Joe Biden
2025/05/19 - 10:20
Joe Bideni prostatako minbizia diagnostikatu diote, hezurretan metastasia duela
Donald Trumpek "lehenbailehen eta ondo sendatzea" opa dio bere aurrekoari, Truth sare sozialean.
2025/04/16 - 13:52
Bidenek Trumpen murrizketak kritikatu ditu boterea utzi zuenetik egin duen lehen agerraldian
"100 egunean baino azkarrago, administrazio berriak kalte eta suntsipen handia eragin du. Ikaragarria da", adierazi du agintari ohiak.
2025/03/17 - 20:30
"Logura zuen" Joe Bidenek emandako indultuak "baliogabeak" direla esan du orain Trumpek
"Logura zuen Joe Bidenek Matoi Politikoen Batzordeari eta beste askori emandako indultuak baliogabetzat jo ditut, ondoriorik gabe, boligrafo automatiko batek sinatu zituelako", idatzi du AEBko presidenteak sare sozialetan.
2025/01/31 - 11:39
Aire-kontrolatzaile bakar bat bi zereginetan ari zen aldi berean Washingtongo hegazkin-istripua gertatu zenean
Ronald Reagan aireportuko langileek eurek salatu zuten aurretik langile falta. Trumpek, baina, demokratak jo ditu istripuaren errudun "desgaitasunak" dituzten kontrolatzaileen kontratazioa bultzatzen zutela argudiatuta.
2025/01/22 - 00:07
AEB-Kuba akordioak sei egun baino ez du iraun, Trumpek Bidenen erabakia atzera bota ostean
Donald Trump errepublikanoak bere agintaldiaren lehen egunean sinatu duen agindu mordoxkan zegoen Kuba "terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendara" berehala itzultzea.
2025/01/20 - 20:45
Bidenek hainbat senitarteko eta goi kargudunen alde indultuak sinatu ditu, Trumpek zigortu ez ditzan
Presidente ohiak, ohar bidez, adierazi du pertsona horiek indultatzeak ez duela esan nahi delituak egin izana "aitortu" duenik. Indultatuen artean bere neba-arrebak, Mark Milley, Anthony Fauci eta Kapitolioaren erasoa ikertu zuen batzordearen kideak daude.
2025/01/20 - 17:05
Donald Trump Etxe Zurira joan da karguaren zina egin aurretik
Donald Trump AEBko presidente hautatua eta Melania haren emaztea hartu dituzte Joe Bidenek eta Jill lehen damak, kargua hartu baino bi ordu lehenago.
2025/01/20 - 08:14
Duela lau urte ez bezala, botere aldaketa lasaia izaten ari da AEBn
Gaur, hilak 20, Washingtonen espero daitezkeenaz mintzatu zaigu Mikel Reparaz EITB Mediako nazioarteko burua. Hotz bolada dute AEBko hiriburuan, eta, hala, ekitaldi asko eraikin barruan egingo dituzte.
2025/01/19 - 22:43
Biden, itzal apaleko presidentea
Estatu Batuetako 46. presidentea izan da Joe Biden. Pandemiari aurre egitea izan zuen lehen erronka, eta ekonomian, inflazioari aurre egitea. Afganistandik atera zuen AEB, eta Ukraina zein Israel gogor babestu ditu azken urtean. Bigarren agintaldira aurkeztu zen, baina atzera egin behar izan zuen.
2025/01/19 - 21:31
Bidenek iragarri du Hamasek beste lau bahitu askatuko dituela datorren asteburuan
"Su-etenaren ondoren, bahituak askatzen hasi dira. 470 egunez atxikita izan dituzten hiru emakume israeldar gaur eta lau emakume gehiago zazpi egun barru", adierazi du. "Gero, hiru bahitu zazpi egunetik behin", gehitu du AEBko agintariak sare sozialetan zabaldutako mezuan.
2025/01/18 - 21:25
Hilketak, hotzeri hilgarriak, dimisioak eta AEBko presidenteak zipriztindu dituzten hamaika pasadizo
AEBn jaiotakoak soilik izan daitezke Presidentetzarako hautagai. Ezinbestekoa da, halaber, herrialdean gutxienez 14 urtez bizitzea eta 35 urte beteta edukitzea. AEBko historian ez da inoiz emakumezko presidenterik izan.
2025/01/18 - 10:39
TikTok itzali egingo da AEBn urtarrilaren 19an, Bidenek "adierazpen argi bat" egin ezean
Etxe Zuriak azaldu du Trumpen Administrazioa izan beharko dela "beharrezko neurriak hartu beharko dituena".
2025/01/17 - 09:23
Bahituen askapenari buruz ohartarazi du Trumpek: "Hobe da nik karguaren zina egin aurretik gauzatzea"
Bestalde, AEBko jarduneko presidente Joe Bidenek esan du palestinarrek lurraldetasunarekin lotuta dituzten kezkei erantzun behar diela Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, Israelen segurtasuna bermatu nahi badu.
2025/01/16 - 09:38
"Ultraaberats gutxi batzuk boterea pilatzen" ari direla ohartarazi du Bidenek bere agurrean
Trumpek kargua hartzeko bost egun falta ez diren honetan, oraindik AEBko presidentea denak uste du sortzen ari den oligarkia hori "geldiarazten ez bada, ondorioak larriak" izango direla.
2025/01/15 - 22:10
Joe Bidenek nabarmendu du lortutako su-eten akordioa joan den udaberrian berak aurkeztu zuena dela
Joe Biden AEBko presidenteak txalotu egin du Israelek eta Hamasek Gazako Zerrendarako adostutako su-eten akordioa.
2025/01/15 - 22:09
Nazioarteak Hamasen eta Israelen arteko su-eten akordioa txalotu du, baina ñabardurekin
"Nire diplomaziak ez ditu inoiz lortzeko ahaleginak eten", ziurtatu du AEBko presidenteak. EBk pozik hartu du akordioa, "eskualde osora itxaropena daramalako". Guterresek ere txalotu egin du su-etena, baina "lehen urrats kritikoa" dela gogorarazi du.
2025/01/14 - 22:47
Kuba terrorismoa sustatzen duten herrialdeen zerrendatik kendu du Bidenek, eta Habanak 553 preso askatuko ditu
AEBko Gobernuak azaldu duenez, Vatikanoa bitartekari duen prozesu baten baitan hartu du erabakia Bidenek. Kubako Gobernuak azpimarratu du urrats "oso txikia" dela politika "krudel eta bidegabe" batean. "Gerra ekonomikoa bere horretan dago oraindik", kritikatu du Habanak.
2025/01/13 - 21:57
Bidenek ziurtatu du Gazan su-eten akordioa "lortzear" daudela
Astelehen honetan, AEBko presidenteak azken hitzaldia eman du, Donald Trumpi bide eman aurretik.
2025/01/13 - 12:56
Inoiz baino gertuago dago su-eten akordioa Gazan, Trump presidente bihurtzeko egun gutxi falta direnean
Aurrez, AEBko Segurtasun Nazionalerako aholkulariak adierazi du akordioa "oso-oso gertu" dagoela eta Trumpek presidente kargua hartu baino lehen (hilaren 20a) hel litekeela. Israelgo Atzerri ministroak berak onartu du "aurrerapausoak" eman dituztela zentzu horretan.
2025/01/09 - 19:50
Jimmy Carterren hiletak Joe Biden eta AEBetako lau presidente ohi bildu ditu
Elizkizuna Washingtongo Katedral Nazionalean ospatu da. Bertan izan dira Joe Biden presidentea eta Donald Trump presidente hautatua, baita Barack Obama, Bill Clinton eta George W. Bush presidente ohiak ere.