2015eko Enplegu Plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon 457 lanpostu sortuko dituzte, % 40 emakumeentzat

Bilbao Ekintzak, enpresa pribatuek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek sortuko dute enplegua, 5,34 milioi euroko inbertsioari esker.
MAM-eko argazkia: langileak_
Eraikinak zaharberritzen eta udal ekipamenduak hobetzen jardungo dute, besteak beste. EiTB

Bizkaiko hiriburuan enplegua sustatzeko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak 5,34 milioi euro bideratuko dituzte 2015eko Bilboko Enplegu Planera. Helburua langabezian dauden 457 laguni beharra ematea da. Lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten taldeak lehenetsiko ditu planak; hala, sortuko diren lanpostuetatik % 40 emakumeentzat izango dira eta % 15, 55 urte gorakoentzat.

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak aurkeztu dituzte egitasmoaren xehetasunak. Azaldu dutenez, Bilboko Udalak (Bilbao Ekintza erakundearen bidez) 193 lanpostu sortuko ditu, enpresa pribatuek, 222, eta irabazi asmo gabeko erakundeek, 42.

Bi agintariek nabarmendu dutenez, ordezkari diren bi erakundeek "kezka komuna dute: enplegua sortzea eta herritarren bizi kalitatea hobetzea".

Enplegua sortzeko orduan lan merkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten taldeak lehenetsiko ditu Planak. Aburto alkatearen arabera, asmoa "inortxo ere atzean ez geratzea da; denek eduki dezaten lan duin eta kalitatezko bat".

Ez da izena eman behar

Langabeziak gehien kaltetutako taldeei aukera emango die. Hala, egingo diren kontratazioen % 40 emakumeei zuzenduko zaizkie (gutxienez 183 emakumeri emango diete lana)  eta 55 urte gorakoak ere lehenetsiko dira, kontratuen % 15 talde honetako lagunentzat izango direlako.

Lanpostua lortzen dutenek eraikinak zaharberritzen, udal eta hiriko ekipamenduak hobetzen edota Turismo alorrean jardungo dute.

Planaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, ez da inon izena eman behar; hori bai, honako baldintza hauek bete beharko dira: Bilboko bizilaguna izatea, langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea eta Enplegu Zerbitzuak ezarritako talde irizpideak betetzea.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X