Kantabria
2017/07/26 - 13:44
Hilda aurkitu dute Islaresen desagertutako urpekari bilbotarra
Astearte gauean ekin zioten bilaketari. Desagertutako gaztearekin batera beste pertsona bat zegoen, baina bakarra atera zen. Gaur goizean ekin diote berriro bilaketari, lurrez, itsasoz eta airez.
2017/07/26 - 12:15
Bart desagertu den urpekari bilbotar baten bila ari dira Islaresen
Astearte gauean ekin zioten bilaketari. Desagertutako gaztearekin batera beste pertsona bat zegoen, baina onik agertu da. Goizean abiatu dituzte berriro hura lurrez, itsasoz eta airez bilatzeko lanak.
2017/07/21 - 11:39
43 urteko gizonezko bat hil da Donezteben, ibilgailu batek harrapatuta
Hildakoa Torrelavegako bizilaguna da. Gidaria, 19 urteko doneztebarra, onik atera da.
2017/06/12 - 19:37
Arrantza debekatu egin dute Kantabriako ibai eta erreketan
Ur eskasiagatik hartu dute erabakia. Euskal Herrian, oraingoz behintzat, ez dago horrelako arazorik.
2016/12/30 - 08:44
Basauriko 23 urteko mendizale bat erreskatatu dute Kantabrian
Gazteak buruan kolpe handia hartu du, izotzean irrist egin eta 120 metro amilduta.
2016/08/28 - 12:44
Gizon bat hil da Kantabrian, gidari kamikaze baten kontra talka eginda
Kontrako noranzkoan joanda istripua eragin duen gidaria larri dago ospitalean.
2016/08/12 - 13:38
Euskadi eta Kantabriako dendatan lapurtzen zuen talde bat desegin dute
Hainbat saltokitan lapurtzen zuten tabakoa, lurrinak eta mugikorrak eskuratzeko eta, ondoren, merkatu beltzean saltzeko asmoz.
2016/08/01 - 16:10
Urpekaritza irakasle bati zigorra, Getxoko neska baten heriotzagatik
2012an hil zen Argiñe Zubiaguirre Getxoko 31 urteko bizilaguna, urpekaritza ikastaro batean istripua izan eta gero. Urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak.
2016/07/15 - 21:10
17 atxilotu Bizkaian, Kantabrian eta Asturiasen, oilar-borrokengatik
Borroketarako prestatu eta entrenatu dituzten 217 oilar berreskuratu ditu Guardia Zibilak. Halaber, ustez apostu egiteko erabili dituzten 600 euro konfiskatu dituzte.
2016/06/08 - 10:16
Astebeteko oporraldia, bi hilabeterik behin
Neurriarekin ikastegunak murriztuko ez dituztela ziurtatu du Kantabriako Gobernuak; izan ere, 175 eskola egun izaten jarraituko dute.
2016/05/20 - 17:24
Bost trafiko-sare desegin dituzte Bizkaian, Gipuzkoan eta Kantabrian
Erakunde horietako batek Kantabrian dagoen El Dueso espetxean (Santoña) droga sartzen zuen; beste batek haxixa garraiatzen zuen Marokotik.
2016/05/17 - 02:10
Beste telebista-seinale batzuen legezkotasuna aztertuko du Nafarroak
Nafarroako Kontseiluak Aragoiko Telebista Nafarroan emititzeko araudia nahiz ETB Kantabrian eta Errioxan ikustea ahalbidetzen duen legedia aztertuko ditu.
2016/04/25 - 14:36
Kantabria, Gipuzkoak zaborra botatzeko baimena 'laster' eskatzeko zain
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren eskaera formala jaso arte akordioaren baldintzak aldatu diren jakitea ezinezkoa dela azpimarratu du Kantabriako presidenteordeak.
2016/02/23 - 19:15
Bilboko eskiatzaile batek istripua izan du Alto Campoon
74 urteko eskiatzaileak buruan kolpe gogorra hartu du. Helikopteroan ospitalera eraman dute.
2016/02/08 - 11:08
Kantabria Gipuzkoako hondakinak jasotzen hasi da
Datozen hiru hilabeteetan 42.000 bat tona jasoko ditu Merueloko zabortegiak. Bitartean, Kantabriako Gobernuak eta Aldundiak datozen lau urteetarako akordio bat negoziatuko dute.
2016/02/08 - 11:00
Gipuzkoako zaborrak Kantabriako Meruelo zabortegirako bidean
Hiru hilabetez, 42.000 tona hondakin bidaliko dira Gipuzkoatik Kantabriako Meruelo zabortegira.
2016/02/01 - 16:14
Urola Erdiak ez badu atzera egiten gaur, zaborra Kantabriara
Ingurumen diputatuak dei egin dio mankomunitateari beste urte betez zabalik izan dezan Lapatxeko zabortegia eta anpliazioa onar dezan, errauskailua egin arteko zaborrak hartzeko.
2016/01/28 - 18:38
Auto-ilarak A8an, Kantabriara bidean, Trapagan izandako istripuagatik
Kamioi baten eta bi autoren arteko talka izan da Trapagan. Ez da zauriturik izan.
2015/12/28 - 16:02
Kantabrian inoiz izan den sute-ezbehar larriena
2.000 hektarea kiskali dira dagoeneko, balio ekologiko handikoak. 400 lagun daude lanean baina Armadaren laguntza eskatu behar izan dute Kantabriako agintariek. 250 militar joan dira.
2015/10/21 - 15:24
40 urteko kartzela zigorra, Laredon bi laudioar hil zituen gizonari
Aita-alaba aizto batez hil zituen gizonak, 2014ko udan, Laredoko Salve hondartzan.