Kanariak
2023/08/19 - 17:14
Suteek kontrolik gabe jarraitzen dute Tenerifen eta dagoeneko 5.000 hektarea erre dira
Gaurko eguraldia dela eta, gainera, egoerak okerrera egingo duela uste dute: Haizeak gogor joko du eta tenperatura altua izango da. Imanol Zuaznabar barkaldoko geografo eta argazkilariarekin hitz egin du EITBk eta etsita agertu da. 4.500 pertsonak utzi behar izan dute jada euren etxea.
2023/08/18 - 10:56
Tenerifeko suteak kontroletik kanpo jarraitzen du
Tenerifeko baso-suteak uharteko zortzi udalerritako 3.273 hektarea kaltetu ditu, baina sua itzaltzeko lanetan abian jarritako defentsa-lerroetako batzuk ondorioak izaten hasi dira.
2023/08/17 - 16:34
60 migratzaile baino gehiago hil dira Senegaldik atera eta Kanarietara zihoan kaiuko batean
Ia 40 egun noraezean ibili ondoren oso egoera larrian, Cabo Verdetik 240 kilometrora aurkitu zituen astelehenean arrantza-ontzi espainiar batek. Bizirik atera diren 38 lagun horiek kontatu diete euren istorioa arrantzaleei, eta bidean 60 bat lagun hil direla aitortu ere.
2023/08/17 - 16:24
Atzo piztutako suteari aurre egin ezinik jarraitzen dute Tenerifen
Itzaltze-lanak oso zailak gertatzen ari dira, oso eremu malkartsua delako, eta dagoeneko suak eragindako kea hiriburura eta uharteko hainbat bazterretara zabaldu da. Kanarietan aspaldian izandako suterik zailena dela azaldu dute agintariek.
2023/08/16 - 14:33
Lau herri hustu eta bi errepide itxi behar izan dituzte Tenerifen, sute baten ondorioz
Gaur goizaldean Tenerifen piztutako baso-suteak indar handia du eta sua itzaltzea oso zaila da, lurraren orografia dela eta, Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak jakitera eman duenez.
2023/08/13 - 13:10
Kanariar Koalizioak EAJ Kongresuko Mahaiko buru izatea proposatu du
Fernando Clavijo Kanarietako Gobernuko presidente eta Kanariar Koalizioa alderdiko buruak EAJ Kongresu berriaren buru izatea proposatu du. Hala adierazi du 'La Vanguardia' egunkarian egindako elkarrizketa batean, non esan duen gustatuko litzaiokeela organoa "nazionalista batek" zuzentzea.
2023/08/08 - 23:12
Indarkeria matxistak hiru emakume hil ditu 24 ordutan Espainiako Estatuan
Lehen hildakoa 27 urteko emakume bat da; senarrak lepoa moztu zion astelehenean, Almerian. Gaur beste bi emakume hil dituzte bikotekideek: 32 urteko bat Kordoban eta 91 urteko bat Tenerifen.
2023/07/16 - 17:01
La Palmako suteak 4.600 hektarea erre ditu ordu gutxian
La Palmako Puntagorda herriko sutea ez dute lortu kontrolatzea oraindik, bertako agintarien arabera egoerak zertxobait hobera egin badu ere. Ehunka langile ari dira sugarrak itzaltzeko lanetan. 4.600 hektarea baino gehiago eraman ditu dagoeneko aurretik ostiral gauean sortu zen suteak.
2023/07/15 - 21:38
Kontrolik gabeko sute batek 4.500 hektarea erre ditu dagoeneko La Palmako ipar-mendebaldean
Gutxienez 2.000 pertsona ebakuatu dituzte, eta 13 etxebizitza erre dira. "Herritar askok ez du etxea utzi nahi", ohartarazi du Kanarietako presidenteak, eta erantzukizunez jokatzera deitu du.
2023/07/02 - 13:24
Gutxienez 51 pertsona migratzaile hil dira Kanarietara bidean izandako hondoratze batean
Walking Borders elkarteak salatu duenez, hildakoen artean 11 emakumezko eta hiru haur daude. Migratzaileak zeramatzan ontzia Marokotik irten zen, eta zortzi egun eman zituzten itsasoan noraezean, hondoratu zen arte.
2023/06/04 - 13:39
Bost ontzitan zihoazen 230 migratzaile baino gehiago erreskatatu dituzte Kanarietatik gertu
Azken orduetan erreskatatu dituzten pertsonen artean, emakumeak eta haurrak daude. Lehorrean, Kanarietako Larrialdi Zerbitzuko (SUC) osasun-langileek eta Gurutze Gorriko boluntarioek lagundu zieten erreskatatutako migratzaileei.
2023/05/29 - 09:16
PPk irabazi ditu udal hauteskundeak Estatuan, eta autonomia gehienetan gobernatu ahalko du
PSOE Gaztela-Mantxan eta Asturiasen nagusitu da berriro, baina Kanarietan eta Extremaduran lehen indarra izan bada ere, eskuinaren batuketak agindu ahalko du.
2023/05/13 - 12:23
Penintsulara bidaiatzeko migratzaileei dokumentazio faltsua saltzen zien talde kriminal bat desegin dute
Guztira, zazpi pertsona atxilotu dituzte. Kanarietara pateratan heldutako migratzaile adingabeen egoera ahulaz baliatuta, dokumentazio faltsua eskaintzen zieten, dirutzaren truke, Espainiako eta Europako hainbat puntura bidaiatu ahal izateko.
2023/04/15 - 14:12
Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira emakume baten hilketa, Fuerteventuran
Gizonezko bat eta emakume bat, biak turista atzerritarrak, hilda aurkitu zituzten, indarkeria zantzuekin, Pajarako hotel batean.
2023/04/10 - 19:19
2.500 migratzaile erreskatatu dituzte asteburuan, Europar Batasuneko kostaldera iristen saiatzen ari zirela
2.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneoan, Italiako agintarien arabera, eta ia 500 migratzaile iritsi dira Espainiako kostaldera.
2022/12/02 - 15:31
Kanariar Uharteak dira datozen egunez gozatzeko helmuga arrakastatsuena
Bidaia agentzietan esan digute pandemia aurreko datuak gainditu dituztela egun hauetan. Gaur Loiuko aireportutik 151 hegaldi daude programatuta. Zubia amaitu arte 1.300 baino gehiago.
2022/10/18 - 14:39
Salvador Alba epaile ohia kartzelan sartu da ustelkeriagatik ezarritako zigorra betetzeko
Auzitegi Gorenak sei urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi zion, eroskeria, prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzeagatik.
2022/09/26 - 10:54
Hermine ekaitz tropikala ahuldu da, baina Kanariar Uharteek abisu laranjari eusten diote
Kanarietako mendebaldeko uharteetan metro koadroko 100 litrorainoko prezipitazioak izango dira gaur ere 12 ordutan. La Palman, esaterako, 70 km/h-ko haize boladak espero dituzte gaurko.
2022/09/25 - 19:22
Depresio tropikal batek 165 litro metro karratuko utzi ditu Kanarietan 24 orduan
Tenerife Iparraldetik Loiura 14:40ean iritsi behar zen hegaldi bat bertan behera geratu da eguraldi txarraren ondorioz. Prezipitazio handiak izaten ari dira artxipelago osoan, baina bereziki Kanaria Handian, La Palmako ekialdean eta El Hierron.
2022/09/25 - 16:39
Alerta mailarik gorenean jarraitzen dute Kanariar uharteetan prezipitazio handiengatik
Kanariar artxipielagoa alerta laranjan eta alarma gorrian dago euriagatik. Hermine ekaitz tropikalak indarra galdu eta depresio bilakatu den arren, kalteak utzi ditu, hala nola uholdeak, lur jausiak, eta zenbait errepide moztuta.