Juan Maria Aburto
2024/08/22 - 14:45
Aburto: ''Bilbon soberan daude tontoak, 'soboiak', erasotzaileak, zalapartariak eta lapurrak''
"Asmo txarrak dituzten pertsona guztiak soberan daude, eta haien bila joango gara", gaineratu du Bilboko alkateak. Juan Mari Aburtok Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lana nabarmendu nahi izan du Aste Nagusian.
2024/08/20 - 19:57
Patata tortilla lehiaketa, Aste Nagusian gehien espero den ekitaldietako bat
Aste Nagusiko lehiaketa gastronomiko jendetsuenetako bat da. Aurten 375 tortilla aurkeztu dira. Gainera, agendak jardueraz beteta jarraitzen du, txikiek eta nagusiek jaietako laugarren egun honetan goza dezaten.
2024/08/19 - 11:44
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bigarren egunean
Bilboko alkateak egindako lehen balantzearen arabera, ez da sexu erasorik izan. Atxiloketak ebasketengatik, indarkeriaz egindako lapurretengatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira.
2024/08/19 - 09:15
Hunkituta gogoratu du Juan Mari Aburtok Iñigo Pombo zena
Hunkituta, Bilboko alkateak esker oneko hitzak izan ditu hainbat urtetan Bilboko Udalean izan duen "bidelagunarentzat" eta bere "lagunik onenarentzat". "Herri honetako gizarte zerbitzuek asko zor diotela uste dut", nabarmendu du Juan Mari Aburtok.
2024/08/15 - 15:43
Juan Mari Aburtok tradizioa bete eta aurreskua dantzatu dio Begoñako Amatxuri
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok tradizioa bete du eta Begoñako Ama Birjinaren omenezko aurreskua dantzatu du gaur eguerdian. Milaka pertsona hurbildu dira basilikara Ama Birjinaren Jasokundearen eguna ospatzera.
2024/08/15 - 10:57
Begoñako Amatxuk 150.000 fededunen bisita espero du gaur
Bizkaiko hainbat tokitatik iritsitako 150.000 fededun inguru igoko dira aurten ere Begoñako Santutegira Amatxu bisitatzera. Tenplua gau osoan egon da zabalik eta ehunka pertsona bertaratu dira urteroko hitzordura.
2024/08/13 - 15:09
Aburtok ''erantzukizun partekatua'' eskatu du Aste Nagusian erasorik ez onartzeko
Bilboko alkateak adierazi duenez, erakundeek "ezin dute bakarrik borrokatu" gaitz horren aurka, eta, horregatik, guztien "inplikazioa" eskatu du, bakoitza bere inguruan.
2024/07/15 - 16:05
Bilboko Udalak Herritarren Segurtasunerako Ituna izenpetu du, PPren baiezkorik gabe
Udalean ordezkaritza osatzen duten alderdi guztiek sinatu dute itun berria, PPk izan ezik. Akordioak aurrekoari jarraipena emango dio, 33 neurri berrirekin.
2024/07/06 - 16:01
Sanferminetako giroa Bilbon ere ez da falta
Cafe Iruña Bilboko tabernan ere ohiko txupinazoa jaurti dute eguerdian, eta festa lehertu da Bilbo erdialdeko taberna honetan. Juan Mari Aburto alkateak jaurti du lehen txupina.
2024/06/15 - 15:36
724 urte bete ditu Bilbok
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bizkaiko hiriburuaren urtemuga ospatzeko. Bandera igota hasi dituzte ospakizunak.
2024/06/10 - 15:27
Bilbok hainbat ikuskizunekin ospatuko du bere sorreraren urteurrena asteburu honetan
Aurten, argi eta musika ikuskizunak berreskuratuko dira, Arriaga Antzokiaren fatxadan eta Eleiz Museoko klaustroan soinuarekin lagundutako irudien proiekzioak eginez. Bilbok, 724. urteurrena ospatuko du.
2024/06/06 - 15:54
Akordiorik gabe amaitu da Bilbobuseko enpresa batzordearen eta enpresa esleipendunaren arteko bilera
Sindikatuek diote enpresaren proposamen berriak aurrekoa okertzen duela, eta "agerikoa da enpresak ez duela prekarietatearekin amaitzeko borondaterik". Bilbobuseko langileak greba mugagabean daude apirilaren 9tik.
2024/06/05 - 16:13
Gutxieneko zerbitzua eskaini behar duten Bilbobuseko 38 autobusetatik 24 geldirik daude, "sabotajeengatik"
Bilboko alkateak arbitrajea eskatu du "herritarren aurkako" grebari amaiera emateko, eta enpresa-batzordeak "oso larritzat" jo ditu adierazpen horiek, baita Udalaren "difamazio-kanpaina" ere.
2024/05/09 - 15:25
Aburtok ziurtatu du obra egiteko lizentzia eguneratuta zutela
Bost langile zauritu dira gaur goizean Bilboko Zazpikaleetan eraikin bateko zati bat erorita. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izan da eta eraikinak azken inspekzioa iragan astean igaro zuela azaldu du.
2024/04/12 - 15:18
Juan Mari Aburtok eskerrak eman dizkie herritarrei ostegunean izandako jokabideagatik
Bilboko alkatearentzat atzoko jardunaldiaren balantzea "bikaina" da. Egun osoan "oso urduri" egon zela aitortu du, hainbeste jende zegoelako, baina "oso pozik" agertu da "azkenean dena ondo atera zela ikusita".
2024/04/12 - 14:02
Aburtok eskerrak eman dizkie bilbotarrei atzo izandako jarreragatik
Bilboko alkatearentzat atzoko egunaren balantzea "zoragarria" da. Onartu du egun osoan oso urduri egon zela hainbeste jende zegoelako, baina azkenean dena ongi atera zela ikusita "oso pozik" dagoela adierazi du.
2024/01/22 - 19:06
Aburtok uste du manifestazio "gehiegi" daudela Bilbon, eta espaloitik egitea proposatu du
Bizkaiko hiriburuko alkatearen esanetan, protestek "herritarren bizi kalitatea aldatzen dute", eta manifestazioak "beste toki batean edo espaloitik" egiteko eskatu du.
2024/01/19 - 14:35
Aburto ez da alkate lanetan izango datozen asteetan, aldaka ebakuntza egingo baitiote
Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan, Aburtok berak gaur jakitera eman duenez.
2024/01/09 - 13:58
Fiskaltzak hiru akusaturi dirua bidegabe erabiltzearen kargua kendu die Alonsotegi auzian
Horrela, fiskalak bere ondorioak eta zigor eskaerak aldatu ditu Laneder enpresako arkitektoarentzat eta bi ordezkarirentzat. Beste akusatu batentzat, akusazio guztiak atzera bota ditu eta azken txostenean absoluzioa eskatu du.
2023/12/11 - 11:04
Aburto, TAOren APParekin sortutako arazo teknikoei buruz: "Gaur bertan konponduko direlakoan nago"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eman dion elkarrizketan, Bilboko alkateak argi utzi du TAO berria irabazi asmorik gabeko zerbitzua dela. "Trafikoa arautzeko sistema bat da", esan du.