Justizia unibertsala
2025/09/05 - 13:41
Fiskal nagusia, Gorenean: "Justizian eta egian sinesten dudalako nago hemen"
Epaileen eta fiskalen elkarte nagusiek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batzuek ekitaldi horretara ez joateko eskatu zioten, sekretuak ezagutarazteko delitu batengatik auzipetuta dagoelako, epaiketaren atarian.
2025/08/01 - 19:30
Etxean betetzeko 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari
Gainera, 3.400 milioi peso kolonbiarreko (822.000 dolar) isuna ezarri diote, eta zortzi urte baino gehiagorako inhabilitatu dute eskubide eta funtzio publikoak gauzatzeko.
2025/03/31 - 12:53
Gasteizek eta Barakaldok epaile plaza bana gehiago izango dute emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko
Justiziaren eraginkortasunari buruzko legearen arabera, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek izapidetuko dituzte, urritik aurrera, sexu-indarkeriako kasu guztiak, eta ez bikotearen esparruan gertatzen direnak bakarrik, orain arte gertatzen zen bezala.
2025/02/07 - 20:16
Zer da eta nola funtzionatzen du Nazioarteko Zigor Auzitegiak?
2002an sortu zenetik Hagan egoitza duen auzitegia da, eta gerrako krimenen, gizateriaren aurkako krimenen, genozidioen eta erasoen arduradun nagusiak ikertzen eta epaitzen ditu.
2024/05/24 - 23:11
Israelek ez dio Justizia Auzitegiaren aginduari jaramonik egin, eta Gazaren aurkako erasoei eutsi die
Auzitegiak Rafahko erasoaldia "berehala" gelditzeko exijitu dio Israeli. Netanyahuren Gobernuak ziurtatu du ez duela "Palestinako biztanleria zibila suntsitzera eraman dezakeen operazio militarrik egin, ezta egingo ere". Gazako Zerrendan hildakoak gutxienez 35.857 dira dagoeneko.
2024/05/24 - 20:17
Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli agindu dio eten dezala Rafahko erasoaldia
Gainera, Hagako Auzitegiak Israeli galdegin dio "neurri eraginkorrak" har ditzala, ikerketa batzorde eta erakundeek Gazako Zerrendara trabarik gabe sartzeko aukera izan dezaten, genozidio salaketak ikertze aldera. Netanyahuk segurtasun taldea deitu du.
2024/05/24 - 07:00
Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 15:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/05/23 - 13:51
Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko erabakia bihar jakinaraziko du Nazioarteko Auzitegiak
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 13:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/02/20 - 22:59
Diputatuen Kongresuak justizia unibertsala berreskuratzeko lehen urratsa eman du
PSOEk, Sumarrrek eta Espainiako Gobernuaren bazkideek babestu egin dute ekimena, Mariano Rajoyren Gobernuak 2014an egindako murrizketek Espainiako jurisdikzio unibertsala lurperatu zutela iritzita.
2023/09/15 - 21:14
Espainiako Justiziaren aurrean deklaratu duen frankismoaren lehen biktima: "Inpunitatearen horma hautsi da"
Era berean, aurreneko aldiz Espainiako Gobernuak aurten abian jarri duen Giza Eskubideen eta Memoria Demokratikoaren Salako fiskalak hartu du parte auzian. Julio Pachecok salatu du Brigada Politiko-Sozialeko poliziek torturatu egin zutela 1975ean.
2023/04/01 - 00:48
Julian Assangeren estradizioak "kazetaritzaren etorkizuna" mehatxatzen du, haren emaztearen arabera
Stella Assange abokatuaren arabera, bere senarrak 175 urteko kartzela-zigorrari aurre egin diezaioke, AEBko Armadak egindako "gerra krimenak, zibilak hiltzea barne, zehatz-mehatz azaltzeagatik".

2023/03/18 - 18:50
Hagako Auzitegiko fiskalak salatu du errusiako familiei adopzioan eman dizkietela milaka haur ukrainiar
Errusiak zilegitasunik ez dio aitoren Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiari baina fiskaltzak uste du atxiloketak gauzatu daitezkeela. Putinekin batera jomugan jarritako Maria Alekseievna Lvova-Belova Errusiako haurtzaroaren arduradunak ihardetsi du "lana ondo bete izanaren seinale” direla atxiloketa

2023/03/12 - 19:13
Milioi erdi herritar bildu dira Israelgo historian izandako protesta jendetsuenean
Tel Aviv hiriburua erdigune izanda, hiri nagusienetan manifestazioak egiten ari dira herritarrak azken asteetan, Benjamin Netanyahuren Gobernu berriak sustatutako erreforma judizialaren aurka.
2022/12/17 - 14:06
"Eskuin politiko eta judizialaren estrategia kolpista gaiztotu egin" dela salatu du Ione Belarrak
Auzitegi Konstituzionalaren erreforma behin-behinean bertan behera geratzeko balizko aukeraren harira, "legea eta konstituzio-ordena defendatzeko" beharrezkoak diren ekintzak hartzeko eskatu dio Podemoseko buruzagiak eta Eskubide Sozialerako ministroak Espainiako Gobernuari.