EGOERA ''AGRESIBOA''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joe Bideni prostatako minbizia diagnostikatu diote, hezurretan metastasia duela

Donald Trumpek "lehenbailehen eta ondo sendatzea" opa dio bere aurrekoari, Truth sare sozialean.
Joe Biden. Argazkia: EFE.
Joe Biden. Argazkia: EFE.

Joe Biden AEBko 82 urteko presidente ohiari prostatako minbizia diagnostikatu diote. Gainera, hezurretan metastasia du eta egoera "agresiboan", bere bulegoak ohar baten bidez iragarri duenez.

"Joan den astean, Joe Biden presidenteari osasun-azterketa eign zioten beste nodulu prostatiko bat aurkitu ziotelako, gernu-sistemako sintomak areagotu zitzaizkiolako", dio oharrak.

Ostiralean, "prostatako minbizia diagnostikatu zioten, eta Gleasonen puntuazioan 9 zuen (5. taldea), hezur-metastasiarekin", azaldu dute.

"Hori gaixotasunaren modu oldarkorrago bat den arren, badirudi duen minbizia hormonekin tratatu daitekeela, eta horrek tratamendu eraginkorra egitea ahalbidetzen du", gaineratu du.

"Presidentea eta haren familia hainbat tratamendu aukera aztertzen ari dira medikuekin", adierazi dute.

Bidenek joan den urtarrilean utzi zuen Etxe Zuria: inoiz karguan izan den AEBko presidente nagusiena izan da.

Bestalde, Donald Trumpek "lehenbailehen eta ondo sendatzea" opa dio bere aurrekoari. "Melania eta biok triste gaude, Joe Bidenen diagnostiko medikoaren berri izan baitugu. Onena opa diegu Jilli eta familiari, eta Joeri azkar eta ondo osatu dadila", idatzi du Truth Social plataforman.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X