Jerusalem
2023/10/09 - 15:04
''Egoera lasaia da Jerusalemen, baina armadaren helikopteroen zarata entzuten dugu une oro''
Lander Ugartemendia Jerusalemen zegoen, Hamaseko kideek Israeli eraso zioten unean. Lasai dagoela dio eta gaur arratsaldean bertan Madrilera iristea espero du.
2023/10/08 - 01:39
Israelek gerra egoera ezarri du Gazatik eraso gogorra jaso ostean
Israelek gerra egoera ezarri du Gazatik jasotako eraso gogorraren ondotik. Hamasen ezusteko eraso gogorrari "Burdinazko ezpatak" operazioarekin erantzuten ari da. "Palestinarrek kolono israeldarren terrorismoaren aurka defendatzeko duten eskubidea" azpimarratu du Abbasek.
2023/07/24 - 14:22
Protesta jendetsuek aurrera jarraitzen dute Israelen, erreforma judizialaren onarpenaren atarian
Gainera, ehunka enpresak greba hasiko dute gaur, protesta gisa.
2023/06/10 - 21:28
CAFek salmentak aregotu eta errentagarritasuna berreskuratu nahi du, bere plan estrategikoaren bidean
Enpresak Akziodunen Batzar Nagusia egin du gaur, eta jardueraren balantzea egin du bertan. CAFek Jerusalemgo tren arinaren proiektuan parte hartzearen aurka egiteko hainbat kolektibok instalazioen aurrean egin duten protestak markatu du hitzordua.
2023/04/08 - 11:28
Israel eta Palestinaren arteko indarkeria oldeak hiru hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu dagoeneko
Gainera, 22 atxilotu daude. Bart, italiar bat hil eta beste zazpi turista zauritu dira bart ustez nahita izandako harrapaketa batean, Tel Aviven. Muga-Poliziaren lau erreserbista-unitate "berehala" mobilizatzeko agindu du Israelgo lehen ministroak.
2023/04/08 - 00:27
Indarkeria areagotu da Israelen eta Palestinan
Turista atzerritar bat hil dute Tel Aviven izandako tiroketa batean, eta bi kolono hil dituzte Zisjordanian izandako eraso batean, Israelek Gaza eta Libanoko hegoaldea bonbardatu ostean. Fededunek otoitz egin ahal izan dute Al Aqsako meskitan.
2023/04/07 - 22:10
Milaka palestinarrek protesta egin dute Israelen indarkeriaren aurka, ostiraleko errezoen aurretik
Milaka eta milaka palestinar bildu da gaur ramadango ostirala izaki, Jerusalemen Al Aqsa meskita inguruan, azken egunotan polizia eta armada israeldarrek izan duten jokabidea salatzeko. Tentsio askoko egunak izan dira, batzuen indarkeriak besteen erantzuna eragin duelako.
2023/01/29 - 15:31
Zigor kolektiboen aldeko apustua egin du Israelek, palestinar otso bakartien erasoei aurre egiteko
2023a hasi denetik, 34 palestinar eta 7 israeldar hil dira bi herrien arteko gatazkaren ondorioz.
2023/01/28 - 21:46
Jerusalemgo azken atentatuei erantzun "indartsua, azkarra eta zehatza" emango diela iragarri du Netanyahuk
Alerta maila gorena eta 42 atxilotu Jerusalemen, sinagogaren aurkako atentatuaren ostean. Jaire Alkam ustezko hiltzailea erasoa gertatu zen lekuan bertan hil zuten Israelgo segurtasun indarrek. 13 urteko palestinar batek bi pertsona zauritu ditu, eta tirokatuta hil dute.
2023/01/28 - 15:33
Tentsioa nagusi da egunotan Jerusalemen azken orduotako bi atentatuen ondoren
Israelgo segurtasun indarrek gutxienez 42 pertsona atxilotu dituzte bart Jerusalem Ekialdean, sinagoga baten aurka egindako erasoan zazpi pertsona hil dituen ustezko erasotzailearen etxean, tartean bere gurasoak. Gaur, gainera, beste eraso bat izan da hirian.
2023/01/27 - 21:22
Sinagoga batean egindako eraso armatu batek zazpi hildako utzi ditu, Ekialdeko Jerusalem okupatuan
Beste hiru pertsona larri zauritu dituzte. Israelgo Poliziak "terroristatzat" jo du erasoa. Israelen eta Palestinaren arteko tentsioak gora egin du azken orduetan.
2023/01/03 - 14:19
Ben Gvir ministro ultraeskuindarrak Meskiten zabalgunea bisitatu du, palestinarren kritikei entzungor eginda
"Statu quo"aren arabera, musulmanek bakarrik dute bertan otoitz egiteko eskubidea, judutarrek sartzeko eskubidea badute ere. Bisita "eraso larritzat" jo dute Hamasek eta Jihad Islamikoak, eta "Israelgo okupazioari aurre egiteko" deia egin.
2022/06/02 - 22:50
Mehatxupean egin dute Harrotasunaren martxa Jerusalemen, segurtasun neurri gorenez zainduta
Jerusalemen Harrotasunaren martxa egin dute, antolatzaile nagusiek jasotako heriotza mehatxuen artean. 2.500 polizia baino gehiago egon dira zaintza lanetan. Izan ere, judu ultraortodoxoek eta ultranazionalistek ez dute LGTBI komunitatea onartzen.
2022/05/29 - 22:46
Banderen martxak tentsioa gorenean jarri du Jerusalemen; judu ultranazionalistek auzo musulmana zeharkatu dute
Israelek Ekialdeko Jerusalem hartu zuela gogoratu du igande honetan, eta Hiri Zaharreko auzo musulmanean zehar banderen martxa antolatu du garaipena aldarrikatzeko. Dendak itxi eta etxeetan giltzapetu behar izan duten palestinarrentzat gorroto eta probokazio eguna da hau.
2022/05/29 - 21:22
Istiluek eta tentsioak jarraitzen dute Jerusalemen Eguneko martxa polemikoan
Igande honetan Banderen Martxa egingo dute Jerusalemen, israeldarrek "batasun" gisa ospatzen duten baina palestindarrek gaitzesten duten eguna ospatzeko. Iaz, martxa horrek 11 eguneko igoaldi belikoa eragin zuen. Poliziak alarma-egoera aktibatu du hirian.
2022/05/29 - 12:51
Istiluak izan dira Jerusalemen, Israelen okupazioa ospatzen duen martxaren aurretik
Al Aqsako meskitan gotortu da palestinar talde bat, Jerusalemgo Egunaren martxa baino lehen. Jaiegun horrekin Iraelek hiriaren "batasuna" ospatzen du, 1967an Sei Eguneko Gerraren ostean Ekialdeko zatia okupatu zuela, alegia.
2022/04/29 - 11:02
Istiluak izan dira gaur ere Meskiten Zabalgunean, Ramadaneko azken ostiralean
Berrogei bat palestinar zauritu dira gaur goizean Jerusalemgo Meskiten Zabalgunean Israelgo Poliziarekin izandako istiluetan. Ramadaneko azken ostirala ospatzen ari dira gaur musulmandarrak.
2022/04/28 - 13:44
Israel bi minutuz gelditu da Holokaustoaren biktimak oroitzeko
Holokaustoaren Biktimen Oroimenezko Egunean, Bigarren Mundu Gerran erregimen naziak hildako sei milioi juduen omenez bi minutuko isilunea gorde dute Israel osoan.
2022/04/22 - 10:50
Gutxienez 27 zauritu Jerusalemen, palestinarren eta Israelgo indarren arteko liskarretan
Gutxienez 27 pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Israelgo indarren eta palestinarren artean izandako istiluetan. Wafa albiste-agentziaren arabera, Israelgo indarrak Al-Aqsako meskitan sartu dira, Ramadaneko hirugarren ostiralean.
2022/04/21 - 21:33
Jerusalemen indarkeria areagotzea saihestu nahi du diplomaziak
Azken egunetan istiluak izan dira Meskiten Zabalgunean. Juduen bisitak eta Poliziaren kargak gaitzetsi dituzte Gazako miliziek eta herrialde arabiarrek.