Kanariak
2025/03/19 - 09:00
Horrela geratuko da adingabeen banaketa, autonomia erkidegoka
Banaketak biztanleriari, errentei eta langabeziari erreparatuta egin dira, harrerako plazetan aldez aurretik egindako ahaleginaz gain.
2025/03/19 - 08:51
Albiste izango dira: Adin txikiko migratzaileen banaketa, Israelen bonbardaketak Gazan eta Trump - Ukraina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/19 - 08:35
Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa aztertuko dute gaur Gasteizen
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren taldea Kanarietako Gobernuaren ordezkariekin bilduko da gaur Gasteizen, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketa ekitatiboa arautzen duen dekretua aztertzeko.
2025/03/18 - 14:59
Espainiako Gobernuak, Juntsekin, lortu du 4.000 adin txikiko migratzaile erkidegoen artean banatzeko akordioa
Ministroen Kontseiluak baiezkoa eman dio Espainiako Atzerritarren Legearen erreformari, eta horren arabera banatuko dira Kanarietan dauden adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean.
2025/03/18 - 14:00
Adin txikiko migratzaileen banaketarako akordioa "pauso positiboa da", Eusko Jaurlaritzaren iritziz
Euskadik eta Kanariek landutako proposamena dago Junts eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioaren oinarrian. Hala ere, ez du jasotzen Euskadi "iparraldeko muga" izango denik.
2025/03/18 - 12:40
PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean
Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
2025/02/26 - 23:57
Zerga Politikako Kontseiluak erkidegoen zorra barkatzea onartu du, PPren kontseilariak alde egin arren
Behin proposamena onartuta, Ogasun Ministerioak aldebiko bilerak abiatuko ditu erkidegoekin, zorren kopurua eta ezaugarriak "zehatz-mehatz" finkatzeko, eta, aldi berean, elkarrizketan hasiko dira talde parlamentarioekin, lege organikoa onartzeko.
2025/02/24 - 17:55
Erkidegoei 83.252 milioiko zorra barkatzea proposatu du Moncloak: Andaluzia eta Katalunia, onuradunenak
Tartean ez daude EAE eta Nafarroa, ez baitaude erregimen komuneko sisteman. Datorren asteazkeneko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan aurkeztuko du proposamena Espainiako Gobernuak.
2025/02/07 - 19:50
Zapo abisal bat begiztatu dute egun-argiz Tenerifeko kostaldetik gertu
Egun-argiz eta itsas azalean ikusi den lehen zapo abisala izan liteke Tenerifen begiztatutakoa. Harrapakari hau itsas hondoan bizi ohi da, 200 eta 2.000 metro arteko sakoneran.
2025/02/07 - 14:43
Espainiako Gobernuak eta Kanarietakoak ia prest dute migratzaile adingabeak banatzeko akordioa
Espainiako Gazteria eta Haurtzaro ministroak aurreratu duenez, banaketarako irizpideek erkidegoen biztanleria edo errenta hartuko dituzte kontuan, besteak beste. Nerea Melgosa sailburuaren ustez, ituna "berri ona" da, ezarritako irizpideak "politikoak barik teknikoak" baitira.
2025/01/16 - 12:12
Gutxienez 50 pertsona hil dira itsasoan, Kanarietara zihoan kaiuko bat hondoratuta
Caminando Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakundeak azaldu duenez, urtarrilaren 2an Mauritaniatik abiatu zen kaiukoa eta Marokoko agintariek 36 pertsona erreskatatu dituzte ontzitik.
2025/01/09 - 14:31
Pradalesen ustez, ''aurrerapausoa'' da adin txikiko migratzaileak banatzeko lortutako akordioa
Espainiako Gobernuak eta Kanarietakoak izandako bileraren emaitza positiboa izan da lehendakariaren ustez, "elkartasuna, oreka eta baliabideak" izango dituen eredu bat sortzeko lege dekretua osatzea adostu dutelako.
2025/01/09 - 11:38
Espainiako eta Kanarietako Gobernuek 10 egunetako epea eman diote elkarri adingabeen banaketa konpontzeko
Imanol Pradales lehendakariaren arabera "albiste ona" da eta "aurrerapauso nabarmena". "Ondo goaz, norabide positiboan", gaineratu du.
2025/01/04 - 17:07
Kanarieetara bi ontzitan zihoazen 110 pertsona erreskatatu ditu Itsas Salbamenduak Marokoko uretan
Bestalde, Guardia Zibilak gazte migratzaile baten hilotza aurkitu du gaur Ceutan. Hegatsak eta neoprenoa zeramatzan soinean.
2025/01/02 - 23:33
Espainiak 2024an "legez kanpokotzat" jotzen dituen ia 64.000 pertsona migratzaile Estatura iritsi direla dio
Hala ere, azken hamar urteetan, Espainiako Estatura iritsi diren pertsona migratzaileen % 94k modu legalean edo arautuan egin dute bidea, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak joan den urrian azaldu zuenez.
2025/01/02 - 15:10
Euskadik eta Kanariek elkartasuna eta erantzunkidetasuna eskatu dute adingabeen banaketan
Pradalesek eta Clavijok banaketa "orekatua, koordinatua eta bidezkorako" deia egin die gainontzeko Erkidegoei, txosten ekonomiko batekin batera.
2025/01/01 - 20:05
Bi pertsona hil dira 2025ean Kanaria Uharteetara iritsi den lehen ontzian
Ontzia Las Galletasera, Tenerifeko hegoaldera, iritsi da, herritarren, bainularien eta turisten begiradaren aurrean. Guztira, 60 pertsona migratzaile heldu dira urteko lehen ontzian. Hildakoetako bat, itxuraz, adingabea da.
2024/12/29 - 20:41
Hierrora iritsitako ontzi bateko 7 patroi atxilotu dituzte, bidaian 4 migratzaile hil zituztelakoan
Migratzaileetako batzuk kexatu zirelako hil zituzten, gainerako bidaiariak izutzeko. Gambiatik atera zen ontzia, eta Bassoulen (Senegal) gelditu zen, Kanaria uharteetara heldu aurretik. Hain zuzen ere, geldialdi horretan igo ziren ontzira migratzaile gehienak.
2024/12/29 - 18:27
Itsas Salbamenduak 65 pertsona erreskatatu ditu Hierron eta 76 Balear uharteetan
Guztira ia 1.000 pertsona zeramatzaten 12 ontzi erreskatatu dituzte asteburuan Kanarietan. Balear uharteetan erreskatatutako pertsonetatik lau ospitalera eraman dituzte, hipotermia sintomak baitzituzten.
2024/12/26 - 21:59
Aurten, egunean ia 30 pertsona migratzaile hil dira itsasoan Kanaria Uharteetara ailegatu nahian
2024a pertsona migratzaileen iritsiera eta heriotza gehien izan den urtea izan da Kanaria Uharteetan. Adituek diotenez, munduko migrazio-bide hilgarriena eta arriskutsuena da.