GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik erreskatatu dute Arrasateko espeleologo gazte bat Sobako La Gandara kobazulotik, Kantabrian

27 urteko gaztea ibilbide bat egiten ari zen sei lagunekin, kobazulotik irteteko lau ordu falta zituztela, indarrik gabe geratu denean. 03:50 aldera kobazulotik atera eta abisua eman dute hiru lagunek eta 09:00ak pasatxo zirenean atera dituzte guztiak.
La Gandara ur-jauzia, Soban, Kantabrian. Argazkia: Alberto Zorrilla
La Gandara ur-jauzia, Soban, Kantabrian. Argazkia: Alberto Zorrilla

Kantabriako larrialdi zerbitzuek onik erreskatatu dute gaur goizean 27 urteko euskal espeleologo bat, Sobako La Gandara kobazuloan egiten ari zen ibilbide batean indarrik gabe geratu ondoren. Arrasate, Gasteiz eta Nafarroako zazpi lagunek osatzen zuten taldea.

Kantabriako Gobernuak jakitera eman duenez, goizaldean erreskate dispositiboa aktibatu dute gazte bat kobazulo barruan aurrera egin ezinda zegoela jakin dutenean, irteeratik lau bat ordura.

Laguna ahiuta zegoela ikusita, taldeko hiru kidek barrutik atera eta abisua eman dute 03:50 aldera, 112 telefonoan.

Berehala bertaratu dira Kantabriako Gobernuko Espeleosocorro Zerbitzuko kideak eta Guardia Zibileko agenteak ura, janaria eta erreskate-materialarekin, gazteari eta lagunei ateratzen laguntzeko.

09:00ak pasatxo zirenean atera dira guztiak kobazulotik, egoera onean.

Gazteak ez du mediku laguntzarik behar izan.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X