Jordania
2023/10/21 - 22:52
Kairoko Bakearen Goi-bilera adierazpen bateraturik gabe amaitu da
Herrialde arabiarrek Palestina babestu eta irtenbidea bi estatu direla aldarrikatu dute. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ere jarrera hori defendatu du larunbat honetan Israelen eta Hamasen arteko gatazka aztertzeko egin den nazioarteko goi-bileran.
2023/10/20 - 16:32
Jordanian tentsioa gora doa
Israelekin muga egiten duen Jordanian istiluak aurreikusita daude gaurko, Jordania baita munduan errefuxiatu palestinar gehien dituen herrialdea.
2023/10/18 - 13:32
Bidenek Israelen bertsioa babestu du: "Badirudi beste bandoaren kontua dela"
Gazako ospitalearen kontra egindako bonbardaketa dela eta, "suminduta" dagoela aitortu du AEBko presidenteak Israelera heltzean. Erasoak bidaia baldintzatu du, izan ere, Jordaniak bertan behera utzi du Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa sartzeko negoziazioetan aurrera egin asmo zuen bilera.
2023/10/18 - 13:10
Israelen aurkako protestak Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldera zabaldu dira
Herrialde arabiarretan bandera palestinarrak astindu dituzte eta gogor salatu dute Israel egiten ari den erasoa. Dozenaka bandera israeldar erre dituzte, eta Jordanian, esaterako, herrialde horretako enbaxadari eraso egin diote.
2022/12/28 - 18:38
Euri jasek Jordaniako Petra hiri historikoa astindu dute
Euri jasek Petra hiria astindu dute, basamortuan, eta agintari jordaniarrak aztarnategi arkeologikotik milaka turista ateratzera behartu dituzte.
2022/09/14 - 13:20
Bost pertsona hil dira Jordaniako hiriburuan, eraikin bat behera etorri denean
Gutxienez bost pertsona hil eta zazpi zauritu dira Amanen, eraikin bat behera erorita. Agintariek oraindik ez dute argitzea zerk eragin duen ezbeharra.
2022/06/28 - 11:17
Gutxienez hamar hildako eta 250 zauritu, Jordaniako portu batean izandako gas leherketa baten ondorioz
Jordaniako Segurtasun Publikoko Zuzendaritzaren arabera, gas toxikoa zuen tanke bat lurrera erori da Aqabako portuan eta gas-ihes handia eragin du.
2021/05/18 - 12:57
Jordaniako mugatik gertu drone bat bota duela iragarri du Israelek
Israel iparraldean eraitsi du aparatua. Oraingoz, ez dute zehaztu norena zen.
2021/04/04 - 22:12
Hamzah bin Husein Jordaniako printze ohia, etxean giltzapeturik
Jordaniako "segurtasuna ezegonkortzeko" helburuarekin "mugimenduak eta jarduerak" egin izana leporatzen diote agintariek.
2019/11/10 - 18:24
Jordaniak duela 25 urte Israeli utzitako lurrak berreskuratu ditu
Jordaniako erregeak igande honetan iragarri duenez, Jordaniak "erabateko subiranotasuna ezarri du Al Baqura eta Al Ghamr eskualdeetako zentimetro bakoitzaren gainean".
2019/03/22 - 19:09
Trumpek zergatik egiten dio entzungor nazioarteari Golanen auzian?
Nazioarteko komunitateak ez dio Israeli ematen lurralde horren jabetza. Israelek bere egin zuen aldebakarrez 1981ean, nazioartearen aitortzarik gabe.
2019/03/21 - 22:03
Golan Israel dela aitortzeko prest agertu da Trump
Golango gainak Israel, Siria, Libano eta Jordania arteko mugan daude. Zonalde hori Israelgo Armadaren esku dago, 1967an okupatu zuenetik.
2019/02/13 - 11:51
Munduko ogirik zaharrena aurkitu duen ikerlariak Marie Sklodowska-Curie beka jaso du
Amaia Herranzek ikaztutako ogi baten hondarrak aurkitu ditu Jordaniako aztarnategi batean. Europar Batasunak eskainitako laguntzari esker, bi urtez jarraitu ahalko du ikertzen.
2018/08/06 - 16:11
Nekazaritzaren historia aldatu dezaketen ogi apurrak, Jordanian
Amaia Arranz Otaegi tolosarrak 14.000 urte inguru dituzten ogi apurrak aurkitu ditu Jordanian. Orain, ogia erreproduzitzeko lanak egiteko asmoa du.
2018/07/17 - 15:45
Euskal ikerlari batek gizateriaren lehen ogi hondarrak topatu ditu
Amaia Arranz buru, ikertzaile talde batek ehiztari-biltzaileek duela 14.400 urte egindako ikaztutako ogi baten hondarrak aurkitu dituzte Jordaniako aztarnategi batean.
2018/07/03 - 22:37
NBek premiazko deia egin diote Jordaniako Gobernuari muga irekitzeko
Siria hegoaldeko borrokak ez du etenik eta 330.000 desplazatu eragin ditu, horregatik Nazio Batuek premiazko deia egin diote Jordaniako gobernuari muga irekitzeko.
2016/12/19 - 00:34
Gutxienez 14 hildako Jordania hegoaldean izandako tiroketa batean
Zazpi polizia, bi zibil jordaniar, turista kanadar bat eta lau gizon armatu lirateke zendutakoak.
2016/09/25 - 15:56
'Biraozko' karikatura bat zabaldu zuen Jordaniako idazle bat hil dute
Nahedh Hattar epaiketara zihoan hil duten unean; karikaturaren bidez "gatazka sektarioa eragin eta sentimendu eta sinesmen erlijiosoak iraintzea" leporatu zioten.
2016/08/20 - 16:36
Aida, errefuxiatu palestinarrak bizi diren 58 eremuetako bat
Israelgo Estatua sortu zenetik, 7 milioi palestinar inguru errefuxiatu gisa bizi dira, horietatik heren bat Gaza, Zisjordania, Jordania, Siria eta Libanoko 58 eremutan. Horietako bat da Aidakoa.
2016/04/05 - 15:40
Haurrak, Siriako gatazkaren biktima nagusiak
Gerrak haurtzaroa lapurtu die, eta kasu askotan eskola utzi eta lan egin behar izaten dute etxean laguntzeko.