Japonia
2022/07/08 - 11:02
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia hil egin da, kanpainako ekitaldi batean hainbat tiro jaso ostean
Lehen ministro ohia bihotz-biriketako geldialdian sartu da eta ospitalean hil da, Nara herrian ospatzen ari ziren ekitaldi batean bizkarrean hainbat tiro bat jaso ondoren. Susmagarria 41 urteko gizon bat da eta poliziak tokian bertan atxilotu du.
2022/04/30 - 13:47
"Zero covid" estrategiadun herrialdeetako biztanleen buru osasuna hobea izan da, "The Lancet"en arabera
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
2022/03/17 - 14:20
Hauek dira Fukushimako lurrikarak eragindako kalteak
Bart gauean lurrikara bat jazo zen Fukushima eta Miyagi kostaldean, Japoniako ipar-ekialdean. Hauek dira dardarek eragin dituzten kalteak.
2022/03/17 - 13:36
Gutxienez lau hildako eragin ditu Fukushimako lurrikarak
Ezarritako tsunami-alerta bertan behera utzi dute. Fukushimako zentral nuklearrean suteen aurkako alarma faltsu bat piztu da, eta hozte-sisteman kalteak eragin ditu lurrikarak. Arazo horiek jada konpondu dituzte.
2022/03/16 - 17:47
Lurrikara handi batek Fukushima astindu du, eta 2011ko hondamendia ekarri du gogora
Dardara 7,3 mailakoa izan da Richter eskalan, eta tsunami arriskuagatik alerta ezarri behar izan dute.
2022/02/09 - 12:32
Japoniak bere gas erreserbaren zati bat bidaliko dio Europari, Ukrainako krisia tarteko
Herrialde nipondarra munduko gas likidotuaren inportatzaile nagusietakoa da eta eskari handia du neguan. Dena dela, hainbat herrialdek egindako eskaerak direla eta, "elkarlanean aritzea" erabaki du.
2022/01/05 - 10:01
128.900 euro ordaindu dituzte atun batengatik Tokion egin den enkante batean
Tokioko Toyosuko merkatuan egiten den urteko lehen enkantean 128.900 euro ordaindu dituzte atun batengatik. Pandemiaren eraginez, atunaren prezioa aurreko urtekoa baino batxuagoa izan da.
2021/12/17 - 10:55
Gutxienez 20 pertsona hil dira Japonian, ustez eragindako sute batean
Sutea Osakako zortzi solairuko eraikin bateko laugarren solairuan dagoen klinika batean piztu da. Poliziak informazioen arabera, sugarrak gizon batek zeraman paperezko poltsa batetik isuri den likido baten ondorioz piztu dira.
2021/12/08 - 18:07
Errusiak japoniar aberats bat bidali du Nazioarteko Espazio Estaziora, azken 12 urteetako lehen turista
Errusiak Yusaku Maezawa aberats japoniarra eta Yozo Hirano laguntzailea Nazioarteko Espazio estaziora bidali ditu gaur. Soyuz MS-20 ontzia Baikonurreko kosmodromotik abiatu da.
2021/11/29 - 19:15
Omikron aldaera munduan zabaltzen ari da: Zein neurri hartu dituzte herrialde ezberdinek?
Israelek eta Japoniak mugak ixtea erabaki dute, covid-19aren aldaera berriaren hedapena gelditzeko. Bestalde, Afrikako agintariek salatu dute pandemiari aurre egiteko neurriak zientzian oinarritu behar direla, "eta ez afro-fobian".
2021/11/23 - 22:19
Estatu Batuek euren petrolio-erreserbaren zati bat merkaturatuko dute prezioaren gorakada gelditzeko
Hainbat herrialderen artean koordinatutako mugimendu estrategikoa da. Tartean daude Txina, Japonia, Erresuma Batua eta Hego Korea.
2021/10/31 - 21:48
Tokioko metroan, gutxienez 17 lagun zauritu ditu labanaz gizon batek
Tokioko metroan izu-uneak bizi izan dira. Joker gisa mozorrotuta zihoan gazte batek 17 lagun zauritu ditu labanaz, eta sua piztu du hainbat bagoitan. Bertan zegoen bidaiari batek bere mugikorrarekin grabatu du gertaera.
2021/10/21 - 17:41
Arriskuak
Itxuraz gizakiok ez gara arriskuez jabetzen, edo nahiago dugu, agian gure burua babesteko, iragarpen ilunak ez direla beteko edo zuzenean gezurra direla pentsatzea.
2021/10/20 - 11:11
Aso Mendia sumendi japoniarra erupzioan sartu da
Errauts bolkanikoak kraterretik kilometro batera egin du hegan, eta 3.500 metroko altuera hartu du. Oraingoz ez dute zaurituen berri eman.
2021/10/08 - 10:50
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du, 2011tik izan den handiena
Lurrikararen ondorioz, gutxienez 32 pertsona zauritu dira, estoldetatik ur-ihesak izan dira, tren bat errailetik atera da, eta argia moztu dute Tokioko metroan.
2021/10/05 - 18:47
Klimaren eta mekanika estatistikoaren zientzialariek Fisika Nobel saria irabazi dute
Syukuro Manabe japoniarra eta Klaus Hasselmann alemaniarra Lurraren klima ezagutzeko oinarriak jartzeagatik saritu dituzte. Gainera, Giorgio Parisi italiarrak saria lortu du material desordenatu eta ausazko prozesuen teoriari egindako ekarpenagatik.
2021/09/30 - 13:50
Nami Kaneko japoniarrak irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen saria
Itzultzaileak japonieraz eman du "Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberria. Kanekok eta Shinchosha argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute.
2021/08/12 - 15:35
Zamaontzi bat bitan zatitu da eta erregaia isuri du Japoniako kostaldean
Zamaontziak hondoa jo du Hachinoheko portutik gertu. Ateratzera zihoazenean, poparen zati bat apurtu da, eta bi zatitan geratu da itsasontzia. Erregaia, 5 kilometrotan zabaldu da.
2021/08/08 - 23:31
Tokiok agur esan die Olinpiar Jokoei eta lekukoa eman dio Parisi
Koronabirusaren pandemiaren eraginpean jokatu diren Olinpiar Jokoak ezohikoak izan dira. Matxismoak ere, zoritxarrez, bere tokia izan du.
2021/08/08 - 14:45
'Bertako jende gehienak ez zuen Olinpiar Jokoak egitea nahi eta hoztasunez jarraitu dituzte'
Gari Ortigosa eta Sho Hagiorekin hitz egin dugu. Tokioko euskal etxeko lehendakaria da lehena eta zuzendaria bigarrena. Bat euskalduna jaiotzez, bestea berriz euskara bere kabuz ikasitako japoniarra.