Kantabria
2020/05/06 - 01:33
Larrialdietako zuzendariak dimisioa eman du, konfinamendua urratzeagatik salatuta
Jon Sanchez, Osakidetzako Larrialdietako zuzendaria bera, apirilaren 21ean salatu zuen Castro Urdialeseko Udaltzaingoak, bigarren etxera joan ostean. Jaurlaritzak dimisioa onartu du.
2020/05/05 - 22:26
Osakidetzako larrialdietako zuzendaria salatu dute konfinamendua urratzeagatik
Kantabrian duen bigarren etxera joan zen. Nekane Murga Osasun sailburuak esan du Sanchezek azalpenak eman arte ez dutela inolako neurririk hartuko.
2020/04/10 - 18:19
Antxoaren bila abiatuko dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak apirilaren 20an
Kanpaina berrabiaraztea erabaki dute, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.
2020/04/03 - 00:19
Berriz ireki dute A-8 autobidea Bilbon, kamioi baten sutea itzali ondoren
Ibilgailuaren gidaria kea arnastuta intoxikatu da eta bertara joandako anbulantzia bateko osasun-langileek artatu dute.
2020/03/19 - 15:52
Ezohiko egoera Laredon, San Jose zubiaren bezperan
San Jose zubiaren atarian bizkaitar ugarik bertaratzeko asmoa eduki arren, koronabirusak ezerezean utzi ditu jendearen planak.
2020/03/14 - 16:46
5.753 koronabirusa kasu daude jada Espainiako Estatuan, eta 136 hildako
Atzotik 1.544 kutsatu gehiago daude. Aitzitik, balantzaren beste aldean, Osasun Ministerioak iragarri du 517 pertsona sendatu direla.
2020/02/17 - 15:13
Bizkaiko, Nafarroako eta Kantabriako etxeetan lapurtu zuen talde bat desegin dute
Taldeko lau ustezko kideak atxilotu eta kartzelatu dituzte. Guztira, 10 lapurreta egotzi dizkiete, tartean Derion (Bizkaia) egindako bi eta Berriobeitin (Nafarroa) egindako hiru.
2020/02/14 - 17:37
Santi Cocaren heriotzarekin zerikusia dutelakoan espetxeratutako bost gazte, aske
Bakarra geratu da kartzelan. Adingabe donostiarra ospitalean hil zen, bi egun koman eman ondoren. Borrokaldi batean larri zauritu zuten 2019ko apirilaren 26an.
2020/01/13 - 12:05
Parke bat aparkaleku baten gainean hondoratu da, Santanderren
Gema Igual Santanderreko alkateak adierazi duenez, gertaeraren orduan garajeetan inor ez zegoela uste dute.
2020/01/13 - 10:16
Santanderreko parke bat behera etorri da urbanizazio baten aparkalekuaren gainean
Asteleheneko 06:30 aldera jazo da. Oraingoz, ez dute jakinarazi biktimarik dagoen, baina Gema Igual alkateak aurreratu du balitekeela ez egotea.
2020/01/10 - 11:24
Hamahiru ibilgailuk elkar jo dute A-8 autobidean, Kantabria eta Bizkaia artean
Istripua 07:20an gertatu da A-8ko 144. kilometroan, Bizkaiko noranzkoan, Mioño parean. Zorionez, inor ez da zauritu istripuean.
2019/11/21 - 21:42
Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskatatu dute Kantabriako hondartza batean
26 urteko gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean. Bihotza geratu egin zaio, eta berriro martxan jartzea lortu badute ere, egoera kritikoan eraman dute ospitalera.
2019/11/18 - 11:16
Grafitigile talde bat atxilotu dute, bat Barakaldon, 2.000 bagoi kaltetzeagatik
Lau atxilotuak 26 eta 28 urte arteko hiru gizon eta emakume bat dira. Eragin duten kalte ekonomikoa sei milioi eurotik gorakoa dela uste du Guardia Zibilak.
2019/11/06 - 14:52
EAEko eta Kantabriako etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute
Balio gutxiko gauzak ez ezik, bitxiak, dirua eta gailu elektronikoak ere osten zituzten.
2019/10/23 - 22:47
Ibaiek gainezka egin dute Kantabrian
Denboralea Mediterraneotik kantauri aldera iritsi da eta Kantabriako hainbat puntutan ibaiek gainezka egin dute eta lubiziak ere izan dira.
2019/10/04 - 16:13
Emakume bizkaitar bat eta haren alaba hil dira Laredon, sute batean
Derion jaiotako 49 urteko emakume bat eta zazpi urteko alaba hil dira ostiral goizaldean Laredon (Kantabria), haien etxean izandako sute batean.
2019/10/04 - 13:49
Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba hil dira Laredon, sute batean
Neskatoa Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumeak bihotz-biriketako geldialdia izan du, eta medikuek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
2019/10/03 - 15:09
Castro Urdialesen aurkitutako burua apiriletik desagertuta zegoen bilbotarrarena da
Haren bikotekideari behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa ezarri dio epaileak, kautelazko neurri gisa. Bitartean, desagertuaren gorpuaren bila jarraitzen dute.
2019/10/01 - 18:47
Kartzelatu egin dute Castro Urdialesko buruaren harira atxilotutako emakumea
Baliteke biktima Bilbon lan egin zuen eta otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea.
2019/10/01 - 14:46
Castro Urdialesko buruaren harira atxilotutakoa epailearen aurrera eraman dute
Baliteke biktima otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea.