EAEko Justizia Auzitegi Nagusia
2023/10/18 - 10:26
Gorenak Murilloren eta Bizkaiko Aldundiko hiru langileren absoluzioa berretsi du
Horrela, Auzitegi Gorenak atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak 2021eko azaroaren 4an emandako epaiaren aurka Irune Costumerok jarritako helegitea; epai horrek baieztatu egin zuen, halaber, Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren 2020ko uztailaren 20ko erabakia.
2023/10/18 - 10:11
Albiste izango dira: Bonbardaketa ospitale batean, Illarramendiren bahiketa eta euskararen aurkako epaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/17 - 22:02
Euskararen aldeko udal politika publikoak ukatzen dituen ebazpena
Toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren aurkako ebazpena da gaur EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratutakoa. Halere, epaia ez da irmoa oraindik, eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu dezake Auzitegi Gorenean.
2023/10/17 - 17:39
Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko du udal legearen hainbat artikulu baliogabetzen dituen epaiaren aurka
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren azken epaia "politikaren judizializazioaren adibide argia" da. "Auzitegi Konstituzionala bera baino urrunago joan dira", kritikatu du.

2023/10/17 - 16:45
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu euskara lehenesten duen udal legearen hainbat artikulu
Horren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak azpimarratu du euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela. "Dudarik gabe larritasun handikoa da epai hau", salatu du.
2023/10/04 - 12:37
Santanderri zigorra berretsi diote, zorra kitatu ondoren bi pertsona berankorren zerrendetan sartzeagatik
Bizkaiko Probintzia Auzitegiko laugarren atalak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Hala ere, Auzitegi Gorenaren aurrean errekurtsoa aurkezteko aukera dute aldeek.

2023/09/27 - 18:12
Gizon bat auzipetu dute Gallartako jaietan 22 neskari, gehienak adingabeak, ukituak egiteagatik
Gertakariak ekainaren 16tik 18ra bitartean jazo ziren herriko barraketan, eta ustezko egilea behin-behineko espetxealdian dago 2023ko ekainaren 19tik.
2023/09/25 - 15:14
EAEko Auzitegi Nagusiak Euskadiko mapa judiziala egingo du beharrak lehenesteko
Era berean, euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du hainbat barruti judizialetan epaiketak euskaraz egiteko proiektu pilotu bat jarriko dela martxan.
2023/09/25 - 07:05
Astelehen honetan irekiko da urte judiziala EAEn, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia blokeatuta dagoela
BJKNk ia bost urte daramatza jardunean. Iaz, ikasturte hasierako ekitaldi horretan, Urkullu lehendakariak "sinestezintzat" jo zuen egoera, eta "alderdikeriak alde batera" uzteko eskatu zuen.
2023/07/20 - 21:33
EAEko Auzitegi Nagusiak 5 urteko zigorra berretsi dio gizon bati Bizkaian bilobari abusuak egiteagatik
Epaian, auzitegiak atzera bota du akusatuaren helegitea, eta berretsi egin du Bizkaiko Auzitegiak martxoaren 19an emandako sententzia, zeinak akusatua adingabearengandik 100 metro baino gutxiagora ez hurbiltzera behartu zuen.
2023/07/18 - 22:44
Donostiako Udal Gobernuak Basque Culinary Centerren Groseko eraikinerako lagapena onartu du
Astelehenean Uliako auzo Elkarteko bizilagunek helegitea aurkeztu zuten Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusian operazioa ahalbidetzen duen hirigintza planaren aurka. Gros auzoan dagoen inguru berde honi beste erabilera bat ematea eskatzen dute. Eraikin berriko lanak azaroan hastea aurreikusi dute.
2023/07/05 - 14:06
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du ostalarien errekurtsoa Jaurlaritzaren pandemia garaiko neurrien aurka
2021eko Gabonetan, omikron aldaeraren agerraldi betean, ezarri zituzten murrizketak. Auzitegiaren arabera, neurriok "justifikatuta" zeuden, eta ostalaritza elkarteek ez dute horren kontrako "froga nahikorik aurkeztu". Epaia ez da irmoa, eta ostalariek Auzitegi Gorenera jo dezakete.

2023/06/16 - 14:22
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin ditu ertzainek Legebiltzarraren aurrean egindako protestak
Administrazioarekiko Auzien Salaren esanetan, Ertzaintzako zuzendariak agenteen elkarretaratzeak Eusko Legebiltzarraren aurrean mugatzeko emandako aginduak ez zuen datu objektibo nahikorik jasotzen manifestaziorako oinarrizko eskubidea mugatzeko.

2023/06/13 - 20:20
EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du ertzainen protestak murrizten zituen Ertzaintzaren agindua
Auzitegiak arrazoia eman die protestan ari diren ertzainei. Ertzaintzaren ebazpenak Gasteizko tranbiaren zerbitzua etetea edo zarata egitea galarazi zien.

2023/06/06 - 12:12
Indarkeria matxistaren mehatxupean dauden emakumeen arriskua etengabe ebaluatzea babestu du Subijanak
Gainera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen iritziz, "zentzuzkoa" izan daiteke kasurik muturrekoenetan behin-behinean espetxeratzea.
2023/05/24 - 19:37
EAEko Justizia Administrazioko greba bertan behera utzi dute ELAk eta LABek
Gasteizko, Bilboko eta Donostiako justizia-jauregietan egindako batzarretan aurreakordioa berretsi dute. Horrek % 13ko igoera ordaindua ekarriko du, eta soldatak EAEko Administrazio Orokorreko langile homologatuen taulekin parekatzea.
2023/05/16 - 10:07
Albiste izango dira: Elikaduraren etorkizuna, trantsizio energetikoa eta epaileen greba aurreko azken bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/10 - 16:14
Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuak Basurtun jarraituko du, EAEANk Osakidetzaren errekurtsoa ezetsi ostean
Hala, Bihotzeko Kirurgia zerbitzuak Basurtun jarraituko du epai irmoa izan arte. Osakidetzaren arabera, epaiak ez du ezer aldatzen, ez diolako mamiari heltzen.
2023/05/10 - 14:33
"Mobilizazio soziala" eskatu du Kontseiluak, euskararen aurkako "olatu erreakzionario larria" salatzeko
Manifestazio baterako hitzordua jarri dute: azaroaren 4an, Bilbon. Hizkuntza-eskubideen alde dauden herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia, "euskararen biziberritze prozesua arriskuan" dagoela ohartaraziz. "Elkarrekin eragiteko ordua da, desadostasuna kalean erakustekoa", esan dute.

2023/05/10 - 12:05
Bidesariak kamioientzat: eta orain, zer?
EAEko Auzitegi Nagusiak ontzat eman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak kamioiei ezarritako bidesariak. Urtarrilean sartu ziren indarrean, Bizkaikoekin batera.