Juan Maria Aburto
2015/08/27 - 16:47
Tabernaz taberna, txikitero guztiak elkarrekin gaur
Udaleko zinegotziak eta Juan Mari Aburto alkatea ere txikieoan irten dira gaur.
2015/08/26 - 16:08
Jaiak eta lana uztartzen ditu Aburto alkateak egun hauetan
Bilbo Aste Nagusian murgilduta egon arren, hiriak eta hiritarrek dituzten arazoak ez dira gauetik goizera desagertu, eta hori oso ondo daki Juan Mari Aburto alkateak.
2015/08/25 - 12:38
Aburto: "Tabernen moratoria alde zaharrerako ari gara aztertzen"
Erabakia irailean hartuko dutela esan du Bilboko alkateak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ irratsaioan.
2015/08/25 - 12:23
Aburto: 'Irailaren 4ko ekimenak ez ditu biktimak parekatzen'
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Euskadi Irratian adierazi duenez, elkarbizitza on bat lortzeko ezinbesteko da alderdi guztien artean konfrontaziora jo beharrean adostasun puntuak bilatzea.
2015/08/15 - 18:32
Tradizioetan parte hartzen dutenentzat 'errespetua' eskatu du Aburtok
EH Bildu, Udalberri eta Irabaziz alderdietako kideak, berriz, ez dira izan Begoñako Basilikan izandako elizkizunetan.
2015/08/15 - 17:30
Ohiturak agindu legez, Juan Mari Aburtok aurreskua dantzatu du Begoñan
Begoñako basilikan milaka lagun batu dira Ama Birjinaren eguna ospatzeko. lehenengo aldiz, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak aurreskua dantzatu du ohiturak agindu legez.
2015/08/15 - 16:59
Begoñako Ama Birjiñaren eguna ospatzen ari dira
Lehenengo aldiz, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak aurreskua dantzatu du ohiturak agindu legez.
2015/07/20 - 15:11
Toña eta Aburto Boluetako babes ofizialeko etxebizitzen lanetan izan dira
Babes ofizialeko 108 etxebizitza eta alokairu sozialerako beste 63 hasi dira eraikitzen Bilboko Bolueta auzoan. Hau lehenengo fasea da. Guztira babes ofizialeko 361 etxebizitza eraikiko dituzte.
2015/07/08 - 15:34
Bilbon 457 lanpostu sortuko dituzte, % 40 emakumeentzat
Bilbao Ekintzak, enpresa pribatuek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek sortuko dute enplegua, 5,34 milioi euroko inbertsioari esker.
2015/07/02 - 19:27
Bilboko Udalak urtero ebaluatuko du bere gobernu-programa
Datozen ehun egunotan legegintzaldi osorako gobernu-programa landu eta jakinaraziko du udalak. Horrez gain, programaren betearazpen-maila publikoki ebaluatuko dute urtero.
2015/07/02 - 15:50
Gertukoa eta gardena izan nahi du Juan Mari Aburtok
Bere gobernu taldearekin agintaldiko lehen 100 egunetarako asmoen berri eman du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak prentsa aurrean.
2015/06/30 - 16:18
Bilbon, alkatearen eta zinegotzien soldatak berdin uztea erabaki dute
Ia 90.000 euro kobratuko ditu urtero Juan Mari Aburto alkateak, euskal hiriburuetako agintarien artean gehien kobratuko duena izango da.
2015/06/15 - 16:10
Bilboko eta Donostiako udaletan gaur izan dute lehen lan eguna
Eneko Goia Donostiako alkate berriak gaur bertan hasiko ditu sozialistekin elkarrizketak koalizio gobernua osatzeko asmoz.
2015/06/15 - 13:37
Aburto: 'Egonkortasunak Bilbori lehiakortasuna emango dio'
Juan Mari Aburtok adierazi duenez, EAJk eta PSE-EEk Bilboko Udalean lortu duten itunak egonkortasuna areagotu eta hiriaren lehiakortasuna handituko ditu.
2015/06/13 - 14:16
Aburto aukeratu dute Bilboko alkate
Jaurlaritzaren Enplegu sailburu ohia gehiengo osoz aukeratu dute, jeltzale eta sozialisten botoekin. Koalizio gobernua osatuko dute bi alderdiek.
2015/06/11 - 16:10
Termibus, metroko 3. linea eta tranbia, Aburtoren lehentasunak
Juan Mari Aburtok gertuko alkatea izan nahi du. Iñaki Azkunaren itzal luzetik ateratzeko gainera bere formula propioa dauka.
2015/05/25 - 11:29
Javier Marotok Gasteizko alkatetzari eutsiko dio
Donostian EH Bilduk alkatetza galdu du, eta ziurrenik Eneko Goiaren eskuetan izango da datozen lau urteetan. Bilbon, bi zinegotzi galduta ere, Azkunaren oinordekotza hartuko du Juan Mari Aburtok.
2015/05/08 - 12:17
Juan Mari Aburto, EAJren Bilboko alkategaia
Estepan Aldamiz kazetariak ETB-1eko 'Egun on Euskadi' saioan Juan Mari Aburto EAJren Bilboko hautagaiari egindako elkarrizketa.
2015/05/04 - 16:15
EAJk herritarren proposamenak jasotzeko dei-gunea zabaldu du
10eko Bilbo eraiki nahi duela adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkategaiak. Udaletik enplegua bultzatuko duela ere agindu du.
2014/09/12 - 12:37
Aburto kezkatuta dago Katalunian sortu daitekeen 'frustrazioagatik'
Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, "kezka" adierazi du Katalunian sortu daitekeen "frustrazioagatik" (jatorrizkoa, gaztelaniaz).