Kantauri itsasoa
2020/10/20 - 15:53
Ogeian desagertutako arrantzalea bilatzen jarraitzen dute
Erreskate taldeak atzo arroketan arrantzan zebila desagertu zen 56 urteko gizonezko baten bila dabiltza.
2020/10/19 - 14:12
Antxoak Ondarretako hondartzara ere iristen dira
Kostaldeko beste herri batzuetan azken egunotan gertatu den bezala, antxoak Donostiako Ondarreta hondartzara ere iritsi dira (Pako Kastellanosen irudiak).
2020/10/18 - 22:48
Antxoak eta berdelak hondartzan bertan harrapatu dituzte Donostia, Orio eta Zarautzen
Bestalde, itsasgoran, bigarren egunez jarraian, urak gainezka egin du zenbait lekutan, Bilboko Itsasadarrean, bereziki Deustun.
2020/10/16 - 14:46
Gipuzkoan, itsaso zabalean, irailean aurkitutako giza gorpuzkiak identifikatu dituzte
Arrantzan atera ostean Hendaian desagertu zen 74 urteko gizon baten gorpuzkiak dira. Haren arrantza-ontzia hutsik eta bidaiaririk gabe aurkitu zuten.
2020/10/12 - 16:22
Bularreko minbiziaren aurrean itxaropen mezua zabaltzeko itsasoratu dira bost emakume
Maria Aldama barakaldarra minbizitik bizirik atera diren espedizionarioen artean dago. Iberiar Penintsula inguratuko dute, eta Bartzelonara urriaren 24an helduko dira.
2020/10/04 - 13:02
''Alex'' ekaitzak euskal kostaldea astindu du
Haize zakarra, euria eta olatu handiak protagonista izan dira asteburu osoan zehar. eitb.eus-eko erabiltzaile asko olatu erraldoien lekuko izan dira.
2020/10/04 - 13:00
81,5 litro metro koadroko utzi ditu 'Alex' ekaitzak 24 ordutan Bermeon eta Arteagan
Gainera, Bermeoko Almike estazioan jaso dute ordubetean euri gehien: 13,5 litro metro koadroko. Ondoren, Irunen, Behobiakoan: 13,4 litro.
2020/10/03 - 00:54
'Alex' borraskak haize, euri eta olatu denboralea ekarriko ditu asteburuan
Iragarpenaren arabera, eguraldi makurra izango da asteburuan. Zazpi metro pasatxoko olatuak, 120 kilometro orduko haize-ufadak eta euria espero dira.
2020/10/02 - 23:01
Alex denboralearen okerrena datozen orduetan espero da Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian ere kostaldean neurriak hartu dituzte. Alerta 2. mailara igoko da datozen orduetan, 7 metroko olatuak daude iragarrita.
2020/10/02 - 22:06
Alex ekaitzak 5 metrotik gorako olatuak utzi ditu euskal kostaldean
Arratsaldeko 6etako itsasgorarekin batera, babes-neurriak hartu behar izan dituzte kostaldeko hainbat herritan; Zarautzen eta Pasaian, besteak beste.
2020/10/02 - 16:47
Alex borraska: euria, haizea eta olatuak datozen orduetarako
Segurtasun Sailak bost alerta laranja aktibatu ditu astebururako, bi nabigaziorako arriskuagatik, bi kostaldeko arriskuagatik eta bat haizeagatik. Halaber, hainbat abisu hori ere aktibatu dituzte.
2020/10/01 - 16:08
Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ostiral eta larunbatean, denboraleagatik
Denboralearen ondorioz Donostiako Pasealeku Berria itxi egin beharko dute ostiral eta larunbat honetan. Euria, haizea eta olatu handiak espero dira.
2020/09/25 - 15:40
Pasealeku Berria eta Haizearen Orrazia itxi behar dituzte Donostian denboraleagatik
Donostiako Udalak jakinarazi du ez dela "gorabehera handirik" izan hirian, euria ugari bota arren.
2020/09/25 - 13:39
Donostiako Paseo Berria eta Haizearen Orrazia itxita egongo dira denboralea dela eta
Babes Zibileko arlotik jakitera eman dutenez, Paseo Berria goizeko 11:00etan itxi dute, bai autoentzat baita oinezkoentzat ere, eta 14:00ak inguruan irekiko omen dute.
2020/09/25 - 11:47
Goiz euritsu eta desatsegina, batez ere kostaldean
Bizkaia eta Gipuzkoan euri-zaparradak, haize bortitza eta sei metrotik gorako olatu handiak izango dira nagusi egun osoan zehar.
2020/09/25 - 10:26
Bost abisu hori eta alerta laranja bat indarrean, euria, haizea eta olatuengatik
Sei metro arteko olatuengatik ezarritako alerta laranja 21:00etan amaituko da. Gainera, litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 60 litro pilatzea.
2020/09/21 - 20:00
Marea biziek irudi ikusgarriak utzi dituzte Donostian
14:00etan itsasbehera izan da eta ia oinez pasa zitekeen Haizearen Orrazitik Santa Klara uharteraino. Urtean zehar oso gutxitan errepikatzen den irudi aparta.
2020/07/20 - 18:19
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalearen gorpua aurkitu dute Castroko uretan
Aisialdirako ontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zuten igandean.
2020/07/20 - 11:12
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalea bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean.
2020/07/19 - 16:40
Arrantzale bat hilik topatu dute eta bestearen bila jarraitzen dute
Larrialdietarako zerbitzuak etengabe ari dira atzoz geroztik galduta dagoen arrantzalearen bila. Bere laguna hilik topatu dute gaur goizean Zierbena inguruan. Biak, Santurtziko portutik atera ziren