Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakastaren ondoren, Bagatelles Marathon ikuskizuna eskainiko du Kursaal Auditorioan, bi saiotan banatuta, bata uztailaren 27an eta bestea uztailaren 28an. Donostiako Jazzaldia Saria bere bigarren kontzertua hasi aurretik jasoko du.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da