Kantabria
2022/11/08 - 09:48
A-8 autobidean, Muskiz parean, atzo iraulitako zisterna kamioia kendu dute bidetik
Ibilgailua erretiratzeko lanak zailak izan dira, eta gauez itxi egin behar izan dute autobidea bi noranzkoetan. Goizean zabaldu dute atzera berriz autobidea, eta zirkulazioa bere onera etortzen hasi bada ere, 4 kilometrorainoko ilarak sortu dira.
2022/11/07 - 17:13
Castroko hilketaren akusatuak ukatu egin du bere lagunari garezurra eman izana
Akusazio partikularrak uste du froga nahikoak daudela Carmen Merinoren aurka. Gaur hasi da haren kontrako ahozko epaiketa Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
2022/11/07 - 15:27
Juan Mari Barandaren ustezko hiltzaileak bere defentsaren galderei bakarrik erantzun die
Carmen Merinok ukatu egin du barruan Juan Mari Barandaren burua zuen kutxa bere lagun bati eman izana.
2022/11/07 - 13:04
Zortzi emakumek eta gizon batek epaituko dute Castron ustez bikotekidea hil eta zatitu zuen emakumea
Carmen Merinoren kontrako ahozko epaiketa hasiko da gaur, Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
2022/11/07 - 11:44
Carmen Merino, Jesus Mari Barandaren ustezko hiltzailea, Kantabriako Auzitegira iritsi da
Carmen Merinok hiru urte daramatza behin-behineko espetxealdian, eta 25 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute berarentzat Jesus Mari Baranda hiltzeagatik.
2022/11/07 - 11:18
Ana Quintana: ''Akusatuaren aurkako nahikoa froga daude''
Akusazio partikularraren abokatua den Ana Quintanak Jesus Mari Barandaren ustezko hiltzaileak deklaratu baino minutu batzuk lehenago adierazi duenez, "errugabetasun-presuntzioaren printzipioa indargabetzeko nahikoa froga daude; bestela, ez ginateke hemen egongo".
2022/11/07 - 10:11
Jesus Mari Barandaren ustezko hiltzaileak gaur deklaratuko du Santanderreko epaitegian
Zinpeko mahaia osatu ondoren, Kantabriako Auzitegian gaur hasiko da Jesus Mari Baranda, 67 urteko bizkaitarraren hilketa argitzeko ahozko epaiketa. Orain arte, akusatua errugabe deklaratu da.
2022/11/04 - 15:31
2019ko irailean agertu zen Jesus Mari Baranda bizkaitarraren burezurra Castroko etxebizitza batean
Gizonaren semeak ordezkatzen duen akusazio partikularrak akusatua kondenatua izatea espero du. Kartzela iraunkor berrikusgarria eskatuko du.
2022/11/04 - 11:10
Castroko epaiketa: lehen eguneko gakoak
Ainhoa Furundarenak Carmen Merinoren kontrako ahozko epaiketaren gakoak zein diren kontatu digu. Astelehenean hasiko da Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketaren epaiketa. Gaur bederatzi pertsonak osatuko duten herri-epaimahaia eratu beharko dute.
2022/10/14 - 22:40
Kantabriako ostalari batek euro eta erdi kobratzen die tabernan sartu eta ezer kontsumitzen ez dutenei
Gurean momentuz ez dute horrelakorik egiten, baina Donostiako tabernaren batean, terraza beteta dagoenean denbora mugak jarri dituzte, pandemia garaian bezala.
2022/09/14 - 16:42
Lehorteari aurre egiten laguntzeko lehen 28.000 litroak Karrantzako San Estebaneko ur biltegian daude jada
Egunotan joan-etorri andana izango da Kantabriako Ramales de la Victoria herria eta Karrantza artean. Lehorteak eraginda Bizkaiko mendebaldeko herriak Kantabriatik eraman beharko baitu ura, bere ur biltegiak bete eta hornidura bermatzeko.
2022/09/14 - 09:51
Karrantzak 200.000 litro ur jasoko ditu egunero gaurtik aurrera Kantabriatik iritsitako kamioitan
Lehorteari aurre egiteko, Ramales de la Victoriatik jasoko du ura Bizkaiko udalerriak eta, nahikorik ez balitz, Ampuerotik. Karrantza hornitzen duten bi urtegiak, alegia, Cerroja eta La Argañeda, % 34an eta % 13an daude hurrenez hurren.
2022/08/22 - 17:51
Atzera normaltasuna da nagusi Muskizen, goizean gertatutako istripuak eragindako ilarak amaitu ostean
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Muskizen 11:30 aldera, Arenako zubiaren parean, Bilborako noranzkoan. Errei bat itxita egon da eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute. 3 kilometro arterainoko auto-ilarak sortu dira.
2022/08/10 - 19:56
54 eta 69 urteko bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan
Castron, PSE-EEren Mungiako zinegotzia hil da. Santoñan, 54 urteko donostiar bat izan da hildakoa.
2022/08/07 - 13:55
Onik erreskatatu dute Arrasateko espeleologo gazte bat Sobako La Gandara kobazulotik, Kantabrian
27 urteko gaztea ibilbide bat egiten ari zen sei lagunekin, kobazulotik irteteko lau ordu falta zituztela, indarrik gabe geratu denean. 03:50 aldera kobazulotik atera eta abisua eman dute hiru lagunek eta 09:00ak pasatxo zirenean atera dituzte guztiak.
2022/07/29 - 13:17
Euskadik eta Kantabriak lankidetza-hitzarmena sinatu dute osasun-laguntzaren arloan
Lankidetza-hitzarmen horrek barne hartzen ditu lehen mailako arretako, arreta espezializatuko, larrialdietako, osasun-garraioko eta larrialdietako arretako laguntza-eremuak, baita historia kliniko elektronikoa ere.
2022/07/20 - 15:10
Kamioientzako bidesariak ezarriko dituzte Bizkaiko bost errepidetan
3,5 tona baino gehiagoko merkantzia-ibilgailu astunei ezarriko zaie kanona honako errepide hauetan: A-8 autobidean Basurtotik Hayara; N-240 errepidean, Barazarren; N-636an Durangotik Gipuzkoarako tartean, Kanpazarretik; Txorierriko korridorean; eta BI-625 bidean, Laudiotik Basauriraino.
2022/06/18 - 15:45
61 urteko gizonezko bilbotar bat hil da Kantabriako hondartza batean itota
Surflari batzuk atera dituzte gizonezkoa eta harekin zegoen beste pertsona bat uretatik. Larrialdi zerbitzuak suspertzen saiatu diren arren, hondartzan bertan hil da.
2022/05/24 - 22:24
Euskadik eta Kantabriak osasunaren arloko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute uztailaren 15etik aurrera
Lankidetzak esparru hauek bilduko ditu: lehen mailako arreta, arreta espezializatua, larrialdiak, osasun-garraioko eta larrialdi-arretako asistentzia-eremuak eta historia kliniko elektronikoa.
2022/04/24 - 16:54
A-8 autobidean bypass bat ireki dute, larunbateko lur-jausiaren ondoren zirkulazioa errazteko
Langileek lanean jarraituko dute autobiara eroritako lur-hondakinak garbitzeko, eta arduradunek aurreikusten dute ezpondako lanek aste batzuk iraungo dutela.