AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

TikTok itzali egingo da AEBn urtarrilaren 19an, Bidenek "adierazpen argi bat" egin ezean

Etxe Zuriak azaldu du Trumpen Administrazioa izan beharko dela "beharrezko neurriak hartu beharko dituena".
TikTok sakelako telefono batean. Argazkia: EFE
TikTok sakelako telefono batean. Argazkia: EFE

TikTok ikus-entzunezkoen plataformak jakinarazi du urtarrilaren 19tik aurrera AEBn ez dela martxan egongo, Joe Biden presidenteak "adierazpen argi bat" egin ezean, Auzitegi Gorenak sare soziala bertan behera uztea ekarriko lukeen legea ontzat eman ostean.

"Bidenen Etxe Zuriak eta Justizia Departamentuak gaur egindako adierazpenak ez dira nahikoa argiak eta ez dira berme nahikoa TikTok 170 milioi estatubatuarrentzat martxan egoteko", nabarmendu du konpainiak X sare sozialean.

Hori horrela, "Bidenen Administrazioak zerbitzu garrantzitsuenak asebeteko dituen adierazpen argi bat egin ezean eta neurririk hartuko ez dela bermatu ezean, zoritxarrez TikTok itxi egingo da urtarrilaren 19an", ohartarazi du.

AEBko Auzitegi Gorenak ontzat eman zuen urtarrilaren 19tik aurrera TikTok bertan behera uztea agintzen duen legea, sare soziala estatubatuarren segurtasunerako mehatxua dela onartuta.

AEBko Gobernuak ByteDance Txinako enpresa nagusiarekin duen harremana hausteko eskatu dio TikToki, erabiltzaileen baimenik gabe horien datuak Txinaren esku gera litezkeelakoan.

Etxe Zuriak azaldu du Trumpen administrazioa izan beharko dela "beharrezko neurriak hartu beharko dituena", "epe kontu soil batengatik".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X