Hilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 urteko kartzela zigorra, Laredon bi laudioar hil zituen gizonari

Aita-alaba aizto batez hil zituen gizonak, 2014ko udan, Laredoko Salve hondartzan.
Zigortutakoa, epaiketaren une batean. EFE
Zigortutakoa, epaiketaren une batean. EFE

Kantabriako Auzitegiak 40 urteko kartzela zigorra ezarri dio 2014ko udan, Laredoko Salve hondartzan, Laudioko aita-alaba batzuk hil zituen gizonari.

Herri epaimahai batek errudun jo zuen gizona joan den urriaren 1ean, eta gaur jakinarazi du epaia Auzitegiak. Epaia ez da irmoa, eta zigortutakoak errekurtsoa aurkez dezake.

Hilketa bakoitzeko 20na urteko zigorraz gain, Laredora joateko eta biktimen senitartekoei hurbiltzeko eta hitz egiteko debekua ere ezarri dio epaileak.

Erantzukizun zibil gisa, biktimen ama eta emazteari 215.116 euro eta seme eta neba-arreba bakoitzari 50.615 euro ordaindu beharko dizkie zigortutakoak. Hilketak Kantabriako Osasun Zerbitzuari eragin zizkion gastuak eta herri akusazioaren prozesu-kostuak ere pagatu beharko ditu gizonak.

Epaiak frogatutzat jo du auzipetuak, "buruko nahasmendurik" ez zuela, aita-alabari eraso ziela, biktimei defendatzeko aukerarik eman gabe.

Are, epailearen ustez, bilbotarra hilketa egiten ari zen jakitun zen eta bere inpultsoak kontrolatzeko gai zen.

Ebazpenean agertzen denez, akusatua emakumeari eraso egiten hasi zen, eta "gutxienez" 18 labanakada eman zizkion, "defendatzeko inolako aukerarik eman gabe".

Ondoren, aita alaba babesten saiatu zenean, labankadak eman zizkion gizonari, bere burua arriskuan ez bazegoen ere.

Epaileak azpimarratu du epaimahaiak lekuko guztien adierazpenetan, auzitegi medikuen txostenetan eta akusatuaren deklarazioan oinarrituta hartu zuela erabakia. Era berean, froga guztiek "bermatzen" omen dute erabakia, eta "ez bakarrik hil egin nahi zituela eta hil zituela, baizik eta azpikeriaz jokatu zuela".

Gainera, "garrantzia berezia" omen du akusatua erizaina izateak, labankadak "hilgarriak" izan zitezen gaitasuna zuelako.

Eztabaidagaietako bat zen ea zigor aringarriren bat ba ote zegoen. Izan ere, defentsak esan zuen akusatuak nahastuta zuela burua, eta drogatuta zegoela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X