Jatetxeak
2021/04/12 - 21:50
Elkano jatetxeak Repsol Gidaren hirugarren eguzkia eskuratu du
Donostian egindako ospakizun batean, Getariako jatetxeaz gain, Bartzelonako Alkimiak eta Gironako Miramarrek lortu dute maila altuenera iristea.
2021/04/07 - 13:29
"Harridura" Errenteriako ostalarien artean, baheketagatik
Gainera, baheketaren zergatiari buruzko azalpenak eskatu dizkiote Osakidetzari, udalerrian agerraldirik izan ez delako.
2021/04/07 - 09:39
Eremu gorriko murrizketen aurkako helegitea aurkeztuko dute ostalariek
100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia metatua duten udalerrietako tabernen barrualdean ordu-tarte batzuetan soilik eskaini ahal dute zerbitzua: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.
2021/04/05 - 13:24
Luxuzko jatetxeak zabalik hauteman dituzte Frantzian, osasun arauak bete gabe
M6 telebista kateak eskainitako erreportajea polemika iturri izaten ari da. Izan ere, pertsona anonimo batek legez kanpoko festa horietan parte hartzea egotzi die hainbat ministrori.
2021/04/03 - 16:48
Sevillako ostalariek 45 milioiko irabaziak izango zituzten euskal zaleak bertan egonda
Eguneko 5000-6000 euroko fakturazioa espero zuten erdiguneko jatetxeek eta tabernek. Hoteletan iaz izan zituzten erreserbak bertan behera geratu ziren.
2021/04/03 - 15:33
Osasun Sailak baheketa egingo die martxoaren 27an Egi-Luze sagardotegian jan zutenei
Pertsona horiek Iztietako Osasun Zentroarekin jarri beharko dira harremanetan (943 00 79 40) larunbat honetako 16:00etatik aurrera, edo apirilaren 4an 10:00ak baino lehen.
2021/04/01 - 02:14
Ostalaritzaren barrualdea itxita egongo da gaurtik aurrera Nafarroan
Nafarroako Auzitegi Nagusiak babestu zuen neurria apirilaren 9ra arte izango da indarrean. Epe horretan, eremu pribatuan bizikideak bakarrik elkartu ahalko dira.
2021/03/31 - 16:15
Merkatari eta ostalariek jende mugimendua espero dute Aste Santuan
EAEtik kanpoko turistarik gabe, barne kontsumoarekin itxaropentsu daude dendak eta tabernak Aste Santurako.
2021/03/29 - 13:34
SOS Ostalaritzak Jaurlaritzaren egoitza okupatu du Donostian laguntzak eskatzeko
LABIk onartu dituen azken murrizketek sektoreari egindako kalteengatik laguntzak eskatzeko egin dute.
2021/03/29 - 13:17
SOS Ostalaritza elkarteak Jaurlaritzaren egoitza okupatu du Donostian
LABIk onartu dituen azken murrizketek sektoreari egindako kalteengatik laguntzak eskatzeko egin dute.
2021/03/27 - 16:58
Jaunartzeen inguruko negozioak, denboraldiari ekiteko prest
Pandemiak eragindako ziurgabetasuna handia da, oraindik, baina iazkoa baino urte hobeagoa espero dute jaunartzeetako arropa-saltzaileek, jatetxeek eta argazkilariek, besteak beste.
2021/03/26 - 21:36
Urkulluk ostalariei gogorarazi die laguntzak "iristear" daudela
Elkarteek iragarri dute helegitea jarriko dutela LABIk iragarritako neurri murriztaileen aurka.
2021/03/26 - 21:35
Ostalariek helegitea aurkeztuko dute LABIren neurri berrien aurka
EAEko hiru elkarteek errepikatu egingo dituzte aurreko helegitean erabilitako argudioa: ez dagoela "egiaztatuta" establezimendu hauen eta kutsatzeen arteko lotura.
2021/03/26 - 19:32
Kirol-jarduerak barrualdean lauko taldeetan egin ahalko dira gehienez
100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, barrualdean egiten diren kirol-jarduerak murriztea erabaki du LABI batzoreak.
2021/03/26 - 19:24
Taberna barruan zerbitzua emateko ordutegia murriztuko dute
100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, taberna barruan ondoko ordutegietan soilik kontsumitu ahalko da: 06:30etik 09:30era eta 13:30etik 16:30era.
2021/03/26 - 10:10
Ostalaritzako kontratazioa % 60 jaitsi da uztailetik EAEn
Jaitsiera handiena Araban (% 68,6) izan da, Gipuzkoan (% 67,5) eta Bizkaian (% 43,2) baino gehiago jaitsi baita.
2021/03/25 - 11:44
Ekoizpen gutxiko denboraldi honetan, sagardoa pitxerrean zerbitzatu beharko da
Sagardoa pitxerrean zerbitzatuko da, eta ez kupelatik zuzenean, ohikoa den bezala, mahaikide guztiak eserita egon daitezen, covid-19aren aurkako neurriak betez.
2021/03/22 - 09:59
Bizkaiko ostalaritzak kalte-ordainak eskatu ditu galerak konpentsatzeko
Batez beste 40.000 eta 150.000 euro bitartean eskatzen ditu bakoitzak. Kaltetuen polizetan oinarrituta egin dituzte eskariak, lortu gabeko irabaziak eta sortutako kalteak estaltzen dituztelako.
2021/03/21 - 15:30
Azurmendi jatetxeak berriz zabaldu ditu ateak, urritik itxita egon ostean
Eneko Atxa sukaldariaren jatetxea irekitzeko urratsa ematen lehenengoa izan da da hiru Mitxelin izar dituzten euskal establezimenduen artean.
2021/03/20 - 17:55
Covidaren aurkako neurriak gogorarazteko kanpaina egingo dute EAEko ostalaritzan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza-elkarte profesionalek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jarraipena emango diote pasa den udan hasitako kanpainari.