Juan Carlos Ia
2022/05/17 - 23:01
Kongresuko alderdi gehienak oso kritiko agertu dira Juan Carlos I.aren bisitarekin
Sanxenxoko alkateak Juan Carlos I.aren bisita baieztatu du astebururako, baina eguna zehaztu gabe. Gobernuak Errege Etxearen alde egin du. Kongresuak, aldiz, oso kritikoa izan da errege emerituaren bisitarekin.
2022/05/16 - 21:30
Juan Carlos I.a Espainiara bueltatuko dela zabaldu dute
Espainiako errege emerituak ia bi urte daramatza Abu Dhabin. Hara joan zen ihesi, Mekako abiadura handiko trenaren obragatik ustez komisioak kobratzeagatik ikerketapean zegoela argitara atera zenean. Alabaina, martxoan, Fiskaltzak auzia artxibatu zuen.
2022/05/16 - 11:28
Felipe VI.a errege emerituarekin batzartuko da Madrilen
Oraingoz ez dituzte zehaztu bileraren eguna eta tokia. Felipe VI.ak Arabiar Emirerri Batuetara bidaiatu bertako presidentearen heriotza tarteko, eta telefonoz hitz egin du bere aitarekin.
2022/05/15 - 22:51
Felipe IV.a bere aita Juan Carlos I.arekin bilduko da Madrilen
Aita-semeek telefonoz hitz egin dute, biak Abu Dhabin zirela, eta elkartzea adostu dute, Madrilen. Juan Carlosek 2020an alde egin zuen Espainiatik, Justiziaren jomugan zegoela. Auzitegi Gorenak beraren kontrako ikerketak artxibatu eta gutxira, emerituak Espainiara itzultzeko asmoa iragarri zuen.
2022/03/30 - 09:53
Erresuma Batuko Justiziak ukatu egin dio Juan Carlos I.ari helegitea aurkeztea immunitateari buruzko epaiari
Oraingoz, Corinnak jarritako jazarpen salaketak aurrera egingo du. Edonola ere, Apelazio Auzitegira joko du Espainiako errege emerituak bere aurkako epaiketa geldiarazteko asmoz.
2022/03/24 - 17:43
Erresuma Batuko Justiziak Juan Carlos I.ari immunitatea ukatu dio Corinnaren jazarpen auzian
Matthew Nicklin epaileak ebatzi duenez, emeritua "jadanik ez da subirano edo estatuburu", ezta Felipe VI.aren Errege Etxeko kide ere, nahiz eta familiako kide izan.
2022/03/16 - 16:56
Herri galdeketa Iruñean, maiatzaren 14an: errepublika edo monarkia Espainiako Estatuarentzako
"Egungo biztanleriaren gehiengoak ez zuen 1978ko Konstituzioa bozkatzeko aukerarik izan, eta botoa emateko aukera izan zuenak, Estatu eredua aukeratzeko betarik ez zuen izan", azaldu dute antolatzaileek.
2022/03/08 - 16:29
Errege emerituak bere jarduerak argitu behar dituela uste du Pedro Sanchezek
Espainiako gobernuburuak ez du, ordea, Juan Carlos I.aren balizko buelta baten inguruan iritzirik eman nahi izan.
2022/03/07 - 21:16
Errege emeritua "sarritan" itzuliko da Espainiara, baina Abu Dhabin jarraituko du bizitzen
Juan Carlos I.ak azaldu duenez, ikerketa artxibatu ondoren, Espainiara itzultzea pentsatzen ari da, "baina ez berehala". Hala ere, "Abu Dhabin etengabe eta egonkor bizitzen jarraitzea" nahiago du, "nire bizitzaren epe honetarako lasaitasuna aurkitu dudalako bertan".
2022/03/02 - 18:36
Fiskaltzak Juan Carlos I.aren aurkako ikerketa artxibatu du
Horrela, Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakiak Espainiara itzultzeko ateak zabaldu dizkio errege emerituari, 2020ko abuztuaren 3an Abu Dhabira alde egin zuenetik. Honenbestez, Emirerrian urte eta zazpi hilabete eman ostean, Juan Carlos I.ak bidea libre du Espainia berriz zapaltzeko.
2022/01/24 - 20:51
Urdangarinek berriro astindu du Espainiako errege-etxea, Cristina Borboikoarengandik bananduta
2018an, bost urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten Iñaki Urdangarini ustelkeria delituak egotzita. 2021ean hirugarren gradua eman zioten eta egun Gasteizko abokatu bufete batean egiten du lan.
2021/12/24 - 22:27
Felipe VI.ak covid-19aren aurka "ahal den guztia egitera" animatu du, "atzerapausorik ez emateko"
Pandemian eta ekonomiaren eta gizartearen susperraldian oinarritu da bere hitzaldia, baina erakundeetako kargudunen zereginean ere jarri du arreta.
2021/12/15 - 20:31
Juan Carlos I.a ikertzen ari zen Auzitegi Goreneko fiskala hil da
Juan Ignacio Campos fiskal progresista Madrilen duen etxebizitzan zendu da gaur arratsaldean, goizean normaltasunez lan egin ostean.
2021/12/13 - 17:09
Juan Carlos I.ak Corinnari eman zizkion 65 milioien inguruko auzia partzialki itxi du Suitzak
Errege emeritua ez zuten ikertu auzian. Lucum Fundazioa zen ikerketaren jomuga, eta Corinna Larsen eta bankari batzuk ikertzen ari ziren.
2021/12/07 - 22:16
Juan Carlos Borboikoak dio "immunitatea" duela, Espainiako Erregearen Etxeko kide izaten jarraitzen duelakoan
Argudio hori baliatu du, epaiketa aurreko bigarren saioan, Londresen, Corinna Larsenen jazarpen-salaketari aurre egiteko. Larsenen defentsak, aldiz, uste du ezetz, Espainiako errege emerituak ez duela immunitate hori.
2021/12/02 - 22:11
Fiskaltzak beste sei hilabeterako luzatu du Juan Carlos I.ari buruzko ikerketa
Suitzatik Espainiako errege emerituaren kontuei buruzko dokumentazioa bidaltzeko zain daude eta horregatik eskatu dute ikerketaren luzapena. Hala ere, ziurtzat ematen da auzia artxibatu egingo dutela.
2021/11/15 - 12:52
15 urteko beste kartzela zigor bat onartu du Marisol Iparragirrek
Fiskalak azaldu duenez, aitorpena gorabehera, ezin izan du zigor-eskaera murriztu, Iparragirrek aitortutako hondamen terroristen deliturako aurreikusitako gutxienekoa eskatzen baitzuen behin-behineko ondorioetan.
2021/10/20 - 22:38
'Gerra zikina' defendatu eta "polizia brigada sekretu" bat dagoela ziurtatu du Villarejok
"Nik zoritxarrez ez nuen parte hartu, gustatuko litzaidake. Politikoki zuzena ez dela badakit. Terroristak akabatu behar ziren, eta nire lankideek oso ongi egin zutela uste dut", esan du komisario erretiratuak.
2021/10/10 - 01:27
Juan Carlos I.ak Espainiara bidaiatu dezake laster, Fiskaltzak bere kasua artxibatuko duela iragarri ostean
Errege emerituak itzultzeko garaia dela uste du; aurreko saiakeretan huts egin ostean, bere seme Felipe VI.a konprometitu zezakeelako.
2021/10/09 - 22:58
Juan Carlos I.ak Espainiara bidaiatu dezake urtea amaitu baino lehen
Gero eta hedatuagoa da Juan Carlos erregea Espainiara itzuliko dela Gabonak baino lehen. Bidea prestatzen ari da Auzitegi Goreneko fiskaltza: aste honetan iragarri du litekeena dela ikerketak artxibatzea.