Kantabria
2020/06/10 - 16:10
Astelehenean EAEren eta Kantabriaren arteko joan etorria berreskuratu nahi du Urkulluk
EAEren eta Nafarroaren arteko mugikortasun librea ere nahiko luke Urkulluk eta horretarako Maria Chivite presidentearekin hitz egiteko asmoa azaldu du.
2020/06/09 - 19:19
Eusko Jaurlaritzak ez du Kantabriarekiko mugikortasuna atzeratzeko asmorik
Basurtun eta Txagorritxun COVID-19aren agerraldiak detektatu izanak ez du aldatuko ekainaren 15eko data. Nafarroak ez du oraindik argi adierazi EAErekiko komunikazioa berreskuratzeko borondatea.
2020/06/07 - 21:32
Euskadiren eta Kantabriaren arteko mugikortasuna ziurtzat jo du Revillak
Euskadik eta Kantabriak eskaera ofiziala egingo diote Espainiako Osasun Ministerioari datorren asteartean, mugikortasun hori "funtsezkoa baita eskualdeko turismorako".
2020/06/07 - 16:17
Zeharo aldatuko dira Nojako eta Ezcarayko errealitateak euskal mugen irekierarekin
Turismotik bizi diren bi herri hauetan, batez ere merkatari eta ostalariek nabarituko dute aldea.
2020/06/07 - 16:08
Nafarroa, Kantabria eta Errioxaren arteko mugikortasuna adostea eskatu du Urkulluk
EAEko, Nafarroako, Kantabriako eta Errioxako erkidegoen arteko herritarren mugikortasun librea adosteko deia egin du Iñigo Urkullu lehendakariak igande honetan, bilera telematikoan.
2020/06/07 - 15:05
Nafarroa, Kantabria eta Errioxaren arteko mugikortasuna adostea eskatu du Urkulluk
Herritarren zirkulazio librea adostu nahiko luke lehendakariak erkidego mugakideen presidenteekin, ekainaren 15etik aurrera normaltasun berria abiatzeko helburuz.
2020/06/03 - 21:36
Euskadi eta Kantabriaren arteko mugak zabaltzea ezinbesteko ikusten du Revillak
Urkullu lehendakariaren eskaerarekin bat egin eta Kantabriaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko mugak irekita nahi ditu astelehenetik aurrera.
2020/05/17 - 21:55
Ertzainburu bati isuna jarri diote Castron, konfinamendua ez errespetatzeagatik
Sestaoko ertzain etxeko burua duela bi aste harrapatu zuen Guardia Zibilak Kantabrian, bajan egonda eta kotxe ofizialarekin zihoala.
2020/05/06 - 01:33
Larrialdietako zuzendariak dimisioa eman du, konfinamendua urratzeagatik salatuta
Jon Sanchez, Osakidetzako Larrialdietako zuzendaria bera, apirilaren 21ean salatu zuen Castro Urdialeseko Udaltzaingoak, bigarren etxera joan ostean. Jaurlaritzak dimisioa onartu du.
2020/05/05 - 22:26
Osakidetzako larrialdietako zuzendaria salatu dute konfinamendua urratzeagatik
Kantabrian duen bigarren etxera joan zen. Nekane Murga Osasun sailburuak esan du Sanchezek azalpenak eman arte ez dutela inolako neurririk hartuko.
2020/04/10 - 18:19
Antxoaren bila abiatuko dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak apirilaren 20an
Kanpaina berrabiaraztea erabaki dute, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.
2020/04/03 - 00:19
Berriz ireki dute A-8 autobidea Bilbon, kamioi baten sutea itzali ondoren
Ibilgailuaren gidaria kea arnastuta intoxikatu da eta bertara joandako anbulantzia bateko osasun-langileek artatu dute.
2020/03/19 - 15:52
Ezohiko egoera Laredon, San Jose zubiaren bezperan
San Jose zubiaren atarian bizkaitar ugarik bertaratzeko asmoa eduki arren, koronabirusak ezerezean utzi ditu jendearen planak.
2020/03/14 - 16:46
5.753 koronabirusa kasu daude jada Espainiako Estatuan, eta 136 hildako
Atzotik 1.544 kutsatu gehiago daude. Aitzitik, balantzaren beste aldean, Osasun Ministerioak iragarri du 517 pertsona sendatu direla.
2020/02/17 - 15:13
Bizkaiko, Nafarroako eta Kantabriako etxeetan lapurtu zuen talde bat desegin dute
Taldeko lau ustezko kideak atxilotu eta kartzelatu dituzte. Guztira, 10 lapurreta egotzi dizkiete, tartean Derion (Bizkaia) egindako bi eta Berriobeitin (Nafarroa) egindako hiru.
2020/02/14 - 17:37
Santi Cocaren heriotzarekin zerikusia dutelakoan espetxeratutako bost gazte, aske
Bakarra geratu da kartzelan. Adingabe donostiarra ospitalean hil zen, bi egun koman eman ondoren. Borrokaldi batean larri zauritu zuten 2019ko apirilaren 26an.
2020/01/13 - 12:05
Parke bat aparkaleku baten gainean hondoratu da, Santanderren
Gema Igual Santanderreko alkateak adierazi duenez, gertaeraren orduan garajeetan inor ez zegoela uste dute.
2020/01/13 - 10:16
Santanderreko parke bat behera etorri da urbanizazio baten aparkalekuaren gainean
Asteleheneko 06:30 aldera jazo da. Oraingoz, ez dute jakinarazi biktimarik dagoen, baina Gema Igual alkateak aurreratu du balitekeela ez egotea.
2020/01/10 - 11:24
Hamahiru ibilgailuk elkar jo dute A-8 autobidean, Kantabria eta Bizkaia artean
Istripua 07:20an gertatu da A-8ko 144. kilometroan, Bizkaiko noranzkoan, Mioño parean. Zorionez, inor ez da zauritu istripuean.
2019/11/21 - 21:42
Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskatatu dute Kantabriako hondartza batean
26 urteko gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean. Bihotza geratu egin zaio, eta berriro martxan jartzea lortu badute ere, egoera kritikoan eraman dute ospitalera.