32 euskal talde eta bakarlarik parte hartuko dute Donostiako Jazzaldian
Zehazki, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesutik datozen hamar taldek joko dute, beste bost 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu dira, lau Katapulta Tour Gipuzkoa 2019ri dagozkionak (Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, RO eta Anai), hiru gehiago Musikenek proposatutakoak eta lau antolatzaileek zuzenean aukeratuak: Paul San Martin, Nogen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza. Horiei guztiei, Nauticool agertokian jardungo duten sei euskal DJak gehituko zaizkie.
Hautatze prozesutik azken helmugara iritsi dira Reunion Big Band, Hot Potato Blues Band, Xahu, Organizing, Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract Truth, Fredi Pelaez Trio, Nacho Soto: Experiment 64, No-Land Trio, Ekhilore Quintet eta Juan Jose Cabillas with Strings.
Gainera, 2018an diskoa argitaratu zuten Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band eta Elkano Browning Cream taldeek ere joko dute.
Azkenik, Musikenek proposatuta, The Funk&Risketeers, Xvr Estevez Sextet eta Nasim Quartet Heineken Jazzaldian ariko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da