Nami Kaneko japoniarrak irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen saria
Nami Kaneko itzultzaile japoniarrak Etxepare-Laboral Kutxa saria irabazi du "Soinujolearen semea" japonierara itzultzeagatik. Schinchosha argitaletxeak plazaratu du Bernardo Atxagaren eleberria japonieraz, eta epaimahaiak azpimarratu du Kanekok zuzenean itzuli duela obra euskaratik japonierara.
"Itzulpenak Japonian bertan izan duen harrera eta kritika oso onak izan dira. Japoniako Itzulpen Onenaren Sarietan finalista izan da, eta hainbat aldizkarik libururik onenen artean txertatu dute", azaldu du epaimahaiak.
Sariaren zazpigarren edizio honetan honako hauek osatu dute epaimahaia: Inaxio Garro, Laboral Kutxako Euskara arduraduna, Imanol Otaegi, Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Elizabete Manterola EHUko irakasle eta EIZIEko kidea, Naroa Zubillaga EHUko irakasle eta EIZIEko kidea eta Beñat Doxandabaratz Etxepare Euskal Institutuko komunikazio teknikaria.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria 2015. urtean sortu zen, jatorriz euskaraz idatzitako literatura lanen itzulpenak saritzeko. 4.000 euroko sari bakarra ematen da, itzultzaileak eta argitaletxeak erdibana banatu dezaten.
Kaneko (Akita, 1984) itzultzailea, Literaturan doktorea eta gaztelania irakaslea da, eta Kirmen Uriberen "Mussche" eta "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriak ere itzuli ditu japonierara.
Zure interesekoa izan daiteke
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.