Juan Maria Aburto
2020/10/06 - 15:49
Olabeagako pasealeku berrian izan da Aburto, han urbanizazio-lanak amaitu berritan
Bilboko alkateak nabarmendu duenez, lan horiek “auzokideen bizi-kalitatea eta irisgarritasuna hobetzea” izan dute helburu. Oinezkoentzat zein bizikletentzat erabilgarri dagoen bidea da.
2020/08/18 - 11:53
Aburto: "Aste Nagusia, Eurokopa eta BBK ez ospatzearen eragina 150 milioikoa da"
Bilboko alkatearen arabera, "Aste Nagusiak 70 milioi euroko eragin ekonomikoa ekarriko luke, Eurokopan antzeko kopuruak aurreikusi ziren, eta BBK Livek 20 milioitik gorakoak".
2020/08/14 - 12:10
Ama Birjinaren eguna ospatuko dute bihar Bilbon, erromeriarik eta aurreskurik gabe
Bi ekitaldiak bertan behera geratu dira, pilaketak eragin ditzaketen ekintzak saihesteko helburuarekin.
2020/08/10 - 21:07
Aburtok familiako eta lagun arteko batzarrak ekiditea eskatu du
Bilboko alkateak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, bai norbanako gisa eta baita kolektibo gisa ere, Bilbo bizitzen ari den kasuen gorakadari aurre egiteko beharrezkotzat jo baitu.
2020/07/15 - 18:39
Begoñako Amaren gaueko erromesaldia bertan behera geratu da
Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu Begoñako "amatxu" egunaren harira egiten dituen ekitaldiak, hala nola alkatearen aurresku mediatikoa hiriko zaindariaren omenez.
2020/06/15 - 14:31
COVID-19aren biktimak omendu dituzte Bilboren 720. urteurrena ospatzeko ekitaldian
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Udalean ordezkatutako alderdiek minutu bateko isilunea egin dute koronabirusaren eraginez hildako herritarren omenez.
2020/06/15 - 14:17
COVID-19aren biktimen omenaldia izan da Bilboren 720. urteurrenaren ardatz
Minutu bateko isilunea egin eta Bilboko bandera igo ostean, Aburtok lore koroa bat jarri du pandemiaren biktimen alde. Gainontzeko zinegotziek lore zuriak eta gorriak utzi dituzte.
2020/05/31 - 19:26
Deustuko (Bilbo) batzokian pintaketak egin dituzte berriro
Gertakaria salatu eta gaitzetsi du EAJk. Azken asteetan mota horretako 24 ekintza zenbatu dituzte jeltzaleek.
2020/05/27 - 15:00
Bilboko Udalak omenaldia egin die COVID-19aren biktimei
Bilboko Udalak bere jarduera alde batera utzi du tarte batean, koronabirusaren biktimen aldeko isilunea egiteko.
2020/05/15 - 17:56
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak, bertan behera
Horixe iragarri dute hiru alkateek, eta esan dute elkarrekin adostutako erabakia izan dela, COVID-19aren pandemiagatik zaindu beharra dagoen distantzia soziala dela eta.
2020/05/15 - 15:55
Marijaiak 2021era arte itxaron beharko du
Juan Mari Aburto alkateak Bilboko kaleak berriz ere alaitzeko lanean jarraituko dutela adierazi du.
2020/05/12 - 21:45
Ostalariek eta erakundeek terrazetako jendetzak saihestu nahi dituzte
Astelehenean ireki zituzten berriro EAEko hainbat tabernatako terrazak; horietan zer gertatu zen ikusita, "erantzukizuna" eskatu dute.
2020/05/12 - 12:31
"Isuna jarriko diegu arauak betetzen ez dituzten ostalariei eta herritarrei"
"% 50eko edukierako terrazan eserita dauden pertsonei bakarrik eman dakieke zerbitzua", azaldu du Bilboko alkateak, atzo ostalaritza inguruetan izandako jendetzaren harira.
2019/12/03 - 07:49
Euskal erakundeek adierazpena sinatu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira
Testua arratsaldean irakurriko dute, Bilboko Euskalduna Jauregian. "Irudimena oinarri hartuta", euskarari bultzada emateko ekimenak "etengabe berritu" behar direla nabarmendu dute erakundeek.
2019/11/25 - 13:08
Indarkeria matxistaren biktimekiko konpromisoa erakutsi du Bilbok
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka Arriaga Antzokian egindako irakurketa ireki eta parte-hartzailean parte hartu du Aburto alkateak.
2019/11/22 - 09:02
Oparotasun inklusiboari buruzko rankingean 20. postuan dago Bilbo
Bizkaiko hiriburuak etxebizitzaren, ingurumenaren eta osasunaren inguruko blokean lortu ditu puntuazio onenak, eta, okerrenak, berriz, BPG eta bizi-kalitateari dagokienez.
2019/10/25 - 19:37
Zabalako bizilagunek 'inpunitatea' deitoratu eta Aburtori 'autokritika' eskatu diote
Zabala Berri elkarteak Poliziaren presentzia handiagoa eskatu du auzoan. Hiltzaileak “lasai asko paseatzen ikusi genituen Far West bailitzan”, salatu dutenez.
2019/09/26 - 18:04
'Euskal nazioaren onarpenean' aurrera egitea eskatuko du EAJk Alderdi Egunean
Jeltzaleek 43. aldiz ospatuko dute igande honetan, Forondan, Alderdi Eguna, 'Euskadik aurrera darrai' goiburuarekin. Ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Urkulluk eta Ortuzarrek hitza hartuta.
2019/08/27 - 16:09
Bilboko zezen-plazan zezenketarik ez egitea eskatu dio EH Bilduk Aburtori
Herritarren artean galdeketa egitea eta Vista Alegre zezen-plazaren erabilerari buruzko eztabaida berriro irekitzea proposatu dio Goirizelaiak Bizkaiko hiriburuko alkateari.
2019/08/26 - 12:24
Eraso matxistek eragotzi dute Aste Nagusia 'biribila' izatea, Aburtoren ustez
Udalak antolatutako 400 ekitaldietan 1,5 milioi pertsonak hartu dute parte. Gainera, festa pribatuetan eta txosnetan beste milaka lagun batu dira.