Kanariak
2024/12/26 - 19:38
525 migratzaile baino gehiago iritsi dira Kanariar Uharteetara 24 ordu pasatxoan
Alfonso Cabello Kanarietako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, uharteetara 45.000 migratzaile baino gehiago heldu dira 2024an, aurreko urtean baino 5.000 gehiago.
2024/12/25 - 19:57
Sei kaiuko iritsi dira Kanariar Uharteetara Eguberri egunean
Guztira, 324 migratzaile iritsi dira gaur Kanarietara sei kaiukotan. Itsas baldintzek, metro eta erdi baino gehiagoko olatuekin, kaiukoetako bateko bidaiariak erreskatatzea eragotzi dute, eta Arguineguingo portura eraman dituzte.
2024/12/13 - 20:28
Presidenteen Biltzarra: Akordio gabe baina "itxaropenarekin" migratzaile adingabeen banaketari dagokionez
Lehendakariak eta Kanarietako presidenteak migratzaile adingabeen banaketa berezia eskatu dute, eskualdearen arabera. Pradalesen esanetan, proposamenak ez du "arbuio zuzenik" izan, eta horrek "itxaropena" pizten du.
2024/12/13 - 08:32
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/12 - 21:26
EAEk eta Kanariar Uharteek adingabe atzerritarren banaketa ''ekitatiboa, orekatua eta solidarioa'' eskatu dute
Hori gauzatzeko, espainiar Estatuan pertsona horien banaketa arautuko lukeen dekretu bat bultzatzearen alde agertu dira. Imanol Pradalesek Santanderko Presidenteen Konferentzian planteatuko du Euskadi "iparraldeko mugatzat" hartzea Kanariak "hegoaldeko mugatzat" hartzen diren bezala.
2024/12/12 - 21:03
Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak adingabe migratzaileen "bidezko" banaketa bat eskatuko dute
Bi gobernuek inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute ostiraleko Presidenteen Konferentzian, eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei.
2024/12/12 - 19:51
Lehendakariak Kanariar Uharteetako presidentea hartu du Ajuria Enean
Imanol Pradales lehendakariak Fernando Clavijo Kanaria Uharteetako presidentea hartu du Ajuria Enean, migrazio arloan dituzten jarrerak bateratzeko asmoz. Izan ere, ostiralean egingo den konferentziara adin txikiko migratzaileen banaketari buruzko proposamen bateratua eraman nahi dute.
2024/12/12 - 08:40
Albiste izango dira: EITB Maratoia, Pradales - Clavijo bilera eta EAEko aurrekontuen negoziazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/12 - 06:00
Pradales Kanaria Uharteetako presidentearekin bilduko da gaur, migrazioaren gaian jarrerak bateratzeko
Kanariak hegoaldeko muga diren bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrerantzean iparraldeko muga izatea eskatuko du lehendakariak datorren ostiralean egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentzian. Halaber, baliabide gehiago eskatuko ditu igarobidean dauden migratzaileak artatzeko.
2024/12/11 - 14:16
Pradales Kanarietako presidentearekin bilduko da ostegunean, migrazioaren gaian jarrerak bateratzeko
Kanariak hegoaldeko muga diren bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrerantzean iparraldeko muga izatea eskatuko du lehendakariak datorren ostiralean egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentzian. Halaber, baliabide gehiago eskatuko ditu igarobidean dauden migratzaileak artatzeko.
2024/12/05 - 17:38
Akordiorik gabe amaitu da Espainiako Gobernuak eta PPk adingabe migratzaileen harrerari buruz egindako bilera
Espainiako Gobernuak uste du irtenbidea Atzerritarrei buruzko Legearen 35. artikuluaren erreforma dela, autonomia-erkidegoek adingabe horiek hartu behar izan ditzaten; PPk, berriz, migrazio-politikari buruzko eztabaida sakonagoa mahai gainean jartzeko eskatu dio Gobernuari.
2024/11/02 - 23:55
841 pertsona migratzaile iritsi dira 24 ordutan Lanzarote eta Hierrora, hamairu ontzitan
73 emakumeak dira eta 31 adingabeak. Gainera, Itsas Salbamendua beste bi kaiukoren bila abiatu da larunbat gauean, Hierroko uhartetik hegoaldera, horietako bat 200 miliara, zortzi pertsonareki, eta 90 miliara zegoen beste bat.
2024/10/21 - 00:33
Kaiuko batean zihoazen 231 pertsona erreskatatu dituzte Kanaria Uharteetan
Horietatik hamalau emakumeak dira eta hiru, adin txikikoak. Kanaria Handiko porturaino atoian eraman dute egurrezko ontzia eta han artatu dituzte erreskate taldeek eta osasun langileek. Aurten Kanaria Handiara ontzi bakarrean iritsi den pertsona kopuru handiena da.
2024/10/13 - 16:21
Bi kaiukotan zihoazen 293 pertsona erreskatatu dituzte Hierrotik gertu
207 pertsona erreskatatu dituzte ontzi batean, Hierrotik 86 kilometrora, eta 86, berriz, beste batean, Hierrotik 22 kilometrora. Restingan lehorreratu dituzte guztiak, eta hiru pertsona ospitaleratu dituzte, osasun arazoak baitzituzten.
2024/10/05 - 18:33
PPk bertan behera utzi ditu migrazioaz hitz egiteko Espainiako Gobernuarekin izan behar zituen elkarrizketak
Hala, astelehen honetan ez da batzartuko Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin.
2024/09/29 - 13:03
Ez dute espero Hierroko kaiukoa iraulita desagertu zirenen gorpuak asteartera arte aurkitzea
Hala ere, gaur bilaketa lanei ekin diete berriro desagertu ziren 54 pertsonak bilatzen jarraitzeko. Bederatzi pertsona hil ziren ezbeharrean.
2024/09/28 - 21:56
Bederatzi pertsona hil eta 48 desagertu dira Hierrotik gertu kaiuko bat irauli ondoren
90 pertsona zihoazen kaiukoan ezbeharra izan denean. Erreskate taldeak laguntzera joan direnean, urduri jarri dira bidaiariak, eta asko zutitu direnean, irauli egin da.
2024/09/20 - 21:14
Justiziak bertan behera utzi du etorkin adingabeak artatzeko Kanarietako Gobernuaren protokoloa
Kanarietako Gobernuak argitaratutako protokoloaren arabera, adingabeen tutoretza, hasiera batean, Estatuari dagokio, eta ohartarazi du ez dituela bere harrera-zentroetan onartuko, behar bezala identifikatuta iristen ez badira.
2024/09/03 - 13:13
Moncloaren gaineko presioa handitu du Kanarietako gobernuak, etorkin adin txikikoak artatzeari uko eginez
Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak "herrialde mailako irtenbidea" eskatu dio Gobernu zentralari, eta bere erabakia justifikatu du argudiatuz adingabeak "ez daudela abandonatuta", erreskatatzeaz arduratu diren Estatuko erakundeen zaintzapean baizik.
2024/09/03 - 13:07
Estebanek uste du Estatuak betebeharrak dituela Kanarietan
Horregatik, ulertu egin du bertako Gobernuaren erreakzioa, baina PPri leporatuz ez duela lagundu. EAJren bozeramaileak "Estatu osoan gogoeta egitea" eskatu du, migratzaileen iritsiera antolatzeko.