Juan Maria Aburto

2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
2023/05/19 - 09:28
Aburto (EAJ), gehiengo osotik gertu Bilbon
Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan, baina gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geratuko litzateke berriz. Bestalde, EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.
2023/04/27 - 14:30
Aste Nagusiko su artifizialen kokalekua aldatzea aztertuko du Udalak, Zazpikaleetako bizilagunen arabera
Iazko Aste Nagusian izandako suten kalteak jasan zituzten bizilagunek azaldu dutenez, lanean jarraituko dute Zazpikaleetako egurrezko eraikinen kontrako "bonbardaketa piroteknikoa" amaitzen den arte.
2023/03/31 - 18:00
Kautelazko neurriekin aske utzi dute Bilbon ustez bikotekide ohiari eraso dion gizonezkoa
Ertzaintzak ikerketa lerro berriak zabaldu ditu auzian. Bien bitartean, biktima ospitalean dago oraindik.
2023/03/31 - 14:52
Ertzaintzak ikerketa lerro berriak zabaldu ditu Bilbon emakume bati egindako erasoaren kasuan
Atzo, Deustu auzoan 58 urteko bikotekide ohiari eraso egitea eta erredura larriak eragitea egotzita atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute. Halaber, emakumeak larri jarraitzen du Gurutzetako Ospitalean erredura handien unitatean.

2023/03/28 - 11:36
Juan Mari Aburto: ''Itunak egin eta norekin egin alderdiaren eskumena da''
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Bilboko alkate eta berrauketarako hautagaiak adierazi du bere asmoa dela besteekin lan egitea eta kolaborazioa izango dela bere oinarria. EITB Focus inkestaren inguruan galdetuta, benetako inkesta bi hilabete barru izango dela esan du.
2023/03/28 - 09:00
Aburto gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke berriz Bilbon
EAJk 14 zinegotzi eskuratuko lituzke berriro, eta EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.

2023/03/23 - 10:43
Tourrak 12 milioi euro baino gehiagoko kostua izango du, eta 4,8 milioi "Euskadin inbertituko dira"
Atzera kontaketa hasi dela eta, lasterketa ziklistaren kostuez eta antolaketa erronkez mintzatu dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailea. Aburtoren esanetan, inbertitutako euro bakoitzetik 8-10 irabaziko dituzte euskal erakundeek.

2023/03/22 - 21:06
Hasi da Tourrerako atzera kontaketa
Bilboko udaletxearen parean dagoen Tissot erlojuaren botoia sakatu dute Aburto Bilboko alkateak eta Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak beste hainbat ordezkarirekin batera.

2023/02/17 - 11:18
Aburtok ukatu egin du Kale Nagusia oinezkoentzat jartzeko proiektua gelditu duela
Bilboko alkateak esan du "barneko lanean" ari direla proiektua hobetzeko. Bestalde, arduraz jokatzeko eskatu die turismoari lotutako eragileei Tourraren iritsierarekin lotuta.
2023/02/09 - 21:49
Bilboko auzitegiek epaiketa azkarrak egingo dizkiete arma zuridun erasotzaileei, baldintzak betetzen direnean
Nolanahi ere, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak gogorarazi du ezin dela "presio judiziala" areagotu, epaileek "legearen arabera" epaitu behar dituztelako kasuak.
2022/11/29 - 21:39
Elixabete Etxanobe eta Juan Mari Aburto berretsi ditu EAJk Bizkaiko eta Bilboko hautagaiak izateko
Gainera, Bizkaiko EAJren Herrialde Batzarrak Ana Otadui aukeratu du hurrengo Batzar Nagusietako balizko presidentea izateko.
2022/11/18 - 10:35
Juan Mari Aburto: "Basurtuko ospitalea erreferente gisa mantentzea da gure eskaera"
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia geldiarazi du epaitegi batek, eta, testuinguru horretan, Bilboko alkateak Basurtuko ospitalearen eta osasun publikoaren defentsa egin du.
2022/11/18 - 10:10
Juan Mari Aburto: ''Basurtuko ospitalea erreferente gisa mantentzea da gure eskaera''
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia geldiarazi du epaitegi batek, eta, testuinguru horretan, Bilboko alkateak Basurtuko ospitalearen eta osasun publikoaren defentsa egin du.
2022/11/07 - 11:10
Aburtoren esanetan Barrionuevoren adierazpenak mingarriak dira eta biktimek errespetu osoa behar dute
Bilboko alkateak kritikatu egin du Barne ministro izandakoak duen jarrera eta horren hitzek sekulako errespetu falta adierazten dutela biktimekiko adierazi du. Gaineratu duenez, guztiz mingarriak dira adierazpenak eta biktimek errespetu osoa merezi dutela esan du.

2022/11/03 - 15:51
Bilbok 663,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2023rako, marka guztiak onduta
2022koekin alderatuta ia % 5 hazi dira kontuak. Oinarrizko zerbitzu publikoetarako (saneamendua edo argiak) 314 milioi gordeko dira, eta ia 13 milioi gastatuko dira hainbat auzotan lanak egiteko.
2022/10/31 - 20:37
NBEren Local 2030 Koalizioaren egoitza ireki dute Bilbon: "2030 Agenda premia da"
Nazio Batuen Erakundeak egoitza berria ireki du Bilbon, 2030 Agendaren garapenean jardungo duen Tokiko Koalizioaren Idazkaritzarako; Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzeko bidean.

2022/10/31 - 14:24
Bilbok NBEren egoitza ireki du, 2030erako Tokiko Koalizioaren Idazkaritzarako
"Bilbo hiriari egiten zaion aintzatespena da", adierazi du gaur Radio Euskadin Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkari eta Agenda 2030erako Estatu idazkariak.
2022/10/17 - 11:47
Aburto: "Guggenheimek 500 milioi eurotik gorako ekarpena egin dio BPGari, eta inbertsioa 130 milioikoa da"
Bilboko alkatearen iritzian, Guggenheim museoak 25 urte bete dituen honetan, zenbakiokin "ziurra da duen errentagarritasun soziala".
2022/09/28 - 19:18
Aburto berriz ere aurkeztuko da EAJren Bilboko alkategaia izateko
BBBk baieztatu du Aburtoren hautagaitza aurkeztu duela EAJren Bilboko alkategaia izateko. Hauteskundeak irabaziko balitu, haren hirugarren agintaldia izango litzateke.