Jatetxeak
2023/06/28 - 13:42
EAEko familiek % 33 gehiago gastatu zuten 2022an jatetxeetan, eta % 23 gehiago gasaren fakturan
Eustaten datuen arabera, etxeko batez besteko gastua 35.445 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago. Serie historikoaren gasturik handiena da.
2023/06/22 - 17:00
San Fermin egunerako ostalariek Iruñean deituta zuten greba bertan behera, aurreakordioa lortu ostean
Aurreakordioak, gainera, ordaindu gabeko aparteko orduekin amaitzeko fitxaketa digitaleko sistema bat aurreikusten du, beste hobekuntza batzuen artean.
2023/06/22 - 16:48
Tourreko etapen ibilbidean dauden negozioak ordutegia moldatzen ari dira, eta bada itxiko duenik ere
Tourrak kilometro asko egingo ditu Euskal Herrian zehar, eta horietako leku askotan egokitzen ari dira lasterketa pasatzen denerako. Errepide batzuk moztu egingo dira, eta beste batzuetan, ordea, jendetza batuko da, eta horretaz jabetuta, jatetxe batzuetan prestatzen ari dira.
2023/06/21 - 16:51
Etxebarri Erretegiak munduko 50 jatetxe onenen zerrendan jarraitzen du, eta 4. postura igo da aurten
Euskadiko hiru jatetxe daude munduko 50 onenen artean. Mugaritz jatetxea 31. lekuan dago, Elkano 22.ean, eta Etxebarri erretegia, munduko laugarrena da.
2023/06/21 - 01:00
Etxebarri Erretegia, munduko laugarren jatetxerik onena; Elkano 22. postuan geratu da eta Mugaritz 31.ean
Hauek dira The World 's 50 Best Restaurants zerrendako euskal jatetxeak.
2023/06/08 - 21:32
Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, munduko 100 onenen artean
Larrabetzuko jatetxea "The World 's 50 Best Restaurants"ek egindako zerrendan agertzen da 2014tik, eta aurten 81. postuan gelditu da. Iazko edizioan 55.ean kokatu zen.
2023/06/01 - 09:13
Bizkaiko ostalariak bederatzi orduko lanuztea egitera deitu dituzte gaur
07:00etatik 10:00etara, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara taberna eta jatetxeak itxiko dituzte, lan hitzarmen "duin" bat eskatzeko. Gainera, Bilbon manifestazioa egingo dute 20:00etan, Ledesma kaletik hasita.
2023/05/10 - 23:09
Banaketa-enpresek eta jatetxeek zigorrak jasoko dituzte saltzen ez duten janaria ematen ez badute
Enpresek, horretarako gaitasuna dutenean, lehentasun hierarkia bat aplikatu beharko dute janaria zakarrontzira ez botatzeko, eta soberan geratzen dena eramateko aukera eskaini beharko dute, betiere arriskurik gabe kontsumi badaiteke.
2023/05/04 - 20:36
Nafarroako ostalaritzako langileak grebara deituta daude San Fermin egunean, hitzarmen berri baten alde
Soldatetan eragina izan zuten pandemiaren murrizketen aurrean langileek izan zuten "erantzukizun bera" eskatu diete sindikatuek enpresei.
2023/05/01 - 22:56
Lagran herria La Traviesa jatetxearen ardura hartuko duen norbaiten bila dabil; 200 euroan egin dute eskaintza
Arabako Mendialdeko Lagran herria jendez husten ari da, eta bizilagunen biltokia zen jatetxeak ateak itxi zituen duela zortzi hilabete. "La Traviesa" berriz irekitzeko ekimena jarri du martxan udalak, herriari bizitasuna emateko eta bizilagunak erakartzeko asmoz.
2023/05/01 - 16:33
Kataluniako ostalaritza sektorea langileei ostatua eskaintzen hasi da, Costa Bravara erakarri nahian
Lan baldintza kaskarrak tarteko ostalaritza arloa langileak aurkitu ezinda dabil, bereziki, pandemia ostean. Irtenbide gisa, Kataluñan, Costa Bravan, lan baldintza hobeak eskaintzen hasi dira langileak erakartzeko.
2023/04/26 - 13:39
Bilboko Burro Canaglia jatetxeak beharrezko baimen guztiak ditu
Madrilen su hartu duen kate bereko jatetxea ikuskatu dute Bilboko udal teknikariek, eta lizentziekin arazorik ez dagoela egiaztatu dute. Hala ere, lokalaren dekoraziari buruzko informazio gehiago eskatu diote.
2023/04/25 - 22:22
Bilboko Udalak premiazko ikuskapena egin du Burro Canaglia jatetxean
Udaleko teknikariak eta udaltzain batzuk 40 minutuz izan dira astearte arratsaldean jatetxean.
2023/04/25 - 21:44
Bilboko Burro Canaglia jatetxean udal teknikariek egin dute dagoeneko ikuskapena
17:00ak aldera, hainbat pertsona sartu dira jatetxera. Arduradunak ez du baieztatu ikuskapena egin denik, baina argazkiak atera dituzte, suteen alarma jo dute eta teknikari batek itzalgailuak lekuz aldatu ditu.
2023/04/24 - 22:58
Madrilgo jatetxean zauritutako 40 urteko emakume bizkaitarrak larri jarraitzen du La Paz ospitalean
EITBk jakin duenez, Barakaldoko Megapark enpresako marketin-arduraduna da. Erredurak ditu gorputzaren % 25ean, aurpegian, enborrean eta besoetan, eta intubatuta dago, kea arnastu baitzuen.
2023/04/24 - 22:52
Madrilgo sutean zauritutako 40 urteko bizkaitarra, larri, La Paz erietxean
Madrilgo jatetxe batean piztutako sutean hildako Alexandraren laguna, larri zaurituta dago La Paz ospitalean, erreduren unitatean. Gorputzaren % 25ean ditu erredurak, eta intubatuta dago arnastutako kearen ondorioz.
2023/04/24 - 22:40
Jatetxeetan plastikozko landaredia ipintzearen modaren erdian, badira suteen aurkako landareak
Jatetxe bat irekitzera doazenean, udalek orokorrean ez dute aztertzen nola dekoratuta dagoen, ezta zein material motarekin ere. Arkitekto batekin eta apaintzeko plastikozko landaredia darabilen Bilboko estudio bateko langileekin izan gara, horrelako espazioen diseinuaren nondik norakoak ezagutzeko.
2023/04/24 - 22:37
Bilbo Udalak ikuskapen prebentiboa egingo du Burro Canaglia jatetxean
Udaletik azaldu dute jatetxeak behar bezala dituela baimen eta instalazio guztiak. Facuak "premiazko" ikuskapena eskatu du.
2023/04/24 - 22:29
Bilboko Burro Canaglia jatetxea zabalik dago, katearen dekorazio bereizgarrian aldaketarik egin gabe
Sugarrek Madrilen irentsitako Burro Canaglia jatetxe kateak badu Bilbon ere ezaugarri bertsuko lokala. Tartean, ikerketaren erdigunean dagoen plastikozko landareen dekorazioa du ezaugarri. Baimen guztiak betetzen ditu, baina Bilboko Udalak ikuskaritza prebentiboa egingo du bertan.
2023/04/24 - 17:19
Madrilgo sutean hildako bezeroaren aitak jatetxea salatuko du
25 urteko zerbitzariaz gain, Bilboko Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen 43 urteko erizain bat hil zen ezbeharrean. Emakumearen lankideek minutu bateko isilunea egin dute eguerdian zendu berri den lankidea gogoratzeko.